I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
89/1997 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, "Euskara betiko mintzoa-El euskera una lengua viva" Erakusketa 1997. urtean Nafarroan barna eramateko kontratazioa esleitzen duena.
Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak otsailaren 5ean eman zuen 47/1997 Ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egin zen "Euskara betiko mintzoa-El euskera una lengua viva" Erakusketa Nafarroan barna eramatea kontratatzeko. Haren iragarkia 1997ko otsailaren 12ko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, Kontratazio Mahaiak egindako aktak eta Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuak lehiaketa honetara aurkeztu diren proposamenei buruz egindako txostena ikusirik, Hurbil Kulturgaiak, S.L. enpresari esleitu dio lan hori.
Kontratuaren xedea: "Euskara betiko mintzoa-El euskera una lengua viva" Erakusketa 1997. urtean Nafarroan barna eramatea.
Esleipen era: lehiaketa publikoa.
Kontratazio prezioa: 6.130.000 pezeta, 1997ko gastuen aurrekontuko "Euskara Sustatzeko Kanpainak" izeneko 43200-2262-4551 kontusailaren, 14980-3 lerroaren kargura ordaintzekoak.
Esleipen hartzailea: Hurbil Kulturgaiak, S.L.
Ebazpen honen kontra, zilegi da helegite arrunta paratzea Nafarroako Gobernuaren aitzinean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean, indarrean diren arauek xedatzen dutenaren arabera.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hamalauan.-Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Fernando Pérez de Viñaspre Márquez.
Iragarkiaren kodea: A9702525