37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

1997ko urtarrilaren 1etik indarra izanen duten Ordenantza fiskalen eta prezio publikoak arautzen dituzten arauen behin betiko onespena

Udalak 1996ko azaroaren 11n, astelehenarekin, eginiko osoko bilkuran eta legezko gehiengo osoa izanik erabaki zuen hasiera batez onestea 1997ko urtarrilaren 1etik aitzinera indarra izanen duten ordenantza fiskalen eta prezio publikoak arautzen dituzten arauen aldaketa. Udalei buruzko Foru Legearekin bat etorriz, erabaki hau jendaurrean egon da eta 1996ko azaroaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara. Epe horren barrenean inolako erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezko da ordenantza fiskalen eta arauen aldaketa behin betikoz onestea, haien testu osoa argitara ematen delarik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0. ordenantza

I. KAPITULUA

Printzipio Orokorrak

Xedea

1. artikulua. Honako Ordenantza Fiskal Orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpenekin komunean diren arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak Ordenantza partikular bakoitzaren osatzailetzat hartuko dira, azken hauek berariaz arautzen ez duten guztietan.

Ezarpenaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea

2. art. Tokian tokiko Ordenantza Fiskalak eta bai honako Ordenantza honek ere agintzen duen bezala zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ez da beste zerga salbuespenik izanen ez bada indarra duten xedapenetan zehazki aurreikusi eta baimendu direnak baizik, eta era berean, ez da onartuko zergagaiaren, edo aipatu zerga salbuespen, hobari edo beherapen eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko analogiarik.

Ezarpen eremua

3. art. Ordenantza Fiskalek arauak udalerri osoan betearaziko dituzte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanen elementua

Zergagaia

4. art. Izaera juridiko edo ekonomikodun aurrekontua zergagaia da, dagokion Ordenantzan finkatua dagoena, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sortarazten duena.

Ordenantza Fiskal partikular bakoitzak, zergagaiaren zehaztapen konkretua, lokabetasunaren zergatiak, eta baldintzak, zeinen baitan sortzen baita zerga ordaindu beharra, aipatze bidez osatuko du.

Sujetu pasiboa

5. art. a) Sujetu pasiboa pertsona fisiko edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko Ordenantza partikularraren arabera, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona fisiko edo juridikoa da, zeini ordainarazpen bakoitzeko Ordenantza partikularrak zergagaiari darion zerga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkaria sujetu pasiboa da, zeina, Ordenantzak hala beharturik eta haren ordez, obligatua baitago zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Sujetu pasibotzat ere hartuko dira jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinak nortasun juridikorik ez izanik ere unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen berezitako ondare bat, osatzen baitute.

Zerga harremanen aldaezintasuna

6. art. Sujetu pasiboaren eta tributu obligazioaren gainerako elementuak ez dira aldatzen ahal partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

Egoitza fiskala

7. art. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko etxebizitza izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, beti ere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal Administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die sujetu pasiboei. Sujetu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, Tributu Administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez aldatzen ahal du sujetu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. art. Karga-oinarria da:

a) Zergagaia ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergagaiaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu zorra zehaztera iristeko.

c) Zergagaiaren balorazioa diru unitatetan, Udal Administrazioak kontutan hartutakoa. Horri buruz, eta kasuan kasu, behar diren murriztapenak egin ondoren, tasa egokia aplikatuko zaio tributu zorra zehaztera iristeko.

9. art. Zenbait ordainarazpenen kasutan errolda, matrikula edo erregistroa eginen da, bere izaera dela eta zergagaiak etengabe gertatzen direnean.

III. KAPITULUA

Tributu Zorra

Kuotaren zehaztapena

10. art. Kuota zehaztuko da:

a) Dagokion Ordenantzan ezarpen modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Ordenantza partikularretan finkatutako tarifen arabera. Tarifa horiek karga-oinarriaren gainean aplikatutakoak dira.

c) Ezarpen oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzionala edo aurreragarria aplikatuz.

d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa sujetu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion Ordenantzan finkatutako moduluen arabera.

Salbuelpenak eta hobariak

11. art. Honetan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi dituen edo onets ditzakeen gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoari jarraituko zaio.

Tributu zorra

12. art. Tributu zorra sujetu pasiboak Udal Administrazioari zor dion dirukopurua da. Kopuru honetan tributu kuota sartzen da eta, kasuan kasu, ondoko kontzeptuak gehitu zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutza korritua, Aurrekontuen Legean zehaztua.

c) Tributuen Lege Orokorreko 61. artikuluko 3. idazatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak

Erantzukizuna tributu zorra ordaintzean

13. art. Zergagaian bi titular edo gehiago batera agertzen badira, lagunkide dira denak Udal Ogasunarekiko obligazioetan. Salbuespen bakoitzari dagokion Ordenantza partikularrak adierazten badu sujetu pasiboekin batera beste erantzulerik badela, behineneko izaeraz edo subsidiarioki sujetu pasiboei dagokienean, ulertuko da nor bere graduaren barrenean delarik, beti ere erantzukizuna solidarioa dela.

14. art. Partaidekideak edo titularkideak, 6. artikuluaren b) idazatiak aipatzen dituen entitate juridiko edo ekonomikoen kide diren aldetik, solidarioki erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren arabera.

15. art. 1. Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arin, omisiozko nahiz iruzurrezkoen erantzule izanen dira subsidiarioki horien administratzaileak, asmo txarrez edo axolagabekeriaz, hautsitako tributu obligazioak betetzeko beren ardurapeko egintza beharrezkoak burutzen ez badituzte, edo beren menpeko direnek egin behar dutena ez egitea onartzen badute, edota arau-hauste horiek sortarazten dituzten akordioak egiten badituzte. Halaber, beren jardunak utzi dituzten pertsona juridikoek pagatzeke utzitako tributu obligazioen erantzule subsidiario izanen dira, nolanahi ere, horien administratzaileak.

2. Sozietate edo entitateen administratzaileak, sindikoak, eskuhartzaileak, orohar, porrota edo lehiaketen likidatzaile diren aldetik, axolakabez edo asmo txarrez, zorpidetutako eta sujetu pasibo bakoitzari egozten ahal zaizkion tributu obligazioak erabat betetzeko beharrezko diren kudeaketak burutzen ez badituzte, entitateari dagokionean izaera subsidiarioz eurak izanen dira erantzule, baina duten gradua ikusirik era solidarioz.

16. art. Tributu obligazioen erantzule solidario izanen dira, obligazio horiek ukitu ez arren, iruzur gisa kalifikatzen diren tributu-hausteetan gezur bidez eragile diren edo era berean zuzenki eta garrantzi handiz sujetu pasiboarekin kolaboratzen duten guztiak.

17. art. 1. Erantzukizun subsidiarioa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da sujetu pasiboaren kaudimen gabezia aldez aurretik deklaratzea, aitorpen horren aitzin bidezko diren arreta neurriak hartzea galarazi gabe.

2. Administrazio ekintza erantzule subsidiarioei iraganarazteko, aldez aurretik administrazio jarduketa bat beharko da, erregelamendu bidez jakinaraziko dena, une hartatik aitzinera sujetu pasiboaren eskubideen jabe eginez. Horren arduradunari dirusarrera egiteko emanen zaion borondatezko epea iragan ondoren ordainketarik egiten ez badu, automatikoki dirubilketako nahitaezko bidean aurrikusitako errekargua pairatuko du eta zorra bide hori erabiliz galdatuko zaio.

Tributu zorraren iraungipena

18. art. Tributu zorra iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribitu duelako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsazioagatik.

19. art. Udal ordainarazpenen pagamendua, bitarteko, modu, epe eta sortzen diren gainerakoei dagozkienetan, dirubilketari buruz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen IV. Kapituluko 5. Sekzioan finkatzen diren preskripzioen bidez arautuko da.

20. art. Bost urteren buruan preskribatuko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Sujetu pasiboen alde:

-Tributu zorra zehazteko Udal Administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sortzapena egin zen egunetik kontatzen hasita.

-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko pagamendurako epea akitzen den egunetik kontatzen hasita.

-Tributu zehapenak jartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza burutu zen egunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatzen hasita.

21. art. a) Aurreko artikuluko a) idazatian aipatzen diren preskripzio epeak eten eginen dira:

-Sujetu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik zergagai bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta dirubilketa erdiesteko burututako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Edozein motatako erreklamazio edo helegite jartzeagatik; Udal Administrazioari berari lepora dakiokeen errua dela eta, honek hortarako paratu den epean erabakitzen ez badu, preskripzio aldia aipatu epea agortutzat jotzen den momentutik aitzina hasiko da berriz kontatzen.

-Sujetu pasiboak tributu zorra ordaintzera edo likidatzera bideratzen den edozein jarduketagatik.

b) Aurreko artikuluko b) idazatiaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da sarrera ez-zilegia itzultzea nahi duen sujetu pasiboaren edozein egintza fedemaileren bidez, edo horrelakorik badela aitortzen den Udal Administrazioaren edozein egintza dela medio.

22. art. Preskripzioa agindu bidez aplikatuko da, sujetu pasiboak izendatu edo salbuetsi beharrik gabe.

23. art. Sujetu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia ziurra dela bide, burutu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik zorra birgaitzen ez bada, behin-betiko iraungirik geratuko da.

IV. KAPITULUA

Tributu-hausteak eta ondoriozko zehapenak

Tributu-hausteak

24. art. 1. Tributu-hausteak dira Foru Lege honetan eta toki entitateen ogasuna arautzeko beste lege-xedapen guztietan tipifikatutako eta zehatutako egintzak eta egintzarik ezak. Arau-hausteak axolagabekeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Sujetu arau-hausletzat joko dira legez arau- haustetzat tipifikatutako egintzak edo egintzarik ezak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak. Bereziki hauek:

a) Tributuen sujetu pasiboek, zergadunak izan nahiz ordezkoak.

b) Egintzarako gaitasunik ez duten sujetu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Lege honetako 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz Administrazioari informazioa eta laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legeak arau-haustetzat tipifikatzen dituen egintzek edo egintzarik ezek, honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan egintzarako gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasua delarik.

c) Erabakia askoren artean hartua delarik, beren botoa gorde edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabekoentzat.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, sujetu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutza korritua eskatuko da.

5. Toki Administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdizio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua eta epai agintariek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte administrazio jardunbidea etenen du.

Epai agintarien zigortzeko epaiak administrazio zehapena ezinduko du.

6. Deliturik antzematen ez bada, Administrazioak aurrera eramanen du zehapen espedientea Epaitegiek frogatutzat juzkatu dituzten gertaerak oinarri harturik.

25. art. Arau-hausteak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. art. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeatzean edozein pertsonari, sujetu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu eginbide edo betekizunak ez kunplitzea, arau-hauste larriak ez direnean.

27. art. Arau-hauste larriak hauek dira:

a) Legean edo behar den ordenantzan seinalatu diren epeetan ez sartzea tributu zor osoa edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, onura fiskalak edo itzulkinak bidegabezki gozatzea edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. art. Arau-hausteak zigortzeko, diruzko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala zerga kuotari, ordaindu gabeko kopuruei eta behar ez bezala lorturiko onura edo itzulketen zenbatekoari ezarriko zaie.

29. art. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 1.000tik 150.000 pezeta bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskapenari, bere eskumenak erabiltzen ari delarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diruzko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren zenbatekoaren % 150etik % 50era bitartekoa, eta 32. artikuluan aipatutako gutitzea deustan galarazi gabe.

4. Orobat, zilegi izanen da berandutza korrituak eskatzea borondatezko epea bukatzetik zerga-egoera bereoneratzen duen likidazioa egiten den egunera arte pasatako denboraren aldera.

Zehapenen graduazioa

30. art. 1. Tributu zehapenak graduatzeko honakoak hartuko dira kontutan:

a) Tributu-hausteak behin eta berriz egin diren.

b) Toki Entitatearen ikertze lanari kontra egitea, uko egitea edo traba egitea.

c) Arau-hausterako maulazko baliabideak erabili diren edo hura pertsona tartejarri baten bidez burutu den.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu zorra gutxi izatea badakar.

e) Eginbide edo betekizun formalak beren baitatik bete dituzten ala berandutu diren.

f) Tributuak egoki kudeatzeko zenbaterainoko garrantzia duten eman ez diren datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, bete ez diren eginbide formalek, diru edo erregistro kontuek, edo toki entitateari informazio eta laguntza eman beharrak.

2. Graduatzeko irizpideak batean aplika daitezke.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arineko zehapenak graduatzeko besterik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriko zehapenak graduatzeko besterik ez da erabiliko.

Prozedura zehatzailea

31. art. Administrazio egintzak luzatu behar dituzten organoek zehapenak erabaki eta jarriko dituzte, interesatuari entzutea eman ondoren; administrazio egintza horietan tributuen behin-behineko edo behin-betiko likidazioak eginen dira eta, beti ere, behar den espedientea ireki aurretik.

Zehapenaren gutxitzea

32. art. Tributu-hausteko zehapenen zenbatekoa % 30 gutxituko da sujetu arau-hausleak edo, hala balitz, erantzuleak egiten zaion arautze proposamenarekin bat datorrela adierazten duenean.

33. art. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.

2. Sujetu arau-hausleak hiltzean, burutu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei pasatuko zaizkie, legeria zibilean heredentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena galarazi gabe. Inoiz ez da zehapenik batetik bestera pasatuko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

V. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Hasierako tributu kudeaketa motak

34. art. Ordainarazpenen kudeaketa hasiko da:

a) Sujetu pasiboaren adierazpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

35. art. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du, zergagai bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte soilak.

b) Inondik inora ere ez da galdatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesatuei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria, aitorpenaren kopiak horretarako ere balio duelarik.

d) Froga agiria aurkeztean, interesatuek atxikitzen ahal diote kopia soil bat edo fotokopiaren bat, hain zuzen ere, Udal Administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaion. Hala ere ez du itzuli beharrik izanen pribatua bada edo beste edozein legezko arrazoirengatik uste badu prozedura behin-betikoz ebatzi baino lehenago ezin duela itzuli.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

36. art. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da Ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta oro har, zergagaia gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar laneguneko epearen barnean. Epe hauetan aurkezten ez bada arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondoren dagokion zehapena ezarriko.

Aurkezpenaren ondorioak

37. art. a) Aitorpena Udal Administrazioan aurkezteak ez du zergaren jatorria onartzen edo aitortzen dela erran nahi.

b) Udal Administrazioak aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzea ere bai, eta orobat nabari diren okerrak zuzentzea ere ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren eginbeharrei muzin egitea arau-hauste arintzat hartuko da eta ondoren dagokion zehapena ezarriko.

Izapidatzeko epeak

38. art. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza burutzeko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpena ematen den egunera arteko denbora; beti ere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Epe hori bi urtekoa izanen da jarduketa ikuskatzailea izaten denean.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesatuei arrangura erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura geraraztea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin-betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak ez egitea dakartzatenak. Kexa jasotzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikerketa eta ikuskaritza

39. art. Udal Administrazioak ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten egite, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.

40. art. Ikerketa burutzeko sujetu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo laguntzailearen dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide aurrekinen ikuskapena eginen da.

41. art. Sujetu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen den beste dokumentuak egunera eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskaritza lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekinak eskuratuz.

42. art. a) Ikuskaritza jarduketak sujetu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin-betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

-Izen-deiturak, eginbidea norena den eta bertan zein izaeraz edo ordezkaritzaz agertzen den adierazten dituztenak.

-Zergagaiaren eta berau sujetu pasiboari atxikitzearen funtsezko elementuak.

-Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

-Sujetu pasiboaren edo haren ordezkariaren adostasuna edo desadostasuna.

b) Sujetu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan sujetu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabost eguneko epea emanen zaio.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

43. art. a) Toki entitateen ikerketa lana salaketarekin has daiteke. Salaketa jartzearen jardunak ez du galarazten Administrazioarekin kolaboratzeko obligazioa.

b) Ez da usteko salatzailea, batetik, interesatua dela salaketaren ondorioz hasiera eman zaion ikerketan, eta bestetik, legitimatua dela helegite edo erreklamazio hori jartzeko.

Ordainarazpenen likidazioa

44. art. a) Zerga oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin-betikoak.

b) Behin-betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergagaiaren administrazio ikerketa egin ondoan eta zerga oinarria egiaztatuz geroz burututakoak, behin-behineko likidaziorik izan bada edo ez.

-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko idazatian adierazitako kasuetatik aparte, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

45. art. a) Likidazioak egiterakoan Administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada sujetu pasiboari adierazi beharko zaio, gehiketa sortarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak konkretuki azalduz, burutzen den likidazioarekin batera.

46. art. a) Likidazioak sujetu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabili daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere.

-Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Jakinarazpen akasdunek bere eragina izanen dute sujetu pasiboak haren berri baduela berariaz adierazi, dagokion helegitea jarri edo tributu zorra ordaintzen duenean.

c) Sujetu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

47. art. a) Zerga oinarri bera duten, edo tributu berberaren kuoten gainean jasotzen diren, edota hura aplikatzeagatiko arrazoiak direla eta, galdatzen diren ordainarazpenak birbiltzen ahal dira tasa bakar batean, likidazioaren ondorioetarako, eta horri buruzko bilketa dokumentu bakar batetan egin daiteke.

b) Era berean, sujetu pasibo baten gain diren ordainarazpenen likidazioa eta bilketa birbiltzen ahal dira, kasu horretan ondokoak eskatuz:

-Likidazioan konstarazi beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, horrela birbiltzen diren likidazioak oro zehaztuta eta bakoiztuta geratzen direlarik.

-Bilketan berezirik konstarazi beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion kuotak, zeinaren batuketak finkatuko duen ordainarazi beharreko kuota birbildua dokumentu bakarraren bitartez.

Zergadunen zentsuak

48. art. Ordenantza partikularrean berean zehaztutako kasuetan, Udal Administrazioak, interesatuen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera, eta orobat, administrazio ikuskaritzaren ondoan, dagozkion zergadunen zentsuak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen zentsua, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, Udalak paratu nahi duen edonolako tresneria bidez, mekanikoa ere barne dela, funtzionatuz.

49. art. a) Zergadunen Errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak ontzat jo beharko dituzte erreklama daitekeen administrazio egintzaren bidez eta legeari jarraikiz sujetu pasiboei horien berri emanen zaie.

b) Zentsuan zernahi alta, baja edo ganbiorik sor dezakeen aldaketaren berri eman beharko dio zergadunak Udal Administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar laneguneko epean.

50. art. Zergadunen Zentsuak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, zeina aipatu beharko baita kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta beste dokumentuetan, horri dagokion jakinarazpena eskuratu ahal izateko.

VI. KAPITULUA

D i r u b i l k e t a

Printzipio orokorrak

51. art. Dirubilketa kudeaketa, Udal Ogasunaren hartzekoa osatzen duten kreditu eta eskubideak gauzatzera daraman administrazio eginkizuna erabiltzean datza.

52. art. a) Dirubilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Exekuziozko aldian.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuak direnek, horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Exekuziozko aldian, indarra duen legeriari atxikiz dirubilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu.

53. art. Udalen baliabideen bilketa, Udal Diruzaintza bitartez edo izendatzen diren bankuen bidez burutuko da, kontuhartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa gauzatzeko moduan.

Zorren sailkapena dirubilketaren ondorioetarako

54. art. a) Udal agintariek burututako likidazioen ondoriozko tributu zorrak, horien bilketari dagokionean, honela sailkatuko dira: jakinaraziak, jakinarazi gabeak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazitakoetan, ezinbestekoa da jakinarazpena egitea sujetu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan, bestela, lege bidezko jakinarazpenik izan ezean, ez daiteke zorra ordaintzera inor behartu.

c) Jakinarazi gabekoak dira bakarkako jakinarazpenik behar ez duten zorrak, zergadunen Zentsutik datozenak sujetu pasiboendako jadanik ezagunak direlako, nahiz eta, Ordenantza bakoitzean aldez aurretik zehaztutako tasen errekargu edo gehikuntzagatik, tributu zorra aldi oro aldatzen den.

d) Autolikidatuak dira sujetu pasiboak, efektu tinbratu bidez edo aitorpen-likidazioen bidez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean egindakoak.

Ordainketa tokia

55. art. a) Udal Administrazioaren aldeko zorrak bertako Kutxan sartuko dira, baldin eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion Ordenantza partikularrak dirusarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako Kutxetan sar daitekeela edo sartu behar dela espreski agintzen ez badu.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu zorra, ordaindu behar duenak Ordenantza honen 58. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiltzen duelarik.

Ordainketa epeak

56. art. a) Tributu zorrak ordaindu beharko dira:

1. Jakinarazitakoak,jakinarazpenetik hogeita hamar laneguneko epean.

2. Aldizka sortzen direnez gero berariazko jakinarazpen beharrik ez duten tributu zorrak, ordaindu behar direneko hiruhilabetearen lehenbiziko hilaren lehen egunean jakinarazitzat joko dira. Egun hartatik aitzina lehengo atalean ezarritako epe bera kontatuko da.

Seihilabetero burutuko dira 48. artikuluak aipatzen dituen ordainarazpenak, eta borondatezko aldian ordaintzeko epeak honako hauek dira:

-Lehen seihilabeterako: martxoaren 16tik maiatzaren 15era arte.

-Bigarren seihilabeterako: irailaren 16tik azaroaren 15era arte.

Pagamendu epe hauek Udalak aldatzen ahal ditu, aparteko baldintzak gertatzen badira.

3. Efektu tinbratu bidez ordaindu beharreko tributu zorrak, zergagaia gauzatzeko une berean ordainduko dira.

4. Sujetu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, ordainarazpen bakoitzaren Ordenantza partikularrek seinalatzen dituzten egun eta epeetan, eta izaera orokorrez aitorpena egin beharko da hogeita hamar laneguneko epearen barrenean, zergagaia gertatzen den egunetik kontatzen hasita.

b) Goian aipatu epeetan beren zorrak ordaindu ez dituzten zergadunek, pagatzen ahal dituzte, non eta ez diren premiamendu bidez eskatu, hori bai, luzapen korrituak pagatu beharko dituzte.

Ordainketa modua

57. art. Tributu zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo bestela efektu tinbratu bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko Ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada ordainketa eskudiruz eginen da.

58. art. a) Eskudirutan egin beharreko tributu zorren ordainketarako ondoko bideak erabiliko dira:

-Indarra duen dirua.

-Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

-Bankuko edo Aurrezki Kutxako kontu korronteko taloia.

-Banku txekea.

-Banku edo Aurrezki Kutxako abonu edo transferentzia gutuna, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

b) Orain arte adierazitakoa goiti beheiti, aldizkako mugaeguna duten tributuz besteko zorrak direnean, zeinek berariazko jakinarazpenik ez baitute galdatzen, zor horien banku edo aurrezki kutxa bidezko helbideratzea erabakitzen ahal da, entitate hori sujetu pasiboaren administratzaile gisa jarduteko moduan, hark baimendutako zorrak ordaintzen dituela; helbideratze horrek ez du besterik behar Udal Diruzaintzara, bankura edo aurrezki kutxara aldez aurretik idatzitako abisua baizen; bertan helbideratze horretan sartzen diren zerga kontzeptuak adieraziko dira.

c) Ordainagiri bakarrean jasotako ordainarazpenen kuoten ordainketa honelako moduren batean burutu beharko da:

-Nafarroako Aurrezki Kutxa: Nafarroako Aurrezki Kutxak hiri honetan irekita dituenetako edozein bulegotan, ordainketa aldia hastean zergadun bakoitzari igortzen zaion ordainagiri-abisua aurkeztu ondoan. Zernahi arrazoi dela eta, bere garaian jasotzen ez badu, udal bulegoetan eskatu beharko ditu ordaindu aitzin.

Nafarroako Aurrezki Kutxak dirua jaso duelarik, jarraian ordainagiri-abisua zigilatuko du, eta orduan jasoko du, jaso ere, delako dokumentuak bertan agertzen diren kuoten ordainketaren egiaztagiri izaera.

-Helbideratzea: Ordainagirien pagamendua banku edo aurrezki kutxetan helbideratzearen bitartez.

-Bulegoak: Udaleko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, egoera berezian diren ordainagiriendako.

d) Geroko mugaeguneko ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.

VII. KAPITULUA

H e l e g i t e a k

59. art. a) Ordenantzen behin-betiko onespenaren kontra, behin Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, udal ebazpenen kontra Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean izaera orokorrez finkatutako helegiteak jar daitezke.

60. art. Aurreko artikuluan finkatutakoaz aparte, zernahi gisaz, "Nafarroako Toki Ogasunen Erreformari buruzko Arauan", hura garatzen duen Erregelamenduan edo Ordenantzetan beretan finkatutakoa hausteagatiko ordainarazpenari buruzko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra errekurritzeko eskubidea geratzen zaie interesatuei, udal ebazpenen aurkako helegiteendako finkatutako prozedura orokorrari jarraikiz.

61. art. Zerga ordaindu beharra sartzearen kontra edo ordainarazpen batengatik likidatutako kuota zenbatekoaren kontra helegitea jartzeko ez da galdatutako dirukopurua aldez aurretik ordaindu beharrik izanen, baina erreklamazioak ez du inola ere kobrantzarako administrazio ekintza geraraziko, interesatuak likidazioaren zenbatekoa Udal Diruzaintzan uzten ez badu behintzat, ehuneko hogei eta bostean gehitua sor daitezkeen errekarguak, kostuak edo gastuak bermatzearren.

VIII. KAPITULUA

Kaleen sailkapena

62. art. Ondorio fiskalei dagokienez, kontutan hartuko dira katastroko eremu eta industrialde desberdinak, eta horiek aplikatuko dira Ordenantza edota Arau bakoitzak ezarritakoaren arabera.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. ordenantza

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko V. Kapituluaren 167tik 171era bitarteko artikuletan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zerga hau zeharkako tributua da.

Z e r g a g a i a

2. art. Zerga honen zergagaia da, hirigintza obretako lizentzia ateratzea eskatzen duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea, lizentzia hori erdietsi den ala ez, beti ere lizentzia horren ematea Lizarrako Udalari badagokio.

Zergari atxikitako zergagaitzat har daitezke hauexek:

1.-Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2.-Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3.-Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4.-Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5.-Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6.-Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7.-Lur-mugimenduak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8.-Finkak ixtea.

9.-Eraikinak botatzea.

10.-Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11.-Bide publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, beti ere lokal itxietan ez badaude.

12.-Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dituzten obrak, eraikuntzak edo instalazioak. Obra edo hirigintza lizentzia beharko dute.

3. art. Salbuetsita gertatuko dira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, Autonomi Elkarteak edo Toki Entitateak jabe diren eraikuntzak, instalazioak edo obrak, zergari atxikita egonik ere, errepideak, burdinbideak, kaiak, aireportuak, obra hidraulikoak eta herrien eta horien hondakin-uren saneamendua egiteko zuzenean erabili badira; horien kudeaketa Erakunde Autonomoek eraman dezakete, bai inbertsio-obra berriei, bai kontserbazio obrei dagokienez.

Sujetu pasiboak

4. art. 1. Zerga honen sujetu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak edo juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, izaera juridikorik gabe egonda ere, obraren jabearen izaera duen batasun ekonomikoa edo ondare berezia osatzen badute.

2. Lizarrako Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea, obra hori egiten den eraikinaren jabea ez den beste pertsona bat edo entitate bat dela, usteko da obren jabea, eraikinarena bera dela.

5. art. Zergadunaren ordezko sujetu pasibotzat hartuko dira behar diren lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak, zergadunak berak ez badira behinik behin.

Zerga oinarria

6. art. 1. Zergaren zerga oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu eraginkorrak emanen du.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, benetako kostu eraginkorra exekuzio materialeko aurrekontuaren araberakoa izanen da, sariak eta industri mozkina kenduta.

K u o t a

7. art. Zergaren kuota aterako da zerga oinarriari Ordenantza honetako Eraskinean agertzen den karga-tasa aplikatu ondoren.

S o r t z a p e n a

8. art. Zerga, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten denean sortuko da, horretarako behar den obra lizentzia erdietsi ez bada ere.

Kudeaketa arauak

9. art. Aginduzko lizentzia ematen denean, behin- behineko likidazioa eginen da; zerga oinarria aurkeztu den aurrekontuaren araberakoa izanen da; behar den Elkargo Ofizialak ikus-onetsia eman beharko dio edo Exekuzio Proiektuaren kostuaren arabera, udal teknikariek onartu beharko dute.

Behar den lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaria egin beharko da eta horrekin batean aurrekontu berria, hasierako aurrekontuaren eta berriaren artean dagoen aldeari behin- behineko likidazio berria egiteko.

10. art. 1. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak eta horien benetako kostu eraginkorra, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga oinarria aldatuko du eta behin-betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, sujetu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2. Aurreko idazatian xedatutakoaren ondorioetarako, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta horrekin batera eraikuntza, instalazioa edo obraren benetako kostu eraginkorra eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria, bidezkoa denean behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, zeinetan obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. art. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. art. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Lizarrako Udalak, hala behar denean, pagatutakoa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Lizarrako Udalak egindako likidazioa deuseztuko du eta, hala behar denean, itzuliko, ez badu behinik behin titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

E R A S K I N A

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko ordenantza fiskalari dagokiona

I. Epigrafea.-Karga-tasa

Ezartzen den tasa % 4,3 da.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN

GAINEKO UDAL ZERGA ARAUTZEN DUENA

2. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluako 172tik 178ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. 1. Zerga honen zergagaia hirilurren balioa igotzean sortzen da, hain zuzen ere, aipatu lurren jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketaren edo trasmititzearen ondorioz, edota haien jabetza aldaketaren ondorioz, titulua edozein izanik.

2. Ondorio horietarako, hirulurrak izanen dira ondoko hauexek:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, Hirigintzako Jarduketa Programa onesten den unean.

c) Honakoak dituztenak: ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, uren ebakuazioa eta argindarra; edo gune kontsokudatuetan daudenak, gutxienez haien azaleraren erdia eraikia dutelako.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3. Lurralde Kontribuzioaren gaietarako landalurtzat jotzen diren terrenoek izan duten balio igoera ez da zerga honen menpean egonen.

S a l b u e s p e n a k

3. art. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta bere amankomuneko ondasunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Heredentziaz, ordeinuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste edonola egiten diren edozein ondasunen eskualdatzeak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, esan diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen Ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Morrontza eskubide edozertarikoak eratu eta trasmititzea.

4. art. Halaber zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei tokatzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitateari, Estatuari, Elkarte Autonomoei, eta bai haien guztien erakunde autonomo izaera administratibokoei.

b) Lizarrako Udala eta udal horrek osagai dituen edo osagai den beste toki entitateei eta haien erakunde autonomo izaera administratibokoei.

c) Ongintzazko edo ongintza-irakaskuntzazkotzat kalifikatzen diren erakundeei.

d) Indarrean dagoen legeriak agindu bezala eratutako entitate Gizarte Segurantzaren eta mutualitate nahiz bahituretxeen kudeatzaileei.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateak.

f) Haiei atxikitako terrenoen alderako itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Sujetu pasiboak

5. art. Honakoak dira zergaren sujetu pasiboak zergadun gisa:

a) Terreno eskualdatzeetan edo irabazi asmoz jabaria mugatzen duten gozatze eskubide errealak eratu edo trasmititzean, terrenoaren erostuna, edo kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Terreno eskualdatzeetan edo ordaindu beharrez jabaria mugatzen duten gozatze eskubide errealak eratu edo trasmititzean, terrenoaren trasmititzaileak edo kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erostunak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erostun hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du beti ere kargaren zenbatekoa transmititzaileari erreperkutitzea

Zerga oinarria

6. art. Zerga honen oinarria da hirilurren balio igoera erreala, sortzapenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. art. Lur eskualdaketetan, lurrek sortzapenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilur Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Hirilurren balio igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO = Bc* U* %P, honela adierazia:

ZO= Zerga oinarria edota lurren balio igoera erreala.

Bc = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balio igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

%P = Portzentaia, lurraren balio igoera zenbat denboran sortu den haren arabaera finkatutakoa, beti ere koadro honen arabera:

8. art. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balio igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalulatzen duen portzentai finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. art. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balio igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentaia, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun- modulutik edo, hori ez badago, hegalduran edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. art. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, balio igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentaia lurraren balioari dagokion salneurri-justuaren zatiaren gainean aplikatuko da.

K u o t a

11. art. Zerga honen kuota zerga-oinarriari % 8ko karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

S o r t z a p e n a

12. art. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Jabaria mugatzen duen gozamenduko eskubide errealen bat eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean, itzul diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesatuek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da ezer itzuliko.

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. art. Sujetu pasiboak edo, hala balitz, haien ordezkoek edo legezko ordezkariek, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera eta hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu- harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da eta urtebetekoa, sujetu pasiboak hala eskatzen badu.

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren. Halaber, erantsiko zaizkio zernahi frogagiri, sujetu pasiboak onuradun gisa erreklamatutako salbuespenei dagozkiena, halakorik balitz.

14. art. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesatuei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak zerga likidatzeko.

15. art. 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, halaber beharturik dago sujetu pasiboek dituzten epe eta era berberetan Udalari aditzera ematera zergagaiaren gauzatzea zein izan den, lurren trasmititzaileek edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo trasmititzaileek, beti ere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. art. Halaber, Notarioak beharturik egonen dira Lizarrako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta zergazkoetan ezarritako betebehar orokorra.

ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

3. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen II. Tituluko VII. Kapituluaren 179tik 183ra bitarteko artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaia da sujetu pasiboak bingoaren jokoan sariak erdiestea; sari horien zenbatekoa tributuaren helburua da.

