37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 1997ko martxoaren 17koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait egoitzatarako ekipamendu mikroinformatikoa erosteko kontratazio espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuko zuzendariak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait egoitzatarako ekipamendu mikroinformatikoaren erosketa kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait egoitzatarako ekipamendu mikroinformatikoa salduko duen enpresa hautatzea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Esleipen prozedura: irekia.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 30.689.000 pezeta.

-Burutze epea: 30 egun, edo eskaintzan hitzartutakoa, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 1997ko apirilaren 28ko 12:00ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1997ko maiatzaren 6ko 10:00etan, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuaren bulegoetan.

-Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a, 2-behea), lanegunetan eta bulego orduetan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hamazazpian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juán Santafé Rodrigo.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

.................. J/A-ak, adinez nagusiak, ............. N.A.N. duenak, ........(e)ko ....... karrikan .... zenbakian helbidea duenak, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ahalmen askietsiarekin kreditatzen duen bezala) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait egoitzatarako ekipamendu mikroinformatikoa erosteko lehiaketaren esleipenari buruz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu iragarkiaren berri izanik, eta orobat klausula teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromezua hartzen du, aipatu agiriei hertsiki jarraikiz, hornidura burutzeko, ........ pezetaren truke (letraz eta zenbakiz) ............, B.E.Z. barne.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9702523