I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
548/1997 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako endoskopia ekipoak erosteko gastua baimentzen duena (5/97 lehiaketa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako endoskopia ekipoak erosteko (5/97 lehiaketa), ondoko oinarri orokor hauen arabera:
Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako endoskopia ekipoak erostea (5/97 lehiaketa). p.Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia.
Lizitazio prezioa: 49.000.000 pezeta.
Behin-behineko fidantza: eskaintzen duten lotearen aurrekontuaren % 2.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.
Proposamenen aurkezpena: 1997ko ekainaren 30eko 14:30ak arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1997ko uztailaren 14ko 12etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).
Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39), 948-428800 telefonoa, 428894 faxa.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.
PROPOSAMENAREN EREDUA
.......................... J/A-ak, ........... zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, ...........(e)ko ..................... kaleko ....... zenbakian bizi denak, bere izenean (edo ...............(e)n ordez), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako endoskopia ekipoen erosketa lehiaketa bidez adjudikatzeko (5/97 lehiaketa) 1997ko ...........aren ........(e)ko ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren berri izanik, hitz ematen du hornidura hori bere gain hartuko duela, eskaturiko baldintza eta beharkizunei ondo-ondotik segituta eta ondoko eskaintza hau egiten du:
Mota:
Zenbatekoa (B.E.Z. barne):
Emateko epea:
(Tokia, eguna eta eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9704367