Sujetu pasiboa

3. art. Zerga honen sujetu pasiboak dira bingoaren jokoan sarituak gertatu direnak, enpresa antolatzaileak behar den tributu zorra jatorrian atxiki eta Ordenantza Fiskal honetan zehaztu diren epeetan atxikipen guztiak Udal Ogasunean sartzeko duen beharra galarazi gabe.

Zerga oinarria eta tributuaren sortzapena

4. art. Tributua, sujetu pasiboak erdietsi duen saria ordaintzean sortzen da eta sari horren zenbatekoa da tributuaren zerga oinarria.

Zergaren kudeaketa

5. art. Jokoa antolatu duen enpresak, tributuaren atxikitzailea den aldetik, behar den aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko du hilabete bakoitzeko lehen hamar egunetan, Administrazioak emanen dion ereduaren arabera; era berean, horretarako gaitu diren bulegoetan edo udal Diruzaintzan sartu beharko du zorra.

Behar den epea baino beranduago aitorpena aurkeztu edo tributua ordaintzen bada, horri dagozkion korrituak ordaindu beharko dira.

Aginduzko aitorpen-likidazio hori ez aurkeztea arau- hauste larritzat hartuko da, 2/1995 Foru Legearen 94.2.a artikuluan xedatutakoaren arabera eta Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritakoari jarraikiz zehatuko da.

Administrazioak hilabetero egiaztatuko ditu aurkeztu zaizkion aitorpenak eta behar diren likidazio osagarriak eginen; atxikipena egin duten enpresei jakinarazi edo galdatuko dizkie.

E R A S K I N A

Luxuzko gastuen zerga arautzen duen ordenantzari dagokiona: bingoa

Karga-tasa

Ezartzen den tasa % 4 da.

ORDENATZA FISKALA, OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

4. ordenantza

Oinarria eta xedapen orokorra

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VIII. Kapituluko 184tik 191era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaia udalerrian kokatzen diren eta "hutsik" kalifikazioa duten etxebizitzak edukitzea da.

3. art. Zerga jarri ahal izateko etxebizitza gisa hartuko da, egoera normalean, aldi batez edo luzaroan, pertsonak bizi izateko den eraikin oro.

4. art. "Hutsik" kalifikazioa izanen dute urtean zehar lau hilabetez baino gehiagotan okupatzen ez diren etxebizitzek. Sailkapen honetatik salbuesten dira etxebizitza hura kokatzen den herrian egoitza ez duen pertsonak urte bakoitzeko egonaldi jakin batzuetan lasaitasun edo jostetarako eta ez bestetarako erabiltzen duenean.

Horretarako, okupatutzat joko dira errentan jarriak izanik kontratua duten etxebizitzak.

5. art. Zergatik at geratuko dira etxebizitzak egitera edo saltzera dedikatzen diren merkatal entitateek eraikitakoak, non eta lehenbiziko transmisioa burutu ez den.

Sujetu pasiboak

6. art. Zerga honen sujetu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomiko edota banatutako ondare baitira, eta gainera ondoan jartzen direneko ezaugarrietakoren bat baldin badute:

a) Probetxamendu eta erabilera-eskubide errealak jarri ez dakizkiekeen etxebizitza hutsen jabetza eskubidearen titularrak.

b) Etxebizitza hutsen probetxamendu eta erabilera- eskubide errealen baten titularrak, eskubidea jabeari ez dagokionean.

S a l b u e s p e n a k

7. art. Zergaren salbuespena izanen dute:

a) Etxebizitzak, zeinen titularrak herritik kanpora lan egiten duten funtzionario publikoak baitira, aplika dakiekeen legeriaren arabera.

b) Etxebizitzak, zeinen titularrak arrazoi tekniko, antolamenduzko edo produziozkoak direla medio, edo enpresa-jarduerari buruzko kontratazioak direla, edo langileak aldakortasun geografikoan direla eta, ohiko etxebizitzatik aldi baterako lekuz aldatutako langileak baitira.

c) Etxebizitzak, zeinen titularrak nahitaezko soldaduska edo horren ordezko zerbitzua egiten ari baitira.

d) Etxebizitzak, zeinen titularrak Administrazio Publikoak baitira.

Dena den, salbuespena etxebizitza bakarrari dagokio, salbu eta d) idazatian jasotakoa, etxebizitza guztiak bilduko baititu.

Zerga oinarria

8. art. Zerga oinarria Hiri Lurraren Kontribuzioa ordainarazteko indarra duen bera izanen da.

Tributu kuota

9. art. Zerga honen kuota zerga oinarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza izanen da.

Karga-Tasa

10. art. Karga-tasa izanen da Ordenantza honen eraskinean agertzen dena.

Zergaren sortzapena

11. art. 1. Zerga lehenbiziko aldiz sortuko da etxebizitzak hutsik urte betez iragan ondoan 16. artikuluak aipatzen duen jakinerazpenetik kontatzen hasita, 3. eta 4. artikuluetan azaltzen den kalifikazioaren arabera.

2. Geroztik, zerga urteoroko lehen egunean sortuko da.

Kuotak seihilabetekariak izanen dira, seihilabete naturalekoak, eta horien barrenean, osoak eta murriztezinak.

12. art. Etxebizitza horiek okupatzen diren unetik, sujetu pasiboek, behar den izapidaketaren bidez, zergaren sortzapen aldiari dagozkion kuoten proportziozko zatia itzul dakien eska dezakete.

Zergaren kudeaketa

13. art. Zerga ordainarazteko, Udalak Okupatu gabeko Etxebizitzen Erregistroa eratuko du.

14. art. Aurreko artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, sujetu pasiboek, Udalak finkatutako ereduari jarraikiz, "hutsik" kalifikazioa duten etxebizitzei dagokien aitorpena aurkeztu beharko dute, 4. artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean Zerga indarrean jartzen duen erabakia argitara ematen denetik kontatzen hasita.

15. art. Aitorpenak aurkeztu ez, edo akasdunak baldin badira, Udalak ofizioz edo salaketa bidez aurreko artikuluak aipatu etxebizitzak sailkatzeari ekinen dio, espedientea ireki eta interesatuari entzutea eman ondoan.

16. art. Erregistroan alta emanik, Alkateak horren berri emanen dio titularrari zergaren ordainarazpenerako urteko epeari hasiera emateko, 11. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.

Alta eta bajen sistema

17. art. 1. Erregistroa eratu ondoren, eta aurreko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, sujetu pasiboak nahiz haien administratzaileak edo legezko ordezkariak behartuak dira Udaletxean gertatu diren aldakuntzak deklaratzera, adierazten direlarik horien alta eta bajen aitorpenak eta baita jabarien edo titularitateen ganbioenak ere.

2. Beharrezkoa da aitorpena aurkeztea, aurreko zenbakian jasotako sujetuak gertatzen diren egunetik 30 laneguneko epearen barrenean.

18. art. Sujetu pasiboek behar diren alta, baja eta aldaketen aitorpenak eginen dituzte, dokumentu fedemaileekin batera, zeinetan kreditatzen den gertatutako aldaketa, eta eraginkortasuna izanen dute aldaketak gertatzen direnetik ondoko seihilabeteko naturaletik hasita, hari dagokion kuota ukitzen duelarik.

Arau-hausteak eta zehapenak

19. art. Arau-hauste eta zehapenen arloan Ordenantza Fiskal Orokorrean agindutakoa beteko da.

E R A S K I N A

Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duten ordenantzari dagokiona.

Karga-tasa

Tributu kuota erdiesteko zerga oinarriari aplikagarri zaion karga-tasa indarrean dagoen hiri kontribuzioaren tasaren % 40 da.

ORDENANTZA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluaren 8. Saileko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Kontribuzio berezien zergagaia zera da: sujetu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herrilanak burutzearen ondorioz edo beren esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

3. art. 1. Honakoak hartuko dira udal mailako obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.

c) Udalak dirulaguntza emanik beste entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. art. Kontribuzio bereziengatik bildutako kopuruek, zer obra edo zerbitzuren aldera eskatu ziren, harexen gastuak berdintzea, beste helbururik ezin dute izan.

Sujetu pasiboa

5. art. 1. Kontribuzio berezien sujetu pasiboak pertsona fisikoak nahiz juridikoak dira, baita unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten nortasun juridikorik gabeko entitateak ere, baldin eta onura berezia hartzen badute Udalaren esparruan kontribuzioa ordaintzeko betebeharra sortzen duten obrak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik.

2. Onura bereziaren hartzailetzat hauek hartuko dira:

a) Kontribuzio berezia sortzen bada ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik, ondasun higiezin horien jabeak.

b) Kontribuzio berezia sortzen bada enpresa ustiapenen ondoriozko obrak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik, ustiategiaren jabe den pertsonak edo entitate titularrek.

c) Kontribuzio berezia sortzen bada su itzaltze zerbitzua handitzetik edo hobetzetik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, dagokion udalerrian.

d) Kontribuzio berezia sortzen bada lurpeko galeriak egitetik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak Udal Administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada kuota bakarra igor dadin onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga oinarria

6. art. 1. Gehienez ere, lanak burutzeagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren % 90k osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, antolamendurako erabakia hartzerakoan, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentaia finkatuko du

2. Kostu hori honako kontzeptuok osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu idazte eta lan zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko lanen edo zerbitzu ezartze edo zabaltzearen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinak.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalteordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 c) artikuluak aipatzen dituenetakoa, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoa, Udalak dirulaguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontutan; horrek ez du galarazten beste Administrazio Publikoek lan edo zerbitzu horrexentzat beste laguntzak ematerik. Dena dela, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, % 90 alegia.

5. Zerga oinarria finkatzeko, hauxe adituko da udal administrazioak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak edozein pertsona edo entitate publiko nahiz pribatutatik erdiesten dituen dirulaguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren sujetu pasibo batek emana delarik, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du aurreneko helburua. Dirulaguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, beste sujetu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

K u o t a

7. art. 1. Kontribuzio berezien zerga oinarria sujetu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Oro har, batera edo banaturik aplikatuko dira, banaketa moduluen gisara, higiezinen fatxadako metro linealak, duten bolumen eraikigarria eta Lurraldearen kontribuzioari begira katastroan duten balioa.

b) Su itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetzeko bada, udal mugapeko ondasunen arriskua estaltzen duten entitate edo elkarteen artean egin ahalko da banaketa, aurreko urtean bildutako sarien zenbatekoaren proportzioari begira. Sujetu pasibo bakoitzari eskatu beharreko kuota berak bildutako sarien zenbatekoaren % 5a baino handiagoa bada, gaindikina hurrengo ekitaldietara atzeratuko da harik eta erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko bigarren zenbakiko d) idazatiak aipatzen dituen obren kasuetan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa obra hori erabiliko duten konpainia edo enpresen artean banatuko da, bakoitzarendako gordetako tokiaren arabera edo bakoitzak duen atal osoaren arabera, nahiz eta berehalakoan ez erabili.

8. art. Aplikatu beharreko araudiak edo nazioarteko hitzarmenek onura fiskalak ekartzen dituzten kasuetan, onuradunei dagozkien kuotak ez dira gainerako zergadunen artean banatuko.

9. art. Ordaindu beharreko kuota zehaztutakoan, Udalbatzak, sujetu pasiboak eskaturik, kuota horren ordainketa zatitzea edo atzeratzea onar dezake, gehienez era bost urtetarako.

Tributuaren sortzapena

10. art. 1. Zerga ordaindu beharra lanak burutzen diren momentuan berean sortzen da, edo zerbitzua ematen hasten denean. Obrak zatikagarriak baldin badira, obraren tarte edo zati bakoitzari dagozkionak bukatu ondoan sortuko da zerga ordaindu beharra.

2. Aitzineko artikuluan xedatutakoa ukatu gabe, Udalak eskatzen ahal du, aldez aurretik eta ezarri eta ordaintzeko aginduaren erabaki konkretua onetsitakoan, kontribuzio berezien ordainketa, hurrengo urterako aurreikusitako gastuen zenbatekoaren arabera. Beste urte baten aurrerakinik ezin da eskatu, lehengo obrak, zeinengatik eskatu baitzen lehengo aurrerakina, burutzen ez direino. Aurrerakin horiek premiamendu bidez eska daitezke.

3. Kontribuzio bereziak sortzeko momentua kontutan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta ezarri eta ordaintzeko aginduaren erabaki konkretua beste sujetu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2 zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Ezarri eta ordaintzeko aginduaren erabaki konkretuan sujetu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu erabaki hori onestetik hasi eta sortzapena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala eginen ez balu, Administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko ekintza espediente horretan sujetu pasibo gisa ageri zenaren kontra zuzentzea.

4. Obrak osorik nahiz partez bururatutakoan, edo zerbitzua ematen hasi, seinalatuko dira sujetu pasiboak. oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak, tokatzen diren likidazioak jiratuz eta konturako entrega gisa konpentsatuz egin diratekeen ordainketa aurreratuak. Udal zerga ezarlearen organo eskudunek eginen dute behin betiko seinalamendu hori, kasuan kasuko obra edo zerbitzura egokitzeko tributua ordaintzeko aginduaren erabaki konkretuko arauak begiratuz.

5. Ordainketa aurreratuak egin dituztenak tributua sortu zen egunean sujetu pasibo ez diren pertsonak badira, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz gora joaten direnak, Udal Administrazioak ofizioz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta ordaintzeko erabakia

11. art. 1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko aurretik kasuan kasuko ezarpen erabakia hartu beharko da.

2. Kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obraren bat egin edo zerbitzuren bat ezarri edo zabaltzeko erabakia betearazo aitzin, beharrezkoa izanen da horien ordaintzeko agindu zehatza onestea.

3. Ordaintzeko aginduaren erabakia hartzea ezinbestekoa izanen da eta bertan jasoko dira obra eta zerbitzuetarako aurreikusitako kostuak, onuradunen artean banatu beharreko kopurua eta banaketa egiteko irizpideak. Ordaintzeko agindu konkretuaren erabakia Ordenantza honetan ezarritakoaren araberakoa izanen da.

4. Behin kontribuzio bereziak antolatzeko erabaki konkretua hartu delarik eta ordaindu behareko kuotak finkatu, sujetu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek baldin suketua edo haren helbidea ezaguna bada, eta bestela ediktu bidez. Interesatuek zilegi izanen dute helegitea jartzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten due bezala.

12. art. 1. Udalak bere eskumeneko obrak edo zerbitzuak egin edo emateko beste Toki Entitate baten laguntza ekonomikoa erabiltzen badu, beti ere foru araudian xedatutakoaren arabera kontribuzio bereziak ezartzen badira, obrak egitea edo zerbitzua ezartzea bere esku hartzen duen Entitatea arduratuko da kudeaketaz eta bilketaz, baina, hori hala izanik ere, entitate bakoitzak bere eskumenari eutsiko dio, ezarri eta ordaintzeko aginduaren erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek ordaintzeko aginduaren erabaki konkretua onesten ez badu, jarduketa unitatea indarrik gabe geldituko da eta bakoitzak bere kasa hartuko ditu bidezkoak diren erabakiak.

Hiritarren parte hartzea

13. art. 1. Obrek ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Administrazio Elkartea osatu dezakete eta Udalak obrak egin edo zerbitzuak ezarri edo zabal ditzan bultzatu, Udalari dagokion partea, diruz gaizki dabilenean, bere gain hartzeko hitza ematen dutelarik, obra nahiz zerbitzuaren izaeraren arabera haiei dagokienez gainera

2. Era berean, Udalak sustatutako obra edo zerbitzuak egin, ezarri edo zabaltzearen ondorioz ukituak gertatzen diren jabe edo titularrak zergadunen Administrazio Elkartean eratu daitezke kontribuzio bereziak ordaintzeko aginduraren erabakia jendaurrean egon bitartean, Udalak erabakitako obran edo zerbitzuan laguntza emanik parte hartu ahal izateko.

3. Zergadunen Elkarteen jarduna eta eskumenak beren estatutuek, Udalak onetsi beharko dituenak, xedatutakora egokituko dira. Zernahi gisaz, Zergadunen Elkarteak erabateko gehiengoaz, eta ukitutako jabetzaren bi herenak ordezkatuz, hartzen dituen erabakiak gainerakoak behartuko ditu. Baldin eta Elkarte horrek, adierazitako quorumarekin, bere baitan batzorde bat edo junta exekutibo bat izendatzen badu honek hartutako erabakiak indarra izanen du interesatu guztiak behartzeko.

14. art. Aurreko artikuluan aipatutako Zergadunen Administrazio Elkarteak eratzeko, ukitutako guztien gehiengo osoak hartu beharko du erabakia, beti ere gehiengo horrek ordaindu beharreko kuoten bi herenak osatzen baditu edo kuota horiek zehazturik ez dauden kasuetan, ukitutako jabetzaren bi herenak.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Ordainarazpenaren xedea

2. art. Ordainarazpen honen xedea da Udal Administrazioak edo udal agintariek luzatu edo hartzen dituzten agiri hauek alderdi baten eskariz izapidatzea:

1.-Planoen kopiak.

2.-Ziurtagiriak.

3.-Fotokopiak.

4.-50 c.c. arteko ziklomotoreen patenteak luzatzea.

