I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO GOBERNUKO TRIBUTU IKUSKAPENERAKO ZERBITZUA. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren Akten jakinarazpena.
Ezinezkoa izan da Luis Zozaya, S.A.ri (I.F.Z. A31264302 eta helbide fiskala Cuatro Esquinas kalea, 11 - Tafalla), 1990, 1991 eta 1992ko Sozietateen gaineko Zergei buruz Zerbitzu honek sinatutako Aktak jakinaraztea. Akta horiek tramitatu ziren Nafarroako Ogasuneko Ikuskatzailetzaren antolakuntza, funtzionamendu, prozedura eta jarduketaren Erregelamenduan erregulatutakoari jarraikiz. Erregelamendu hura Nafarroako Foru Diputazioak 1981ko abuztuaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen eta martxoaren 3ko 6/1983 Foru Akordioaren (martxoaren 21eko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta urriaren 16ko 461/1997 Foru Dekretuaren bidez (95-11-6ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) aldatu egin zen. Beraz, jakinarazpena ezinezkoa izan denez gero, Administrazio Prozedurari buruzko Legearekin eta aplikatzekoak diren beste legeekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta Tafallako Udalaren iragarki oholean paratzen da, jakinarazitakotzat gerta dadin, eta adierazten da zortzi egun baliodun dituela argitaratzen den egunetik aitzina, akta bakoitzaren espedientea aztertzeko goian aipatu zerga kudeatzen duen bulegoan, Nafarroako Ogasunaren Zuzendaritzan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4.ean. Horiek azterturik eta bere interesak defenditzeko, egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ahalko ditu bulego horietan ondoko hamar eguneko epean edo adostasuna adierazi erregularizazio proposamenarekin.
Epe horiek iragaten badira eskubide horiez baliatu gabe, Aktetan oinarritutako likidazioak irmo bihurtuko dira ondorio guztietarako.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamahiruan.-Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaria, Emilio Casado Marcos de León.
Iragarkiaren kodea: A9704516