66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

577/1997 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko ekipoak erosteko gastua baimentzen duena (2/97 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko ekipoak erosteko (2/97 lehiaketa), ondoko oinarri orokor hauen arabera:

Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko ekipoak erostea (2/97 lehiaketa).

Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Lizitazio prezioa: 47.130.000 pezeta.

Behin-behineko fidantza: eskaintzen duten lotearen aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

Proposamenen aurkezpena: 1997ko ekainaren 30eko 14:30ak arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1997ko uztailaren 15eko 12etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39), 948-428800 telefonoa, 428894 faxa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita bostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

PROPOSAMENAREN EREDUA

.......................... J/A-ak, ........... zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, ...........(e)ko ................. kaleko ....... zenbakian bizi denak, bere izenean (edo ................(e)n ordez), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko ekipoen erosketa lehiaketa bidez adjudikatzeko (2/97 lehiaketa) 1997ko ...........aren ........(e)ko ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren berri izanik, hitz ematen du hornidura hori bere gain hartuko duela, eskaturiko baldintza eta beharkizunei ondo-ondotik segituta eta ondoko eskaintza hau egiten du:

Mota:

Zenbatekoa (B.E.Z. barne):

Emateko epea:

(Tokia, eguna eta eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9704368