5.-Behin-behineko instalazioek funtzionatzeko lizentzia.

6.-Agiriak konpultsatzea.

7.-Aurrekontuak eta Ordenantza Fiskalak.

8.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

9.-Telealarma bidezko zainketa

Z e r g a g a i a

3. art. Alderdi batek eskaturik, ordenantza honen xede diren agiri eta espedienteen izapidaketa dela eta, Udalak egin beharreko jarduerak sortuko du zergagaia.

Zerga ordaindu beharra

4. art. Administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin sortuko da zerga ordaintzeko beharra edo ordainarazpen honen xedeko agiriren bat luzatzeko eskatzerakoan.

Sujetu pasiboak

5. art. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak izapida daitezen eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak eta haien onura jasotzen duenak.

T a r i f a k

6. art. Ordenantza honetan arautzen diren agiriak izapidatzeagatik ordaindu beharreko tarifak eraskinean azaltzen dira.

7. art. Ziurtagiriak luzatzeko, Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauei jarraiki beharko zaie, Foru Kontseiluak eta Foru Parlamentuak 1978ko abenduaren 28an eta 1980ko urtarrilaren 29an, hurrenez hurren, emandako aldaketak barne, baita horri buruz onesten direnei ere jarraikiz.

Ziurtagiriak luzatu ahal izateko txosten bat egin behar baldin bada, horixe azaldu beharko da ziurtagirian berean. Txosten egileak idatziz azaldu beharko du horretan emandako denbora, eta Alorreko zuzendariak edota idazkari teknikoak bere adostasun idatzia azaldu beharko du.

Kudeaketa arauak

8. art. Dirubilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:

a) Ziurtagiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko tasak Erregistroko ardunadurari pagatu beharko zaizkio eskaera egiten den unean berean, eta horrek kontuak azaldu beharko ditu luzatutako ziurtagiriei eta haien dirubilketari buruz.

b) Agiri konpultsatuak luzatzeagatiko tasak horien Departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak bildutakoaren berri eman beharko du.

c) Etxebizitzen deskalifikazioak egitera, ordaindu beharko litzatekeen zenbatekoari buruzko kontsultak interesatuak berak egin beharko ditu eta eraskinean azaltzen den kopurua ordainduta. Deskalifikazioa egiteagatik ordaindu beharreko kopuruari aurretik ordaindutakoa deskontatuko zaio, baina deskalifikazioa ez bada egiten, berme bisa jarritako kopuru hori ez da itzuliko.

TARIFEN ERASKINA

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantzari dagokiona

I. Epigrafea.-Planoen kopiak

-Planoen fotokopiak, metro lineala: 200

II. Epigrafea.-Ziurtagiriak:

-Ziurtagiriak, eginbideak, ediktuak eta horrelatsukoak luzatzeagatik: 100

-Agiritegiko ziurtagiriak luzatzeagatik: 500

-Katastroko orriak luzatzeagatik: 200

III. Epigrafea.-Fotokopiak:

-Fotokopiak, DIN A-4 motakoak: 15

-Fotokopiak, DIN A-3 motakoak: 20

IV. Kapitulua.-Konpultsak:

-Agirien konpultsagatik (1-5 orri): 50

-Agirien konpultsagatik (6-30 orri): 150

-Agirien konpultsagatik (30 orritik gora): 250

V. Epigrafea.-Inprimakiak:

Zirkulazio zergako alten eta aldaketen inprimakiak: 100

VI. Epigrafea.-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

-Ordenantza bakoitzeko: 500

-Aurrekontu bakoiteko: 500

VII. Epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak ematea:

"E.A.O."ko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenak: 3.200

VIII. Epigrafea.-Telealarmako zainketa:

-Telealarmako sareari lotzea: 2.000

ORDENANTZA, AUTOTAXI ETA ALOKATZEN DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen I. Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaiak honako kontzeptu hauek hartzen ditu bere baitan:

1. Lizentziak eman eta luzatzea.

2. Lizarrako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduko 15. artikuluan aurreikusi kasuetan lizentziak eskualdatzeko baimena.

3. Ibilgailuari zerbitzuan jarri baino lehenago aztertze, baimena eman eta urteroko eta aparteko azterketak burutzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga ordaindu beharra sortzen da

1. Lizentziak eman eta luzatzean.

2. Lizentziak eskualdatzean.

3. Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketa eta baimena zerbitzuak ematean, eta urteroko eta aparteko azterketak egitean.

Sujetu pasiboa

4. art. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaintzera beharturik daude:

1. Lizentziak eman eta luzatzean, lizentziaren titularra.

2. Lizentziak eskualdatzean, eskualdaketaren baimena jasotzen duen pertsona.

3. Hasierako, urteroko eta aparteko azterketa zerbitzuak ematean, lizentziaren titularra.

T a r i f a k

5. art. Zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharrekoak Ordenantza honen Eraskinean azaldutakoak dira.

Kudeaketa arauak

6. art. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion pagamendua honelaxe eginen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzea: lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik hasita hamabost lanegunen barnean eta beti ere hura eman baino lehenago.

2. Lizentziak eskualdatzeagatiko baimenak: eskualdatze baimena eman dela jakinarazi eta biharamunetik hamabost lanegunen barnean. Lizentzia hori indarrik gabe geldituko da aipatu epean ez badira tasak oraintzen.

3. Azterketa zerbitzuak ematea: azterketa egin baino lehenago.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. art. Arau-hausteei dagokien orotan eta hauei buruzko zehapenen gaian, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERASKINA

Autotaxien gaineko tasak arautzen dituen ordenantzari

dagokiona

Ordenantza honetan ezarritakoa kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak hauexek dira:

I.-Autotaxi lizentziak ematea: 185.000

II.-Lizentzien eskualdaketa: 185.000

III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 5.300

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAKO BESTE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaia hirigintza jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. art. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak eta Birzatiketak izapidatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak.

-Aipatzearren, ondokoak dira:

-Lurzatiketa egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza ttikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak.

-Eraikinak eraisteko lizentziak, bota, hustu eta apeoa egiteko obrak.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu birbilduaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

-Hiltegian obrak egiteko lizentziak.

-Errotuluak paratzeko lizentziak.

Zergak ordaindu beharra

4. art. 1. Orokorrean, zergak ordaintzeko obligazioa lizentzia ematen den unean hasten da. Uko egiten bazaio, ordaintzeko obligazioa lizentzia eskatzen den unean hasten da.

2. Plan partzialak edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin- betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaintzeko obligazioa.

Sujetu pasiboa

5. art. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude pertsona natural edo juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatzen direnak, beti ere zerbitzuak eta lizentziak eskatu edo eragiten baldin badituzte edota haien onuradunak badira.

Tarifak eta karga tasak

6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga- oinarriak Ordenantza honen eraskinean azaltzen direnak dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak

7. art. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide eraikuntzari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arautegietan ezarritako moduan bete beharko da.

8. art. Baimen eta lizentziek ez dute indarrik izanen, horiekin batera tasa ordaindu izanaren gordekina ez badago.

9. art. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan eraikuntzari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

10. art. Lizentziaren titularrek eskatutako obrak egiteari utzi ahalko diote haien ukoa idazkiz Udalean aurkeztuta, aipatu lizentziak indarra galdurik ez badu behinik behin. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan egokitzen den tasak baino % 20 gutxiago ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak % 50 gutxituko dira.

Kudeaketa arauak

11. art. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidatzeko ardura duten egoitzatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioari ekinen dio eta bertan sujetu pasiboaren izen-deiturak, tasaren kontzeptua, tarifa eta zenbatekoa zehaztuko ditu.

12. art. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

13. art. Lizentziak emateagatiko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostu osoaren arabera.

Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatu ziurtagiriarekin batera, behar den Lanbide Elkargoak oniritzitakoa, obren kostu osoa ziurtatuko duena.

Aipatu kostua nola eman den udal teknikariek frogatuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute hala egokitzen saiatuko dira. Behin-betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztu.

Partikularraren aldekorik gertatuko balitz, itzuliko litzaioke; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

14. art. Proiektu batean bildutako obrak kontzeptu bati baino gehiagori lotuak badira, Ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, tasaren zenbatekoa izanen da tarifetan zehaztutako portzentaiak edo zenbatekoak aplikatzetik heldu den batura.

15. art. Ezarpen oinarrian altzariak eta Obra Proiektuan funtsezkoak ez diren gaiak ez dira sartuko.

Ordenantza honen eraskinean jarritakoaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako interesatuek barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa aurkeztu beharko dute, aurrekontua eguneratua duela.

16. art. Zuhaitzak botatzeko lizentzien espedienteak izapidatzeko, beti ere bide publikoko zuhaitzak edo erabilera publikoko lurretakoak nahiz udalaren jabetzakoak badira, horiekin batera Lorazaintza zerbitzuaren txostena edo kaltetuak izan daitezkeen beste batzuena aurkeztu beharko da, zeinetan agertuko baita balorazio ekonomikoa, hori guztia zenbatekoa eta kalteordaina kobratu ahal izateko.

17. art. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Obrak hasi aitzin Udaltzaingotik erretiratu beharko da obraren txartel adierazlea, eta hori ageriko tokian paratu beharko da obrak egiten diren bitartean. Txartela itzuliko delako berme gisa 10.000 pezeta ordaindu beharko dira.

18. art. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak

19. art. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

Hirigintzako txostenak

20. art. Partikularrek eginiko obretarako eskabideak direnean eta dagokion Erakundearen iritziz beharrezkoa bada fakultatiboen txostenak erastea, minuta kobratuko da.

Fidantza, zerbitzuak instalatzeko

21. art. Enpresa partikularren kargurako zerbitzu publikoak instalatzeko obra guztiak, hau da, argindarra, saneamendua, ur-hartuneak, etab. egin behar direnean, fidantza bat utzi beharko da, Udalaren zerbitzu teknikoek finkatuko dutena.

TARIFEN ERASKINA

Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantzari dagokiona

I. Epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa:

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 8 pta./m2.

II. Epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea:

Aplikatzeko tarifak I. Epigrafekoen % 50 izanen dira.

III. Epigrafea.-Antolamendu planen aurrerapenak edo

aurreproiektuak izapidatzea:

Aplikatuko diren tarifak I. Epigrafekoen % 25 izanen dira.

IV. Epigrafea.-Lurzatiketak eta jabetza bereizketak izapidatzea:

A) Espediente bakoitzari lizentzia emateari dagozkion tasak likidatuko dira bereizten den finkaren azaleraren arabera, bereizketa hori lurzatiketa, birzatiketa, bereizketa edo batasunaren ondorioz bada, beti ere ondoko tarifaren arabera:

-Metro karratu bakoitzeko: 15

B) Birzatiketen aldaketak izapidatzea: aplikatuko diren tarifak IV-A Epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

C) Hirigintzako Probetxamenduen Transferentziak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira transferitzen den probetxamendua zein lurzatiari dagokion, haren azaleraren arabera, eta aplikatuko den karga-tasa % 1,5 izanen da.

V. Epigrafea.-Eskabide egileek aurkeztutako urbanizazio proiektuak izapidatzea:

Tasak likidatuko dira proiektuko zenbatekoaren arabera, eta karga-tasa % 0,70 izanen da.

VI. Epigrafea.-Oin berriko lizentziak, edo berrikuntza, izapidaketa laburreko, txiki, kontserbazio eta edergintza, eraikuntza txikikoak:

Tasak likidatuko dira proiektuko zenbatekoaren arabera, eta karga-tasa % 0,70 izanen da.

VII. Epigrafea.-Eraikuntza, eraispen, hustuketa eta apeo, iragarki errotuluak paratzeko eta zuhaitzak botatzeko lizentziak:

Tasak likidatuko dira proiektuko zenbatekoaren arabera, eta karga-tasa % 0,70 izanen da.

VIII. Epigrafea.-Gutxieneko eskubideak:

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan Partzial edo bereziak izapidatzea: 48.465

-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea: 24.320

-Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak izapidatzea: 12.135

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 5.775

-Birzatiketak: 48.465

-Obra lizentziak: 2.000

-Hirigintzako probetxamenduen transferentziak: 6.285

II. ERASKINA

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Oin berriko obrak.

A) Proiektu teknikoa:

-Oin berriko eraikinak eta instalazioak egiteko obrak.

-Gaur egun dauden mota guztietako eraikinak eta instalazioak handitzeko obrak.

-Behin-behineko izaerarekin egiten diren obrak, hau da Lurzoruari buruzko Testu Bateginaren 58. artikuluko 2. atalak aipatzen dituenak.

-Hirigintzako lurzatiketak.

-Lur mugimenduak, hau da lurrerauzketak, zelaitzeak, indusketak eta ezpondak egitea, salbu eta horrelako ekintzak egin gogo den eta onetsirik edo baimendurik dagoen urbanizazio proiektu batean zehaztuak eta programatuak baldin badaude.

-Eraikinak botatzea, salbu eta aurri egoera oso larrian daudenak.

-Lurpeko obrak, hau da aparkaleku, industriako, merkataritzako edo lanbideko jarduerak, zerbitzu publikoak edo zorupean egiten diren obra guztiak.

-Zuhaitzetan egiten diren jarduketak, banakakoak nahiz multzokakoak, beti ere planeamenduan horri buruzko zehaztapen bereziak baldin badaude.

-Eta oro har, Planek, Arauek edo Ordenantzek proiektu teknikoak egitea eskatzen baldin badute.

B) Aurrekontuak, planoekin:

-Finkak, orubeak etab. ixtea.

C) Aurrekontua, neurketa eta prezioekin:

-Gainerako obrak.

2.-Eraikita dauden eraikinen gaineko obrak

A) Proiektu Teknikoa:

Oro har, proiektu teknikoaren xede izanen dira:

-Aldaketa edo berrikuntza ekartzen duten obrak, beti ere lehenagotik mota guztietako eraikinen edo instalazioen egitura ukitzen badute.

-Aldaketa sakoneko obrak, lehenagotik mota guztietako eraikinen edo instalazioen kanpoko itxura erabat aldatzen badute.

-Eraikinen barneko banaketa erabat aldatzen duten obrak, erabilera edozein izanik.

Honakoak izanen lirateke, xehekatuak: Estalpea:

-Sendogarriak.

-Egitura erabat edo hein batean aldatzea.

Forjatuak:

-Sendogarriak, oro har.

-Habeak aldatzea.

-Forjatuak erabat edo hein batean aldatzea.

Pilareak edo karga-hormak:

-Aldatzea.

-Berritzea.

-Ordeztea.

Eskailera-arrapalak

-Sendotzea.

-Birreraikitzea. :p-Aldatzea.

Fatxadak:

Fatxada-begiak handitzea.

-Fatxada-begiak ireki edo ixtea.

-Balkoiak ixtea.

-Fatxada-estaldurak berritzea.

Instalazio orokorrak:

-Aipatu instalazioak berritzea.

-Berokuntza kolektiboa paratzea.

Etxebizitzen barrualdea:

-Sukaldea eta bainugela tokiz aldatzea

-Sukaldea, bainugela, edo komuna paratzea, lehenago ez bazen.

-Etxebizitzaren banaketa berriz antolatzea.

-Etxebizitzaren banaketa erabat edo hein batean birrantolatzea, beste jarduera baterako.

-Norbanakoendako berokuntza paratzea, tximinia kanpora edota etxesaileko barneko patiora eramanez.

-Aire girotua jartzea, kolektiboa, industriarako edo saltokietarako.

Beheko solairuko lokalak:

-Bainugela paratzea edo tokiz aldatzea.

-Akaberak egitea, instalazioak aldatuz.

-Barneko banaketa berritzea.

-Lokala handitzea.

-Lokala egokitzea, jarduera berri baterako.

-Fatxada-begiak aldatzea.

-Jarduera sailkatuak (J.S.)

B) Tasazioko txostenak, zuzendaritza barne.

Txostenak honakoa bilduko du: memoria, planoak eta aurrekontua.

Txostenarekin batera zuzendaritza kontratua aurkeztu behar da.

Estalkia:

-Teilatu-hegala aldatzea.

-Habearteak aldatzea.

-Lukanak irekitzea.

-Gapirioak eta habexkak puntualki aldatzea.

-Habeak sendotu edo hein batean aldatzea.

-Konpresio-geruza paratzea.

Forjatuak:

-Gabirioak eta habeskak puntualki ordeztea.

-Habeak puntualki ordeztu eta sendotzea.

-Habearteak ordeztea.

-Konpresio geruza paratzea.

Fatxadak:

-Balkoietako lauzak berritzea.

-Fatxada-begietako zuloburuak aldatzea.

-Balkoietako lauzak paratzea.

Etxebizitzetako barrualdeak:

-Sukaldea edo/eta bainugela berrantolatzea. tokiz aldatu gabe.

C) Aurrekontua planoekin:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: aurrekontua eta orain arteko planoa eta plano berria 1:50 eskalan eta, hala balitz, sekzioa eta xehetasunak.

-Gela, sukaldea edo bainugela handitzea.

-Norbanakoen berokuntza paratzea, tximinia barrutik nahiz patiotik duela, etxesailekoa ez bada.

