66. ALDIZKARIA - 1997ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

537/1997 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologia Zerbitzurako dializagailuetarako kontzentratuaren erosketa kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazioren espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du dializagailuetarako kontzentratuaren erosketa kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologia Zerbitzurako dializagailuetarako kontzentratuaren erosketa kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: urtean, aldez aurretik jotzen dena 5.000.000 pezeta, B.E.Z. barne.

-Behin-behineko fidantza: 100.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpigarren egun naturaleko hamalau eta erdiak arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39. zenbakia, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bosgarren laneguneko hamabietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39. zenbakia).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39. zenbakia).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Administrazio klausula partikularren pleguan agertzen dena: I. Eraskina)

Iragarkiaren kodea: A9704212