I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
182/1997 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ogasun zuzendari nagusiak emana, "Arte 4C, S.A.L." enpresari zenbait zerga onura ematen diona.
Ikusi da "Arte 4C, S.A.L." sozietateak aurkeztu duen idazkia, Nafarroako 1987ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/1986 Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarrian Sozietateen gaineko Zergaren arloan ezarrita dagoen amortizazio askatasunaren onura eskatzeko. Horretarako, ondasunen zerrenda zehaztua erantsi da eta 42.218.436 pezeta egiten du.
Kontuan harturik eskabideak betetzen dituela aipatu onura haiek emateko prozedura arautzen duen martxoaren 6ko 52/1987 Foru Dekretuan aurreikusitako baldintzak, eta bertan jartzen duela sozietateak konpromisoa hartzen duela mozkin likidoaren 100eko 50 Erreserbako Fondo Berezi batean sartzeko, amortizazio askatasuna zein ekitalditan gauzatzen den, horretantxe lortua delarik mozkin hori.
Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urriaren 7ko 233/1996 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.-"Arte 4C, S.A.L." enpresari ematea abenduaren 26ko 19/1986 Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarrian eta urriaren 20ko 12/1992 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako zerga onurak, bost urtetarako, martxoaren 6ko 52/1987 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eran kontatuta, eta dena Foru Dekretu horretan xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.-Ebazpen honen berri ematea Sozietateen gaineko Zerga eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga kudeatzeko ardura duten atalei, baita enpresa interesatuari ere, behar diren ondorioak sor ditzan.
Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, martxoaren 6ko 52/1987 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamalauan.-Ogasun zuzendari nagusia, José Javier Armendáriz Quel.
Iragarkiaren kodea: A9704539