-Beheko solairuko lokaletan zurajea aldatzea.

D) Aurrekontua, nurketa eta prezioekin:

Aurrekoetan zehaztu ez diren gainerako obrak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: aurrekontua, ofizioari edo ofiziei buruzkoa, kontusail bakoitzaren neurketekin, aurrekontua unitateka aplikatuko baitzaie, eta behar bezala sinatuak.

3. Obra txikiak, lizentziarik behar ez dutenak.

Exekutatu ahal izateko lizentzia eskatu behar ez dutenen artean, beti ere etxebizitzetan egin behar badira eta beste obra handi batetik heldu ez direnak, hauexek dira:

-Barnealdea pintatzea.

-Obra behar behar ez duten zoladura erantsiak paratzea (moketa, parketa, kortxoa,...).

-Altzariak aldatzea.

-Bainugelako aparatuak eta txorrotak aldatzea.

-Argindarreko elementuak eta haien mekanismoak aldatzea.

-Berokuntzako elementuak aldatzea.

-Barneko zurajea aldatzea.

-Leiho eta balkoietako beirak aldatzea.

-Antenak paratzea, beti ere kableak fatxadatik ez sartu eta obrarik egin behar ez bada.

-Etxeetako lorazaintzako lanak.

ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. Ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluaren 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Ordainarazpenaren xedea

2. art. Ordainarazpenaren xede dira hurrengo kasuetan ematen diren lizentziak:

a) Jarduera lehen aldiz paratzea toki batean.

b) Jarduera toki batetik bestera aldatzea.

c) Jardueran aldaketak egitea, haren izena, jabea eta egoitza aldatu gabe ere.

d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

e) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

f) Lizentzia berrikustea, titularraren jarduketek edo Administrazioak bultzaturik.

Z e r g a g a i a

3. art. Zergagaia establezimenduak ireki, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko lizentziak eman aurretik eskuratu beharreko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, nahitaez eduki behar baitituzte establezimenduek edo lokalek ireki ahal izateko.

Zerga ordaindu beharra

4. art. Zergak ordaintzeko betebeharra sortzen da:

a) Aginduzko lizentzia ematen den unean berean.

b) Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean.

Sujetu pasiboa

5. art. Pertsona natural edo juridikoak daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera, lizentzia ematen bazaie jarduera batean aritzeko, eskualdaketa egiten bazaie edo titulartasuna ematen.

T a r i f a k

6. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eraskinean ageri dira.

7. art. Interesatuak eskatutako lizentziari espreski uko egiten badio, tasa % 80 murriztuko dira.

Kudeaketa arauak

8. art. Establezimendua irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta tokia zehazten dituela, udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, bestelakoan, inolako gaztigurik gabe, premiamenduzko bidez kobratuko bailitzateke.

10. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

Interesatuek lizentzia fiskalean alta hartzeko, aurretik udalaren irekitzeko lizentzia beharko dute izan.

11. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio egiaztagiriak aurkeztuz.

Arau-hausteak

12. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERASKINA

Irekitzeko lizentzia emateko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

fiskalarena

I. Epigrafea.-Jarduera lehen aldiz paratzea, eskualdaketa edo aldaketak:

-Ematen den lizentzia bakoitzeko, J.S. behar ez dutenak: 16.500

-Ematen den lizentzia bakoitzeko, J.S. behar duena: 32.000

II. Epigrafea.-Jarduera handitu, birkalifikatu, eskualdatu edo haren jabea aldatzea:

-Aplikatu beharreko tarifak I. Epigrafekoen % 50 izanen dira.

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaia udal ikuskapen jarduerak zehazten du, udal langileriak egina, horiek guztiak Osasungintzako Ordenantzetan, jarduera sailkatuetan eta gainerako Ordenantzetan ustezko arau-hausteak gertatzeagatik edota haiek betetzen ez direlako ezarritako arauak zehatz-mehatz betetzen ote diren egiten direnak.

Udaltzaingoko Atalak ematen dituen txostenak, hiri honetan gertatutako ezbeharrei buruz.

3. art. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi baten eskariz, edo egindako salaketengatik.

4. art. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatu ahal izango ditu, jarduera sailkatuen, Osasungintzakoen eta eman diren gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, horietan ezarritako betebeharretan oinarrituz.

5. art. Edozein unetan udal Administrazioak ikuskapen agertaldiak egin ahal izango ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. art. Tasaren sortzapena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionean, ikuskapen agertaldiarengatik eta udal langileriak egindako egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasaren ezarpenerako, agertalditzat joko da ikuskapeneko langilegoak egindako joan-etorria, nahiz eta ikuskapen lekura iristerik ez izan.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunezkoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Sujetu pasiboak

7. art. Ordainketa egitera behartuta daude:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentru, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi oinarririk gabea dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten direnean ikuskapenak.

T a r i f a k

8. art. Tarifak eta horien karga oinarriak Ordenantza honen eranskinean agertzen direnak dira.

Tasaren kudeaketa

9. art. Ikuskapeneko langileak agertaldia egin izanaren berri emango dio behar den Departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsi ondoren, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondorengo hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekingo zaio.

Arau-hausteak eta zigorrak

10. art. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko guztian Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

E R A S K I N A

Udalaren ordenantza eta erabakietan aurreikusitako

ikuskapenengatiko tasak arautzen dituen ordenantzarena

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan agertzen dira:

T A R I F A

I. Epigrafea.-Ikuskapen agertaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako Ordenantza eta Erabakietan ezarritakoaren arabera eta udal Ondarean sortutako kalteengatik egindakoak: ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 14.600

II. Epigrafea.-Eraikinen azterketa, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta.

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 6.350

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 5.184

III. Epigrafea.-Udaltzaingoaren txostenak: 2.500

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK ERRETIRATU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEAGATIKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. Ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaia sortzen da udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatean nahiz erretiratzen hastean, eta ondoren, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzean.

3. art. Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:

1. Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kenduko diren ibilgailuak.

2. Dauden tokian bide publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kenduko diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik bide publikotik kenduko diren ibilgailuak. Jabeak horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

4. art. Zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzua ematean edo ematen hastean, eta une berean ere izanen du sortzapena ibilgailua kentzeagatiko tasak.

5. art. Ibilgailua altxatzeagatiko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 24 ordu iraganik.

Sujetu pasiboa

6. art. Indarrean dagoen arautegian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta horren ordez, ibilgailuaren titularrak.

Karga oinarria

7. art. Karga oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.

S a l b u e s p e n a k

8. art. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharrekoak direnez beste salbuespenik ez da onartuko.

T a r i f a k

9. art. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak Ordenantza honetako eraskinean finkatzen direnak dira.

Tributuaren kudeaketa

10. art. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.

11. art. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu bitartean.

12. art. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestealde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek erretiratu gabeko ibilgailuak

13. art. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu bide publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965.eko ekainaren 15eko eta 1967.eko martxoaren 8ko Aginduetan bai eta abandonatutako ibilgailuak bide publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974.eko otsailaren 14ko Aginduan ere ezarritakoari jarraikiz.

E R A S K I N A

Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta ondoren azltxatzeko zerbitzua emateagatiko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzarena

1. Epigrafea.-Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua udalaren gordelekura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada: Ziklomotoreak eta motorrak: 500 pezeta. Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 k: 2.600 pezeta. Ibilgailuak, 3.500 k. baino astunagoak: 5.200 pezeta.

2. Epigrafea.-Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea udalaren gordelekura eramaten denean: Ziklomotoreak eta motorrak: 1.000 pezeta. Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 k: 5.200 pezeta. Ibilgailuak, 3.500 k. baino astunagoak: 8.000 pezeta.

3. Epigrafea.-Ibilgailua gordelekura eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko izanen da: Ziklomotoreak eta motorrak: 100 pezeta. Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 k: 260 pezeta. Ibilgailuak, 3.500 k. baino astunagoak: 375 pezeta.

4. Epigrafea.-Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi % 15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

ORDENANTZA, ORDEZKO EXEKUZIOAK ETA EXEKUZIO AGINDUENGATIKAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

12. ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailu, zabor eta hondarkiak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo ezetza egiten badiote.

b) Exekuzio aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren Ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko exekuzioen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.

2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.

3. art. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea Ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Sujetu pasiboa

5. art. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako exekuziozko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga oinarria

6. art. Ordainarazpen honen zerga oinarria honako hauek osatzen dute:

a) Exekuzio agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko exekuzioa: egin den exekuzioaren osotarako kostutik heldu dena.

Karga tasa

7. art. a) Exekuzio Agindua: karga tasa izanen da hirigintzako lizentzietarako ezarrita dagoena.

b) Ordezko exekuzioa: zerga oinarriaren zenbatekoa jakinik, hari % 122 aplikatuko zaio kuota erdiesteko.

Kudeaketa arauak

8. art. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza Fiskal Orokorrean agintzen den moduan. Obrak burututakoan, likidatuko dira tasak eta soberakinik edo eskasik izaten bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidaziook arduradunen artean zatitu edo banatzea, asko badira, edo erabiltzaile nahiz alokatzaile gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. art. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, sujetu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIA ERABILTZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

13. Ordenantza

O i n a r r i a

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean.

Z e r g a g a i a

2. art. Zergagaia hilerriko zerbitzuak emateak sortzen du.

Sujetu pasiboa

3. art. Kasuan kasuko tasa ordaintzera behartua dago zerbitzua ematea eskatzen duen pertsona natural edo juridiko oro, hura bait da sujetu pasiboa.

Zerga oinarria eta tarifak

4. art. Zerga oinarria, Ordenantza honen tarifei buruzko Eraskinean jasotako kopuruei jarraikiz, ondoren zehaztuko diren kontzeptuei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da:

1. Epigrafea.-Ehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

2. Epigrafea.-Hobitik ateratzea.

Tarifen errekarguak eta gutxipenak

5. art. Hilerri honetako beste hilobi batzutako gorpuzkiak beste nitxo batean ehorztean, hobitik ateratzeagatiko eta ehorzketagatiko tasak ordaindu beharko dira. Gorpuzkiak beste hilerri batetik badatoz, ehorzketagatiko tasa bakarrik ordaindu beharko da.

6. art. Erreusketetako errautsak, hilotzenak nola gorpuzkienak, gorpuzkien hobiratzeak bailiran hartuko dira, Ordenantza honen ondorio guztietarako.

Xedapen gehigarriak

7. art. Ordenantza honetan jasota ez dauden gaietarako, arau osagarri gisa hartuko dira Hilerriko Erregelamendua eta Gorpuen Osasun Poliziari buruzko Xedapenak.

E R A S K I N A

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarena

1. Epigrafea.-Ehorzketak, berrehorzketak eta ehortzeko eskubideak:

A) Panteoi eta kaperak: 6.650

B) Nitxoa: 3.325

C) Norbanakoen hilboia: 6.650

II. Epigrafea.-Hilobitik ateratzea:

A) Panteoi eta kaperak: 8.650

B) Nitxoa: 4.325

C) Norbanakoen hilobia: 8.650

HERRITARRENDAKO BELARREN PROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

14. Ordenantza

1. artikulua. Honako ordainarazpena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2. ataleko 1. azpiatalean ezarritakoaren babesean ezartzen da.

2. art. Larre hauetan herritarren ardi, zaldi, asto eta mando aziendak bazkatu ahal izanen dira, baldin eta katastroan beren izenean baldin badira eta Ordenantza honetan xedatutakoa betetzen badute.

3. art. Abere horiek ezin izanen dira bazkatu horretarako espreski hesiturik dauden larreetan. Hortaz, ondoko lurretan ez dute sartzerik izanen: olibadietan, mahastietan eta hesiturik dauden lursailetan, Zelaietako Pasealekuan eta hango ibai bazterrean, Errokamador eta Puiko Saindutegiko elizetako zelaietan, Osasunaren eta Erremontibaleko iturrietan eta Udalak erabaki ahal dituen bestelako tokietan.

Aurreko puntuan zehaztutako ondorietarako, ez da olibaditzat hartuko, erreguko hamabi olibondo edo gutxiago dituen lursaila eta, hortaz, animaliak sartu ahalko dira bazkatzera. Hori horrela izanik ere, abeltzainak kontu handiz begiratuko du landareak kalterik izan ez dezan, abeltzaintzaren ohiko ohiturei jarraituz.

Halaber, mahastien ezaugarri eta inguruabar bereziak direla medio, mahasti lurretan bazkatzera sartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da jabearen idatzizko baimena izatea. Azkenik, fruitondo edo arboladiei dagokienez, azienda bazkatzera sartu ahalko da baldin eta lursailak hamahiru arbola edo gutxiago baldin baditu erreguko, salbu eta landarea erabat hazteko bidean baldin badago, sei urtetik gora baditu alegia. Horrelakoetan, ez da inolako debekurik izanen, edozein delarik arbolen kopurua. Baimen berezi hori ardi aziendari besterik ez zaio emanen, kalterik eragiten ez duela uste baita.

Debekaturik dago ahuntz azienda udalerrian bazkatzea.

4. art. Udal honek oihan landaketa plangintzari eutsiko dio, egungo herrilurretan eta erosten ahal dituenetan. Hori horrela, probetxamendu hori ez da oztopo izanen aipatu plangintza garatzen jarraitzeko.

Oihan landaketak hartzen dituen lurren azalera, herrilurrena nahiz Udalak erosten ahal dituenena, gora behera (lursail horiek, jakina, itxirik egonen dira eta bertan ezin izanen da aziendarik sartu) Udalak ez ditu Ordenantza honetan zehazturiko kuotak murriztuko, ez eta onura, dirulaguntza edo ordainik emanen ere. Izan ere, Udalak oihan landaketa plangintza zabaltzeko asmoa argi utzi du eta probetxamenduaren onuradunak horren jakitun direla ulertuko da, jabeek inolako kalteordainik jasotzeko eskubiderik izanen ez dutela.

Arestian aipatu kasuetan izan ezik, azienda horrek ez du lursail, ureztapen lur, olibadi eta mahastietan bazkatzerik izanen, non eta jabearen idatzizko baimena ez duen. Debeku hori urratuz gero, Epaitegi eskudunen aurrean erantzun beharko du.

5. art. Aziendaren jabeek nekazaritzarako landalurrak errespetatu beharko dituzte eta horietan sartuz gero aziendak eragindako kalteengatik ordaindu beharko dute, salbu eta Udalaren iritziz, lur horiek azienda ez sartzeko erein baldin badira, espreski. Horrelako kasuetan eta behin frogatu ondoren, bazkatzen ahalko dute azienda, inolako erantzukizunik gabe.

6. art. Bazkatzera doan aziendak bidesketatik sartu beharko du lursailetan, horrelakorik baldin badago, eta debekaturik dago ezpondak zeharkatzea. Animaliek bata bestearen atzetik joan beharko dute, lursail horietako lurretan edo eustormetan kalterik ez eragiteko.

Euri egunetan eta ondokoetan ere ezin izanen da lursail horietan abererik sartu, hezetasuna dela medio, zanpatzearen ondoriozko kalte nabarmenak eragiteko arriskua desagertzen deneino. Hortaz, kalterik izanez gero, ordaindu beharko dira, beti ere erregu bakoitzeko bi pezetakoak edo handiagoak badira. Horrelakoetan, ukitutako zatiaren azalera hartuko da kontutan eta ez lursail osoarena.

7. art. Belarra jan edo zanpatzeagatiko kalteen erantzule zuzenak jabeak izanen dira. Kalte horien kostua kalkulatzeko ondoren zehaztuko den prozedurari jarraituko zaio.

Animaliak ezin izanen dira uztondo lurretan sartu, harik eta uzta oso-osorik bildu arte, salbu eta hamar hektarea edo gehiagoko soroetan, horietan sartu ahal izanen baitira uzta erdia larrainera eraman denean. Hala ere, uztaren erdia bilduta egon arren, jabeak hurrengo urterako gorde nahi baldin badu, lursail horiek errespetatu beharko dira. Horrelako kasuetan, uzta bildu eta berehala soroa egoki mugarritu beharko da eta udaleko tasatzaileei jakinarazi, hamar eguneko epearen barruan ager daitezen. Bitartean animaliak ezin izanen dira sartu.

Perituek adostasun txostena eman ondoren, jabeek lan horren berri eman eta Udaltzainburuari bidaliko diote ziurtagiria, akusatu den aziendaren jabeari igor diezaion, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azaroaren batetik hamabostera bitartean lurzati horiek berriro ere ikuskatuko dira, egoera aldatu denentz frogatzeko. Epe horretan berrikuskapenik eginen ez balitz edo, eginda ere, uztaren erdia baino gutxiago dagoela frogatuko balitz, aziendari sartzen utziko litzaioke.

Kaltea eragin duen aziendaren jabeak ez badu onartzen udal langileen txostena, peritu-tasatzaile bat izendatu ahalko du. Bi peritu horien arteko desadostasunik balego hirugarren batengana joko litzateke. Hirugarren hori zozketaren bidez hautatuko da, Alkateak, lursailaren jabe edo errentamendu hartzaileak eta aziendaren jabeak izendatuko dituzten hiruren artean.

Aziendaren jabeak bost eguneko epea izanen du eskubide horretaz baliatu ahal izateko, ikuskapen edo berrikuskapenaren berri ematen denetik aitzina. Epe hori periturik izendatu gabe amaiturik, eskubide hori galdu eta soro hori errespetatu beharko du. Bestela, aziendak eragindako kalteak, hurrengo urteko maiatzean udal perituek baloratuko dituztenak, ordaindu beharko ditu.

8. art. Gordetzeko diren gari, garagar eta olo uztondoak izanik ere, jabeek uzta bildu aurretik landu nahi badituzte, Udalari jakinarazi beharko diote, gutxienez hiru egun lehenago, aziendak probetxatu ahal izateko. Hala egiten ez dutenei Alkatetzak bost eta berrogeita hamahiru pezeta bitarteko isuna jarriko die, kalteen ordain gisa. Isun hori Udalari ordaindu beharko zaio.

9. art. Uzta bildu ondorengo hamar egun baino lehen lurrak lantzen dituzten nekazariek ez dute inolako ordainsaririk hartuko landutako azalerako larreak probetxatzeagatik, hori guztia dohainik lagatzen ez diren belarrak probetxatzeagatiko arielak finkatzen dituen Ordenantzarekin bat.

10. art. Debekaturik dago Nafarroako Nekazaritzako Burutzaren baimenik izan gabe uztondoak erretzea. Baimena lortuz gero, nekazariak udalari jakinarazi beharko dio eta Udalari leporatzen ahal zaizkion kalte eta galeren erantzule izanen da. Kalte-galerak Udalak baloratuko ditu eta horien zenbatekoa bazkatzen den aziendaren jabeei kenduko zaie.

11. art. Kalterik izan duten lursailen jabeek edo errentamendu hartzaileek Udalari eskatuko diote kalteordaina. Horretarako udal tasatzaileen ikuskapena beharko da, eta horren ziurtagiria Udaletxean aurkeztu, ondoren abeltzainari bidal diezaioten. Jabeek udalaren tasazioa onartzen ez badute, beste peritu bat izendatu ahalko dute tasazioa egin dezan, ziurtagiria aurkeztu eta ondoko egunetan. Bi alderdien artean akordiorik ez badago, 7. artikuluan adierazitakoari jarraikiz hautaturiko hirugarren peritu batek eginen du tasazioa. Horretarako zehaztu den bi eguneko epean, Alkatetzaren iritziz, nekazari eta abeltzainek justifikatzen ez badute beste tasazio baten beharra edo epe horren barruan egiterik ez dutela, abeltzainak udal perituek zehazturiko kalteordaina ordaindu beharko du, helegiterik paratzeko aukerarik izan gabe. Udal perituek kalterik izan dela egiaztatuko balute, dagokion abeltzainak tasazioan parte hartu duten perituen ordainsariak ordaindu beharko ditu.

12. art. Azienda 3. artikuluan zehazturiko lursail salbuetsietan sartuko balitz, jabeak ehun pezetako isuna ordaindu beharko luke, abelburu eta egindako huts bakoitzeko. Horrelako kasuetan dagokion salaketa Lizarrako Udalaren Alkatetzara igorriko da izapida dadin.

Era berean, debekatuta dago Udalak oihan landaketarako erabiliko dituen lurretan bazkatzea, harik eta Udalaren iritziz, arbolak aski hazi arte.

Horren inguruan izan daitezkeen arau-hausteak aurreko artikuluan zehazturikoari jarraikiz zehatuko dira.

E s k a e r a k

13. art. Udalerri honetako belarrak aipatutako azienda motak bazkatzeko probetxatu nahi dituzten jabeek idatziz eskatu beharko diote Udalari abenduaren 15a baino lehen, hurrengo urteko seihilabetekorako eskaera bada, edo ekainaren 15a baino lehen, probetxamendua urte horretako bigarren seihilabetekoan egin nahi baldin bada. Eskaera idatzian honako alderdi hauek zehaztu beharko dira: azienda mota, zenbat abelburu diren eta noiz eta zenbat hilabetetarako hartu nahi den probetxamendua.

Seiehun abelburu baino gehiagorako eskaerarik balego, Udalak eskatzaileen artean proportzionalki banatuko lituzke belarrak eta urte osoko eskaerei emanen litzaieke lehentasuna.

K o r t a k

14. art. Herriko belarrak probetxatzeko zerga ordaintzeak ez du ekarriko Udalaren kortak erabiltzeko inolako eskubiderik. Hala ere, ariel horren ondorioak ikusirik, Udalak haiek erabiltzeko baimena eman diezaieke bidezko deritzen errentariei.

15. art. Udalerri honetako belarren probetxamenduaren gaineko Zergaren ordainean abeltzainek Udalari ordaindu beharko dizkioten tarifak ondorengo hauek izanen dira.

T a r i f a k

Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eraskinean agertzen direnak izanen dira.

16. art. Interesik duten jabeek ariel hori ordaindu beharko dute abereak bazkatzen hasi aurretik. Hortaz, Udalak lizentzia edo baimena eman ondoren jakinarazpena igorriko die interesatuei, idazki edo ordainagiriarekin batera, dagokion tarifa ordaindu gabe baimenak ez baitu indarrik izanen.

17. art. Baimema ematen zaio Alkatetzari Ordenantza honetan bilduriko xedapenak egoki garatzeko behar diren erabakiak har ditzan.

Era berean baimena ematen zaio Alkatetzari bazka- azienda Udalaren kortetan sartzeagatik abeltzainek ordaindu behar dituzten errentak zehazteko.

TARIFEN ERASKINA

Herritarrendako belarren probetxamendua arautzen duen ordenantza fiskalarena

1. Ardi-aziendarentzat, buru bakoitzeko eta urteko: 572

2. Azienda larriarentzat, buru bakoitzeko eta urteko: 826

ARAUA, ESPALOIETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ETA APARKATZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO BIDEA GORDETZEAGATIKOAK AGINTZEN DITUENA

1. araua

K o n t z e p t u a

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak bide publikoan edo erabilera publikoko lurretan ondoko probetxamendu hauetako edozein egiteko:

a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailu eta zalgurdiendako sarrera edo pasabidea, sestra aldaketaz edo aldaketarik gabe.

b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, merkatugaien zama-lanak egiteko erabilera publkoko bide eta lurretan lekua gordetzea.

c) Erakunde edo norbanakoentzat igilbailuak aparkatzeko lekua gordetzea erabilera publikoko bide eta lurretan.

2. art. Honako prezio publikoa ez da eskatuko zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako probetxamenduengatik, enpresa horiekin probetxamendu guztien ordainketa ituntzen denean. Horrela eginez gero, aipatu enpresen probetxamenduak zehazki arautzen dituen Ordenantzak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dute.

Noiz sortzen den ordaintzeko beharra

3. art. Ordaintzeko beharra sortzen da probetxamenduari baimena ematen zaion unean, edo hura hasten den unean, baimenik gabe egiten denean.

Ordaindu behar dutenak

4. art. Solidarioki ordaintzera beharturik daude:

a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Zalgurdi-sarrera eta pasabideak ezarri diren eraikinen jabeak.

c) Ordenantza honen 1. artikuluko b) eta c) ataletan emandako probetxamenduen onuradun diren erakunde edo norbanakoak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. Probetxamendurako baimena urte naturala hasi eta gero jasotzen bada, baimen hori eman den seihileko osoaren prezio publikoa eskatuko da.

6. art. 1. Espaloietan barna ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko bidea gordetzeagatikoenak zehaztu ahal izateko, ondoko adierazpen matematikoa erabiliko da:

CU = Ml* Mep* Vpf % Cf, esanahi honekin:

CU = ordaindu beharreko kuota

Ml = metro linealak, atean

Mep = metroak, eremu publikoan

Vpf = Poligono fiskalaren balioa (hirilurren kontribuzioan zehazten dena)

% Cf = kostu finantzarioa

Kudeaketa arauak

7. art. Lizentziak emateko onesten den Arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. art. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea burutzeko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta prezio publikoak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordainteko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. art. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzagatiko lizentziak emanik, Arielen Bulegorari eman beharko zaio horren berri, dagokion Zentsuan sartu ahal izateko.

10. art. Prezio publikoak epe bakarrean kobratuko dira.

11. art. Lizentziaren titularrak probetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero Udalak emandako diskoak itzultzera eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Bestela bada, ulertuko da probetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengo harte bueltatu eta diskoak itzuli arte.

12. art. Ikuskaritzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe probetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. art. Arau-haustetzat hartuko da behar den baimenik gabe probetxamendua jasotzea.

14. art. Gainerako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin zerikusia duten afera orotan, Arau Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERASKINA

Espalioetan barna ibilgailuak sartzeagatiko prezio publikoak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko bidea gordetzagatikoena

Aplikatu beharreko adierazpen matematikoa honakoa izanen da:

CU = Ml* Mep* Vpf % Cf, esanahi honekin:

CU = ordaindu beharreko kuota

Ml = metro linealak, atean

Mep = metroak, eremu publikoan

Vpf = Poligono fiskalaren balioa

% Cf = kostu finantzarioa

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea

Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honakoa izanen dira:

Gune publikoko metroak: 3 metro

Poligono fiskalaren balioa:

PEZETA/M2/URTEA PEZETA/M2/URTEA

1. poligonoa 29.000 2.030

2. poligonoa 20.500 1.435

3. poligonoa 16.500 1.155

4. poligonoa 22.000 1.540

5. poligonoa 26.500 1.855

6. poligonoa 9.500 665

7. poligonoa 29.500 2.065

8. poligonoa 12.500 875

9. poligonoa 5.500 385

10. poligonoa 11.500 805

11. poligonoa 13.500 945

12. poligonoa 400 28

-Kostu finantzarioa: % 7

II. Epigrafea.-Espazioa erreserbatzea

Espazioa erreserbatzeari dagokionez, kuota kalkulatuko da egunean erabiltzen diren orduen arabera.

ARAUA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN PROBETXAMENDU BEREZIETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2. araua

K o n t z e p t u a

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak, bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupearen ondoko erabilera pribatiboari edo probetxamendu bereziari dagozkienak:

1.-Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2.-Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

3.-Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

4.-Bide publikoan kioskoak paratzea.

5.-Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

6.-Balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

2. art. Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen probetxamenduengatiko prezio publikoak ez dira ordainarazpen honen menpe egonen, aipatu enpresen probetxamenduak arautzen dituen arau honi edo bidezko udal erabakiei lotuko baitzaizkie.

Ordaindu beharraren zergatia

3. art. Prezio publiko hauek ordaindu beharra Udalak behar den lizentzia ematen duenean sortzen da, edo probetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

4. art. Udal lizentziarik izan gabe probetxamendua hasten bada, Arau honetan ezarritako prezio publikoak pagatzeak ez ditu izandako probetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

ORDAINDU BEHAR DUTENAK

5. art. Ondoko hauek daude beharturik Arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzia edo kontzesioen titularrak eta probetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordainarazpen honen xede diren probetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Probetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Bide publikoan ezartzen diren zaborrontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo probetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat zaborrontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. art. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da probetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako bide publikoaren azaleraren arabera.

7. art. Tarifak honako Arau honen eraskinean azaltzen direnak dira.

Kudeaketa arauak

8. art. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak berekin ekar dezaketela udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren ariora finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Bide publikoa zaborrontziekin okupatzen bada, bide publikoan zaborrontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko duena.

9. art. Probetxamendua dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbait balio duen edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalteordain horiek estaliko dituzte.

10. art. 1. Arau honetan araututako prezio publikoei lotutako probetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Prezio publikoa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Probetxamenduak lizentziarik behar ez badu, aurretik dagokion kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero salmenta txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion Bulegoan eginen da. Pagamendua lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago eginen da probetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua probetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Probetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hirulekoaren likidazioa probetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori bukatu baino gutxienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, etabarrik badago, eta kobratutako prezio publikoaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. art. 1. Arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe probetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin zerikusia duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak lizentzia edo baimenik gabeko instalazioak bide publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta instalazio hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen kargu geldituko dira.

12. art. Probetxamendu hauek erabiltzea lotua izanen da haiek emateko Udalbatzak onesten dituen baldintzen pleguetan xedatutakoari.

TARIFEN ERASKINA

Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu berezietako prezio publikoei dagokiena

I. epigrafea.-Zoruaren probetxamendu bereziak

I.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota: terrazaren azalera m2-tan * poligono fiskalaren balioa * Kostu finantzarioa

Terrazaren azalera m2-tan: bide publikoan zenbat metro karratu hartzen diren.

-Poligono fiskalaren balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. poligonoa.-2.030 pezeta/m2/urtea

2. poligonoa.-1.435 pezeta/m2/urtea

3. poligonoa.-1.155 pezeta/m2/urtea

4. poligonoa.-1.540 pezeta/m2/urtea

5. poligonoa.-1.855 pezeta/m2/urtea

6. poligonoa.-665 pezeta/m2/urtea

7. poligonoa.-2.065 pezeta/m2/urtea

8. poligonoa.-875 pezeta/m2/urtea

9. poligonoa.-385 pezeta/m2/urtea

10. poligonoa.-805 pezeta/m2/urtea

11. poligonoa.-945 pezeta/m2/urtea

12. poligonoa.-28 pezeta/m2/urtea

-Kostu finantzarioa: % 7 aplikatuko da.

Herriko jaietan, baimentzen ahal dira urte osorako baimena duten terrazetarako handipenak, edo baimenak eman jaietarako bakarrik. Bi kasuetan, behar den baimena eskatu beharko da eta dagokion idazkiaren bitartez. Aplikatuko den tarifa izanen da arestian aipatutakoen bi halako.

I.2. Azoka txikiak, metro linealeko urtean:

Foruen plaza: 18.750 pezeta.

Santiago plaza: 17.675 pezeta.

I.3. Merkatu ttikiak:

Herriko jaietan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 39 pezetakoa izanen da metro karratu bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den beste prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, 11.000 pezetako tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

Herriko jaietarako, udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 11.000 pezetako tasa sortuko du pertsona bakoitzeko eta jaietako egun guztietarako.

Jaietarako alderdi politikoek paratzen dituzten txosnak, beti ere horretarako baimena eskatu ondoren, 1.186 pezetako tasa ordaindu beharko dute metro karratu bakoitzeko, eta aipatu txosnak makurtuko dira Alkatetzaren erabakietara, azalerari eta txosna kopuruari buruz, beti ere dagoen azaleraren arabera.

I.4 San Andreseko feriak:

San Andreseko ferietan bide publikoa okupatzen bada, 800 pezetako tasa sortuko da metro karratu bakoitzeko.

I.5. Auzoetako jaiak:

Auzoetako jaietan bide publikoa okupatzen bada, 800 pezetako tasa sortuko da metro karratu bakoitzeko.

I.6. Zirkoak eta horrelatsukoak:

Zirkoek eta horrelatsukoek 7.000 pezetako tasa ordainduko dute.

I.7. Kioskoak, eguneko salmentarako:

Hilean 1.396 pezetako tasa ordainduko dute.

I.8. Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak:

Bide publikoan dauden poste nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak paratzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 2.857 pezetako kuota ordainduko da unitate bakoitzeko.

I.9. Hesiturak eta biltontziak:

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = Poligono fiskalaren balioa * m2 okupatuak * Kostu finantzarioa * egunak

-Poligono fiskalaren balioa: Hirilurren kontribuzioan zehaztutakoa, hau da, ondoko hau:

1. poligonoa.-2.030 pezeta/m2/urtea

2. poligonoa.-1.435 pezeta/m2/urtea

3. poligonoa.-1.155 pezeta/m2/urtea

4. poligonoa.-1.540 pezeta/m2/urtea

5. poligonoa.-1.855 pezeta/m2/urtea

6. poligonoa.-665 pezeta/m2/urtea

7. poligonoa.-2.065 pezeta/m2/urtea

8. poligonoa.-875 pezeta/m2/urtea

9. poligonoa.-385 pezeta/m2/urtea

10. poligonoa.-805 pezeta/m2/urtea

11. poligonoa.-945 pezeta/m2/urtea

12. poligonoa.-28 pezeta/m2/urtea

m2 okupatuak: Hesiturak edo edukinontziak okupatutako metro karratuak.

-Kostu finantzarioa: % 7 aplikatuko da.

-Egunak: bide publikoa zenbat egunez okupatzen den. kp on

II. Epigrafea.-Zorupeko probetxamendu bereziak:

II.1. Paratutako tanga bakoitzeko:

Kuota = poligono fiskalaren balioa * okupatutako metroak, orubean.

II.2 Kableak sartzeagatik:

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hoditeriak erabiliz, baina 8.280 pezetako tasa ordaindu beharko dute etxebitzitzetarako hartune-hodi bakoitzeko.

ARAUA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN PROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK AGINTZEN DITUENA

3. araua

K o n t z e p t u a

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta 32. artikuluko 2. idazatian xedatutakoari jarraikiz, honako Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak, hain zuzen ere hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu bereziei dagozkienak, auzakide guziak edo hauetako kopuru haundi bat ukitzen dituztenean.

Zergak ordaindu beharra

2. art. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek kable, tutueria, kanalizazio, biltontzi, transformadore kutxeta, poste, horma-beso, hornidura edo erregistro kutxa eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten bestelako probetxamenduekin hegaldura, zorua eta zorupea okupatzen dituztenean.

Ordaindu behar dutenak

3. art. Prezio publiko hauek ordaintzera beharturik daude hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko bide publikoko eta herrilurretako hegaldura, zoru eta zorupea erabiltzen dituzten enpresak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

4. art. Tarifak aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.

5. art. Aplikatuko den tarifa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen % 1,5.

Kudeaketa arauak

6. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek probetxamendu bereziren bat egin behar dutenean hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

7. art. Probetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

8. art. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren ariora finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek probetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan probetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko duena.

9. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena hiruhilero aurkeztu beharko dute. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan prezio publikoaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, Arau honetan ezarritakoaren arabera.

10. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagozkien prezio publikoen zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. art. Arau-hausteekin eta hauei dagozkien zehapenekin zerikusirik duen orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

ARAUA, UDALAREN HILERRIKO KONTZESIOENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK AGINTZEN DITUENA

4. araua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak, hain zuzen ere, Udalaren Hilerriko panteoi, hilobi, nitxo eta kolunbarioen kontzesioengatiko prezio publikoei dagozkienak.

2. art. Kasuan kasuko prezio publikoa ordaintzera behartua dago kontzesioaren esleipena eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

3. art. Arau honetan jasota ez dauden gaietarako, arau osagarri gisa hartuko dira Hilerriko Arautegia eta Hilerrietako Osasun Poliziari buruzko xedapenak.

TARIFEN ERASKINA

Udalaren hilerriko kontzesioen prezio publikoen ordenantzarena

I. epigrafea.-Panteoiak, hilobiak eta nitxoak

A) Panteoiak:

-Panteoien kontzesioa, 50 urtetarako: 128.550

B) Norbanakoen hilobiak:

-10 urteko kontzesioa: 10.530

-5 urteko luzapena: 9.543

C) Nitxoak:

-10 urteko kontzesioa: 22.950

ARAUA, UDAL JARDUERAK EGIN EDOTA ZERBITZUAK EMATEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK AGINTZEN DITUENA

7. araua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako Arau honetan ezartzen dira prezio publikoak, hain zuzen ere, Eraskineko tarifetan zehazten diren jarduerengatik edo zerbitzuak emateagatiko prezio publikoei dagozkienak.

2. art. Arau honetan arautzen diren prezio publikoak ordaintzera beharturik daude aipatu zerbitzuen erabiltzaile nahiz onuradunak.

3. art. Arau honetako prezio publikoen tarifak dira eraskinean bertan biltzen direnak.

4. art. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da zerbitzua ematen denean zein jarduera egiten denean, edota eskaera egiten den unean.

5.1.-Prezio publikoak, kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeagatik Aplikazio arauak

1. Ez da prezio publikorik eskatuko ondoko kasu hauetan:

a) Instalazioak eta eskolako aretoak erabiltzea:

a.1. Eskola orduen barrenean erabiltzen direnean, beti ere Zentruaren baimenarekin.

a.2. Eskola orduz kanpo erabiltzen direnean, guraso elkartearen eta ikasleen ekintzetarako, aurrez Eskola Kontseiluak onartuak edo Lizarrako Udalak sustatu nahiz antolatuak direnean.

b) Eskola orduetan eta Eskolako gorputz heziketako programak garatzeko Udalak baietsitako erabilpena egiten denean Udalaren oraingo eta geroko kirol instalazioetan. Eskolako programatzat hartuko dira lehen hezkuntzakoak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzakoak.

Artikulu honetan arautzen dena gauzatzeko, eskola orduak eta eskolaz kanpoko orduak udalaren behar den erakundeak erabakiko ditu, beti ere kontutan izanik horri buruz indarra duten xedapenak.

2. Prezio publikoa kobratuko da udalaren kirol instalazioetara edo eskolako lokal eta instalazioetara sartzeko igaro-txartela edo baimena jasotzen denean.

3. Egun baterako baliagarriak diren igaro-txartel edo sarbideak instalazioetara sartzerakoan emango dira eta horretarako arau berezitzat erabakitzen da sortutako prezio publikoak instalazioetako bilketa zerbitzuei ordainduko zaizkiela, ordainketaren ziurtagiri izango diren igaro-txartelak emanen dituztelarik.

4. Udalaren kirol intalazioak hilabeteka edo denboraldirako erabiltzeko, abonuak edo igaro txartelak luzatuko dira horretarako zehaztuko den eran.

5. Esparruaren barruan dauden bitartean, instalazioak edo lokalak erabiltzeko igaro-txartelak edo baimenak gorde beharko dituzte erabiltzaileek eta, eskatuz gero, instalazioen zaintzaileen esku jarri beharko.

6. Kirol elkarteek, sarrera ordaintzen duten ikusleak izan ohi dituzten liga, txapelketa edota lehiaketetan parte hartzen dutenean eta horietako sarrerak entitatea finantzatzeko kobratzen direnean, arautu egin ahalko dute sarreraren prezioa, parte hartzen duteneko kirol ikuskizunaren arabera.

7. Arau-hauste txikia da instalazioak zaintzeko arduradunei igaro-txartela eman nahi ez izatea.

8. Arau-haustetzat hartuko da udalaren kirol instalazioetara edota eskolako lokal edo instalazioetara sartzea igaro-txartelik edo baimenik gabe.

TARIFEN ERASKINA

1.-Epigrafea.-Udal igerilekuak (udarako):

-Familiaren abonoa (senar-emazteak eta 14 urtetik beheitiko seme-alabak): 6.638

-Id. helduak (14 urtetik goitikoak): 3.190

-Id. haurrak (14 uretik beheitikoak): 1.595

-Id. jubilatuak, bakoitzeko: 540

-Id. langabetuak, bakoitzeko: 1.030

-Eguneko txartela helduentzat: 335

-Eguneko txartela haurrentzat: 230

2. Epigrafea.-Udal pilotalekua:

-Ordubetez pilotan aritu eta dutxatzeagatik: 575

-Dutxa partikularrak: 75

-Ordubetez piztutako fokoak: 75

3. Epigrafea.-Erremontibal futbol zelaia:

-Ordu bateko prezioa: 425

-Ordubetez piztutako fokoa: 75

-Batendako dutxa: 75

4. Epigrafea.-Oncineda Institutuko idorpea:

-Ordu bateko prezioa: 625

-Ordubetez piztutako fokoa: 75

-Batendako dutxa: 75

5. Epigrafea.-Bilkura aretoa eta ikasgelak:

Kultura Etxeko bilkura aretoa erabiltzea, eguneko: 5.400

-Kontserbatorioko bilkura aretoa erabiltzea, eguneko: 10.712

-Kontserbatorioko ikasgelak erabiltzea, eguneko: 1.075

5.2.-Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. E.L.Z.aren onuradunak izan daitezke euren etxebizitzetan bizi nahi eta horretarako laguntza behar duten pertsonak. Honakoak:

A) Baliatzen diren zaharrak:

1. Bakarrik bizi eta laguntzaren bat behar dutenak: etxeko lanak (garbitze lanak, arroparen ardura, jana erostea, e.a.), garbiketa pertsonala, orientabide eta laguntza sozial eta sanitarioak (botiken kontrola, kudeaketak egitera laguntzea), eta kasu bakoitzaren gorabeheren arabera eman behar diren eta zerbitzuak eskaintzen ahal dituen bestelako laguntzak.

2. Familiakoekin bizi, baina horiek, justifikatutako arrazoia medio, ezin atenditu.

B) Baliatzen ez diren zaharrak: familiakoek atenditzen dituztenean, hauei orientabideak eta laguntza ematen zaizkie, eta E.L.Z.k familiakoen lana osatzen du.

C) Ezinduak.

D) Eguneroko zereginetan aritu ahal izateko edo famili unitate osoa mantentzeko zailtasun haundiak dituzten familiak.

2. Zerbitzuko langileek egiten duten segimenduaz baizik baliatzen ez diren erabiltzaileek ez dute tasa hau ordaindu beharko, hartan famili langileak parte hartzen ez badu.

3. E.L.Z.ko laguntzen onuradunek behartuak daude tasak ordaintzera.

4. Famili unitateko kide guztien dirusarrera garbi eta ondasun higigarri nahiz higiezinek osatzen dute zerga- oinarria. Famili unitatetzat bizikidetasun unitatea hartuko da.

5. Zerga-oinarria kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontutan:

A) Dirusarrerak: pentsioak, soldatak, errentak, langabezi laguntzak eta beste edozein dirusarrera, zernahi dela ere. A eraskina.

B) Katastroko ondasunak (hiri nahiz landakoak): lehen etxebizitzaren balioa salbu, zerbitzuaren onuradunek dituzten ondasun guztien katastroko balioak osatuko du zerga-oinarria. B eraskina.

C) Banku kontuak: eskabidea aurkeztean zerbitzuaren onuradunek duten aurrezkien saldoa hartuko da kontutan. C eraskina.

Ikus eraskineko A, B eta C taulak.

6. Erabiltzaileek ordaintzen ahal duten tasarik haundiena, 700 pta/ordu da. Ateratzen den tasa zehazteko, hartu behar dira zerga-oinarria eratzen duten kontzeptu guztiak (katastroko taulak, dirusarrerak eta bankuetako dirua).

7. Ateratzen den kuota benetako kostuaren parekoa edo haundiagoa baldin bada, behar adina baliabide ekonomiko badirela ulertuko da eta familiari orientabideak emanen zaizkio udal E.L.Z.z kanpoko zerbitzuak har ditzan.

8. Famili langileak zenbat laguntza-ordu egiten dituen, horren arabera ezarriko da hilabeteko tasa.

Horretarako, laguntza zerbitzuaren eguneko kontrola eramanen du Zerbitzuak, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Tarifak urtero onetsi beharko dira, lanbidearteko gutxieneko soldataren eta famili langilearen kostuaren arabera aldatuko direlarik.

Organo eskudunak lanbidearteko gutxieneko soldata finkatu ondoren, A eraskina eginen da eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko da.

10. Erabiltzaileak ordaindu behar duen azken tasa, kontzeptu bakoitzari dagokion tasa guztien batuketa eginez ateratzen dena izanen da.

11. Eskatzailearen dirusarreren % 100 kontabilizatuko da, bai eta, halakorik badu, haren ezkontidearena ere.

12. Famili unitatean sartzen badira seme-alabak, suhi- errainak edo bilobak, haien dirusarreren % 50 kontabilizatuko da.

13. Eskatzaileen aurrekoen dirusarrera eta ondasunen % 50 hartuko da kontutan.

14. Kasu bereziak, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren arduraduna den gizarte-langileak aztertu eta Gizarte Ongizate Patronatuko Batzordeari proposatuko dizkio.

15. Zerbitzua eskatu eta aurreko bost urteetan ondasun higigarri edo higiezinen eskualdaketarik izan baldin bada, Gizarte Ongizate Patronatuko Batzordeak kontuan hartuko du transferentzia horien eragina ateratzen den kuotan.

16. Kontzepturen bat dela eta, aurreko taulen arabera ordaindu behar ez duten pertsonek honako tasa hauek ordaindu beharko dituzte:

A) Per-capita dirusarrerak kotizatu ez dutenen pentsioaren parekoak edo txikiagoak baldin badituzte: salbuetsirik.

B) Per-capita dirusarrerak kotizatu ez dutenen pentsioa baino haundiagoak eta lanbidearteko gutxieneko soldata baino txikiagoak baldin badituzte:

-Laguntza zerbitzua ordubetetik bi ordutara bitartekoa, astean: 500 pezeta hilabetean

-Laguntza zerbitzua bi ordutik goitikoa, astean: 1.000 pezeta hilabetean.

17. Lizarrako Udalaren Gizarte Ongizate Patronatuko Batzordeak ordaintzetik salbuetsi edo dagokien tasa txikitzen ahal die erabiltzaileei, haien egoera sozio- ekonomikoarengatik hori beharrezkoa bada.

18. E.L.Z.ren prestazioez baliatu ahal izateko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskabidea jaso eta bertan aurkeztu beharko da, ondoko agiriekin batera:

-Bizikideen N.A.N.aren fotokopia.

-Norberaren osasun txartelaren fotokopia.

-Bizikidetasun unitateko kide guztien azken errenta aitorpenaren fotokopia, alegia, horretara behartuta daudenena.

-Bizikide guzien dirusarreren ziurtagiri eguneratua (pentsioak, soldatak, langabezi laguntzak, errentak, e.a.)

-Bankuetako ziurtagiriak, eskabidearen aurreko urteko batez-besteko saldoekin.

-Txosten medikoa.

-Erroldako eta bizikidetasun ziurtagiria.

-Katastroko ondasunen ziurtagiria.

-Ordainketak bankura helbideratzeko baimena.

Lizarrako Udalaren Gizarte Ongizate Patronatuko Batzordeak beste zeinahi agiri aurkezteko eskatzen ahalko die eskatzaileei.

19. E.L.Z. zerbitzua ematen hasten den unetik ordaindu beharko dira tasak.

20. E.L.Z.aren laguntza ematetik geldituko da honako kasu hauetan:

-Prestazioaren sorrera eragin zuen arrazoia desagertzea.

-E.L.Z.aren erabiltzailearen heriotza.

-Erabiltzaile bakoitzari ezarritako tasa ez ordaintzea.

-Laguntza jasotzen zuen pertsona beste bizilekura edo zentro espezializatura eramatea.

-Erabiltzaileak bere borondatez eskatutako baja.

21. Bajak gizarte zerbitzu oinarrizkoari jakinarazi behar zaizkio eta ondorio ekonomikoak sortuko dituzte baja egunetik beretik.

22. A eraskina egin ahal izateko, lanbidearteko gutxieneko soldata izanen baitu oinarri, eta hori urte hasieran baizik jakiterik ez dagoenez, izan ere orduan hasten dira indarra hartzen, kalkuluaren formula izanen da familiaren bizikideen kopuruaren arabera, honelaxe:

Kide 1: oinarritzat hartuko da lanbide arteko gutxieneko soldata (S.M.I.)

-2 kide: L.G.S. baino 1,50 aldiz gehiago.

-3 kide: L.G.S. baino 2,00 aldiz gehiago.

-4 kide: L.G.S. baino 2,50 aldiz gehiago.

-5 kide: L.G.S. baino 2,75 aldiz gehiago.

-6 kide: L.G.S. baino 3,00 aldiz gehiago.

-7 kide: L.G.S. baino 3,25 aldiz gehiago.

-8 kide: L.G.S. baino 3,50 aldiz gehiago.

-9 kide: L.G.S. baino 3,75 aldiz gehiago.

-10 kide: L.G.S. baino 4,00 aldiz gehiago.

Arestiko irizpidearen arabera kalkulatutako zenbatekoaren oinarria, beti ere familiako kideak kontutan harturik, horizontalki kalkulatuko dira tarteak, bakoitzari 20.000 pezeta gehiago emanez.

A ERASKINA

1 M 2 M 3 M 4 M 5 M 6 M 7 M 8 M 9 M 10 M % PTA./O

LGS 1,5 LGS 2,0 LGS 2,5 LGS 2,75 LGS 3,0 LGS 3,25 LGS 3,5 LGS 3,75 LGS 4,0 LGS

- 10% 70

LGS + 20.000

LGS + 20.001

- 15% 105

LGS + 40.000

LGS + 40.001

- 20% 140

LGS + 60.000

LGS + 60.001

- 25% 175

LGS + 80.000

LGS + 80.001

- 30% 210

LGS + 100.000

LGS + 100.001

- 40% 280

LGS + 120.000

LGS + 120.001

- 50% 350

LGS + 140.000

LGS + 140.001

- 60% 420

LGS + 160.000

LGS + 160.001

- 70% 490

LGS + 180.000

LGS + 180.001

- 80% 560

LGS + 200.000

LGS + 200.001

- 90% 630

LGS + 220.000

LGS + 220.001

- 100% 700

LGS + 240.000

B ERASKINA

Katastroko ondasunak

PEZETA/ORDUA

3.000.000 - 4.000.000 10% 70

4.000.001 - 5.000.000 15% 105

5.000.001 - 5.000.000 20% 140

6.000.001 - 7.000.000 25% 175

7.000.001 - 8.000.000 30% 210

8.000.001 - 9.000.000 40% 280

9.000.001 - 10.000.000 50% 350

10.000.001 - 11.000.000 60% 420

11.000.001 - 12.000.000 70% 490

12.000.001 - 13.000.000 80% 560

13.000.001 - 14.000.000 90% 630

14.000.001 - 15.000.000 100% 700

C ERASKINA

Bankuetako kontuak

1 M 2 M 3 M 4 M 5 M 6 M 7 M 8 M 9 M 10 M % PTA./O

1.500.000 2.000.000 2.500.000 3.000.000 3.500.000 4.000.000 4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000

- - - - - - - - - - 10% 70

2.000.000 2.500.000 3.000.000 3.500.000 4.000.000 4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000

2.000.001 2.500.001 3.000.001 3.500.001 4.000.001 4.500.001 5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001

- - - - - - - - - - 15% 105

2.500.000 3.000.000 3.500.000 4.000.000 4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000

2.500.001 3.000.001 3.500.001 4.000.001 4.500.001 5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001

- - - - - - - - - - 20% 140

3.000.000 3.500.000 4.000.000 4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000

3.000.001 3.500.001 4.000.001 4.500.001 5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001

- - - - - - - - - - 25% 175

3.500.000 4.000.000 4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000

3.500.001 4.000.001 4.500.001 5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001

- - - - - - - - - - 30% 210

4.000.000 4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000

4.000.001 4.500.001 5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001

- - - - - - - - - - 40% 280

4.500.000 5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000

4.500.001 5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001 9.000.001

- - - - - - - - - - 50% 350

5.000.000 5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000 9.500.000

5.000.001 5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001 9.000.001 9.500.001

- - - - - - - - - - 60% 420

5.500.000 6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000 9.500.000 10.000.000

5.500.001 6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001 9.000.001 9.500.001 10.000.001

- - - - - - - - - - 70% 490

6.000.000 6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000 9.500.000 10.000.000 10.500.000

6.000.001 6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001 9.000.001 9.500.001 10.000.001 10.500.001

- - - - - - - - - - 80% 560

6.500.000 7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000 9.500.000 10.000.000 10.500.000 11.000.000

6.500.001 7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001 9.000.001 9.500.001 10.000.001 10.500.001 11.000.001

- - - - - - - - - - 90% 630

7.000.000 7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000 9.500.000 10.000.000 10.500.000 11.000.000 11.500.000

7.000.001 7.500.001 8.000.001 8.500.001 9.000.001 9.500.001 10.000.001 10.500.001 11.000.001 11.500.001

- - - - - - - - - - 100% 700

7.500.000 8.000.000 8.500.000 9.000.000 9.500.000 10.000.000 10.500.000 11.000.000 11.500.000 12.000.000

5.3.-Almudí Kultura Elkartean izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. Ordaindu beharra sortzen da ikastaroetan parte hartzeko izena ematen denean, eta partehartzaileek ordaindu beharko dute.

2. Prezio publikoak jasoko dira Almudí Kultura Elkarteko bulegoetan.

TARIFEN ERASKINA

1. Epigrafea.-Tarifak:

1.1. Buztingintza, haurrentzat:

-Izena ematea: 1.500

-Urteko kuota: 28.800

1.2. Buztingintza, helduentzat:

-Izena ematea: 2.500

-Urteko kuota: 38.700

1.3. Margogintza, haurrentzat:

-Izena ematea: 1.500

-Urteko kuota: 23.400

1.4. Margogintza, helduentzat:

-Izena ematea: 2.500

-Urteko kuota: 30.600

5.4.-"Julián Romano Ugarte" Musika Kontserbatorioan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. Ordaindu beharra sortzen da ikastaroetan parte hartzeko izena ematen denean, eta partehartzaileek ordaindu beharko dute.

2. Prezio publikoak jasoko dira Musika Kontserbatorioko bulegoetan.

3. Eskabide egileek Eraskinaren II. Epigrafean zehaztutako beherapenak hartu nahi badituzte, aurkeztu beharko dute eskatutako dokumentazioa.

TARIFEN ERASKINA

I. Epigrafera.-Kontserbatorioko ikasleak:

-Ikasle ofizialendako tasak, irakasgai bakoitzeko: 45.363

-Matrikulatzeko eskubideak: 3.300

-Klaseak hartzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 7.000

-Eraikina okupatzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 35.063

II. Epigrafea.-Kontserbatorioko ikasleak, familia ugariaren txartelarekin:

-Matrikulatzeko eskubideak: 3.300

-Klasea hartzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 3.500

-Eraikina okupatzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 26.139

III. Epigrafea.-INBADeko ikasleak:

-INBADen matrikulatzeko eskubideak, hilabetean: 1.700

Zinema zerbitzua eta gazteendako beste jarduerak emateko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. Zine zerbitzuaren erabiltzailea dago behartua ordaintzera.

2. Prezio publikoak jasoko dira Gazteriarendako bulegoan.

3. Udal honen Gazteri Batzordeak programaturiko jarduera ikastaroak antola daitezke, baina beti ere nahitaezko baldintza izanik autofinantzazioa.

4. Gazteek eta Gazteri Batzordeak antolaturiko ikastaroetan % 25eko murrizketa izanen dute "Gazte txartela" dutenek eta "Langabetu txartela" dutenek, 30 urtetik beheitikoak badira.

5. Jarduera horrek batez ere helburu soziala baldin badu, bidezko juzkatzen diren dirulaguntzak emanen dira, eta horretarako onuradunei behar diren txartela emanen zaizkie.

6. Zerbitu hori norberarentzat ez beste inorentzat izanen da eta matrikulatua dagoen harexek bakarrik erabil dezake.

7. Gazteri Batzordeak barne antolamendurako arauak eman ditzake bere jardueretan.

8. Zenbait zerbitzutan, hau da, ikastaro batzuk, begiraleendako ikastaroak, akanpaldiak eta txangoak direnean, partehartzaileek % 25eko murrizketa izanen dute "Gazte txartela" baldin badute.

9. Kontzertuetarako sarrerak ezarriko dira gastuaren arabera.

TARIFEN ERASKINA

I. Epigrafea.-Zineko sarrerak:

-Zinema emanaldia: 400 pezeta.

Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. Ordaindu beharra sortzen da ikastaroetan, jardueretan, txapelketetan, etab.etan izena ematen denean eta partehartzaileek ordaindu beharko dute.

2. Prezio publikoak jasoko dira Lizarrako Udalaren Kirol bulegoan.

TARIFEN ERASKINA

I. Epigrafea.-Izena ematea jardueretan:

-Eskubaloi Eskola: 2.500

-Xake Eskola: 2.500

-Badmington Eskola: 2.500

-Irristaketa Eskola: 2.500

-Atletismo Eskola: 2.500

-Rugby Eskola: 2.500

-Adinduendako soinketa: 2.400

II. Epigrafea.-Taldekako txapelketetan izena ematea:

-Aretoko Futbol txapelketa: 45.000

-Saskibaloi txapelketa:: 10.000

-Eskubaloi txapelketa: 10.000

-Badmington txapelketa: 2.000

-Bestelako jarduerak: 2.500

5.7.-Udalaren langileak, makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. Ordaindu beharra sortzen da langileak, makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzten direnean.

2. Prezio publikorik ez da ordaindu beharko langileak edo elementuak uzten direnean zenbait ekintza kulturaletarako, horien antolatzaileei Udalak lagundu nahi badie.

3. Erabilera bereziko makineria eta ibilgailuak uzteari dagokionez, ondasuna eta erabiltzailearen zerbitzuak ere sartzen dira. Erabilpen horietarako langile gehiago behar bada, elementuak uzteagatik kobratzen den tarifari langilegoaren zerbitzuen kostua gehituz ateratzen den emaitzaren adinako kuota ordaindu beharko da, aipatu langileeen kategoria eta sartutako orduen arabera.

4. Utzitako elementuen muntaketa eta garraoia udaleko langileek gauzatu eta udalaren baliabidez egiten bada, ordaindu beharreko kuota honela aterako da: aipatu elementuak uzteagatiko tarifa gehi muntaketak eta garraioak sortzen dutena, parte hartzen duten langileak eta horien kategoria, muntaketa eta garraioan erabilitako baliabide eta sartzen diren ordu kopuruaren arabera.

5. Udalak gaiak uztean material suntsikorrak ere tartean baldin badira, tasari aipatu materialen kostuaren gehituko zaio.

6. Lagapenen batetan interesatutako partikularrek, idatziz eginen dute eskaria, behar dutena eta erabilpenaren iraupena ongi zehaztuz.

7. Udalaren Zerbitzu Teknikoek beharrezkotzat jotzen dutenean, findantza eskatzerik izanen da utzitako materialetan gerta daitezkeen apurketa, hondamen eta galerak ordaindu ahal izateko.

8. Utzitako hornidura elementuak erabiltzean edozein motatako istripurik gertatuz gero, Udalak ez du inola ere bere gain hartuko horien erantzukizunik.

9. Utzitako materialei gerta dakizkieeken apurketa edo kalteak erabiltzaileen gain geratuko dira.

Itzultzen den materiala hartzeko ardura dutenek, izandako kalteen berri idatziz jaso, erabiltzaileari kopia eman eta zerbitzuburuei jatorrizko idazkia emanen diete; horiek tasazioa eginen dute.

10. Dagokion Udal bulegoak, utzitako materiala itzuli denaren egiaztagiria jasotzen duenean eta, behar balitz, izandako kalteen oharra, kitapen proposamena igorriko dio Ogasun Zuzendaritzari, honek onetsi eta kobrantzari hasiera eman diezaion.

11. Material eta elementuen lagapena Udalaren borondatearen mende egonen da beti, eta hura ukatuz gero ez da erreklamaziorik aurkezteko biderik egonen.

TARIFEN ERASKINA

I. Epigrafea.-Langileak:

Kontzeptu honengatk aplikatu beharreko tarifak, zerbitzua eskaintzen den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi % 35, osasun laguntzaren, Montepioari Udalak egin ekarpenaren eta pentsio laguntzen kontzeptuengatik.

II. Epigrafea.-Materialak:

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak, Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, eta oinarritzat hornitzaileen fakturak hartuko dira.

III. Epigrafea.-Makineria:

-Kamioi garabiduna, orduko: 3.820

IV. Epigrafea.-Beste elementuak:

-Tribuna edo oholtza (gehienez 150 m2) metro karratuko: 236

-Hesi metalikoak, unitateko eta eguneko: 50

-Kadirak edo eserlekuak, unitateko eta eguneko: 50

-Mahaiak, unitateko eta eguneko: 50

5.8.-Abere hiltegiaren zerbitzua emateko prezio publikoak

Aplikazio arauak

1. Arau honetan araberako prezio publikoak ordaindu beharko dira zerbitzua ematen den tokian berean. Zerbitzu horietan luzatuko dituzte ordainketaren frogagiriak.

2. Zerbitzu Publikoa erabili ahalko dute: Udaleko biztanle guztiek, egitatezkoak nahiz eskubidedunak izan, eta Alkatetzaren baimena espreski hartzen dutenek. Eskubidea izanen dute zerbitzu hori jasotzeko, eskualdeko udal guztiek.

Hildakoen haragia bakar-bakarrik izanen da eskualdeko udalerrietako biztanleen kontsumorako, beti ere Osasungintzako agintariek haragiaren garraiorako baimena emanez.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa galarazi gabe, Lizarrako udal hiltegia, abere hiltegi orokor hozkailudunek dituzten abantaila eta onura guztien jabe izanen da.

4. Astean lau egunetan hilko da azienda: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan.

Haragiaren kontsumoa nabarmen handituko dela espero den egun berezietan, egun gehiagotan hil ahalko da azienda Osasungintzako zuzendari teknikoak eta hiltegiaren erabiltzaileak ados jarri ondotik.

5. Lanordu hauek ezarri dira zerbitzurako:

a) Ixtegiak irekitzea: arratsaldeko 5etan.

b) Ixtegiak ixtea: goizeko 9:30etan. Ordu horretatik aitzina ezin izanen da aziendarik sartu egun horretan bertan hiltzeko.

c) Goizeko 7etan hasiko da azienda hiltzen eta arratsaldeko 2etan bukatuko.

d) Hildako azienda eramateko orduak: 7etatik 15ak arte.

e) Hilketa lanek lehentasuna dute banaketakoen aldean.

f) Osasungintzako zuzendari teknikoaren eta Lizarrako Udalaren artean finkatuko dute ordutegi berezia eskualdeko udaletako langileek beraiek azienda hiltzeko. Ordutegi hori erabiltzen den neurrian mantendu edo kenduko da.

6. Abere Hiltegiaren kudeaketa integralerako, Udalaren eta Lizarrako Harakin Kooperatibaren artean hitzarmena dagoenez gero, Udalak, erantzule nagusia izanik, beretzat gorde du abere hiltegiko arduradunak ondoko eginkizunetan egin beharreko lanak ikuskatzeko eskubidea:

-Hiltegia ireki eta ixtea.

-Abereak bizirik ixtegietara nola sartzen diren zaintzea, bakoitza bere espeziekoekin sar dadin.

-Haragi, hondar eta erraien irteera kontrolatzea, kontsumorako onartu ondotik.

-Bahituriko haragi, hondar eta erraiak deusezta daitezen arduratzea.

-Hiltegiko gela guztien garbiketa orokorraz arduratzea abereekin lan egiten den bitartean eta batez ere lanaldia bukatu ondotik.

-Osasungintzako zuzendari teknikoari behar diren datu guztiak ematea.

7. Kontsumorako onartzen den haragia, aireztatze kamaran sartuko da "rigor mortis"era iristeko behar den denborarako, edo hozkailuan edukiko da, eskala zentigradoko 7 gradu edo gutxiagoko tenperaturara heltzeko behar den denboran.

8. Egunero desagertaraziko dira bahitutako haragia eta jateko ez diren hondarrak, udalak zabortegi kontrolatua duen tokian lurperatuz edo gorpuak probetxatzeko zentruren batera bidalita.

Udalak zabortegi kontrolatua duen tokian desagertaraziko da simaurra lanaldi bakoitzaren ondotik.

9. Osasun eskualde oinarrizkoko albaitaria izanen da osasungintzako zuzendari tekniko, Herrialdeko Osasun Zerbitzuak izendatua.

Osasungintzako agintari gorena den aldetik, hona hemen bere eginkizunak:

a) Langile guztiek osasungintza arloko disziplina, indarra duten arauei jarraikiz, bete dezaten arduratuko da.

b) Elikagai erabiltzaileen karnetak eskatuko ditu eta jatorri eta osasungintzako gidak, geletako tenperaturen kontrola, hiltegien kontrolerako liburuak, ibilgailuen desinfekzioa, lokal eta tresnen D.D.D. eta abar kontrolatuko ditu.

c) Haragi eta hondarrei ezarri beharreko zigilu eta markak zainduko ditu eta haien markaketarako agindua emanen du.

d) Bahitutako haragi edo gaien probetxamendu industriala edo suntsiketa kontrolatuko du.

e) Gainera, Osasungintzako zuzendari teknikoaren eginbeharrak dira Abere Hiltegien R.T.S.-n jasotako guztiak.

f) Jateko ez diren hondarrak eta bahitutako haragia banatu edo probetxatzeko modua kontrolatuko du, nora eramanen diren seinalatuz.

g) Haragia garraiatzeko ibilgailuak eta biltontzi edo edukinontziak ikuskatu eta udaletik kanpoko garraiorik egin behar izanez gero, horietarako baimenak emanen ditu.

10. Hiltegiko zerbitzu publikoaren erabiltzaileak beharturik daude haien tasa ordaintzera hilabetero eginen zaizkien likidazioen bidez.

Baimena ematen zaio Gobernu Batzordeari, bidezko juzkatzen badu, edozein unetan tasak berrikus ditzan, faktore hauek aldatzen diren aldiro:

-Langileen gastuak (finkoenak eta hilketarako enplegatuenak).

-Mantenimendu eta konponketa gastuak.

-Aldatzen ahal diren gastuak (argia, gasoila, ura, eta abar).

-Gastu administratiboak.

-Aseguruak.

-Garraio eta bidaiak.

-Orotariko erosketak (garbiketa, material suntsigarria, eta abar).

-Ondasunen hasierako inbentarioko elementuen amortizazioak.

11. Kasu berezietan, baimena du Gobernu Batzordeak hilketaren prezioa ezarritakoa baino txikiagoa hitzartzeko.

12. Erabiltzaileek arau hau betetzen ez badute, zehapen espedientea izanen dute, eta Alkatetzaren eskumenekoa da antolakuntzari buruzko artikuluen kontrako jokabideak zigortzea, eta osasungintzako agintariena gai horren gainean zigortzekoa, Alkateak udalerriaren barrenean duena galarazi gabe.

Udalak ikusten badu behin eta berriro hutsegite larriak egiten direla, zerbitzua erabiltzeko debekua eman ahalko du, erabakitzen duen eperako. Osasungintzako legeriaren arabera sailkatuko dira hutsegiteak.

Halaber, debekaturik dute instalazioak erabiltzea tasa ordaintzeari uko egiten diotenek.

TARIFEN ERASKINA

I. Epigrafea.-Tarifak, kiloko:

Ardi azienda: 55

Behi azienda: 28

Zerriak: 17

Zerrikumeak: 52

II. Epigrafea.-Barrenkien tarifak, buruko:

Behi azienda: 1.290

Ardi azienda: 330

III. Epigrafea.-Garraio tarifak, kiloko:

Lizarrara: 4,25

Merinaldera: 7

Iragarkiaren kodea: A9700605