37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Ordenantzen behin betiko onespena

Iraganik jendaurrean egoteko aldia, 1997ko urtarrilaren 5eko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratutako iragarkiaren bidez ireki zena, eta epe horretan erreklamazio, enura eta ohartarazpenik inork aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo dira ondoko ordenantzak:

Beriainen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko otsailaren hamarrean. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

O i n a r r i a

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (1995eko martxoaren 20ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.) xedatzen duenari jarraikiz ezarri da.

I. KAPITULUA

Oinarri orokorrak

1. artikulua. Honako ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.

Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken hauek berariaz arautzen ez duten guztian.

2. art. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko sujetuak hartzen ditu bere esparruan, beti ere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren oinarriak aintzat hartuz (2/1995 Foru Legearen 56.a artikulua).

3. art. Beriaingo Udalak onetsitako ordenantza fiskalek bere udal mugape osoan izanen dute indarra, eta ezin izanen da kargarik ezarri entitate zerga-ordainarazlearen lurraldetik kanpo egindako negozio, egintza edo gertaerengatik (2/1995 Foru Legearen 56.b artikulua).

4. art. Udal honek ordainarazten dituen toki-tributuen sujetu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Udalari kasu bakoitzean dagokien tributu arloko erregimen, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, Administrazioari loturarik ezarriko ez diolarik.

Hala ere, bere kontsulta egin ondoren eskudun organoaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko betebeharrak betetzen dituen sujetu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3. artikuluak adierazten dituen baldintzak betetzen badira.

Interesatuek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero, erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten (2/1995 Foru Legearen 63.4 artikulua).

5. art. Udal honek indarrean diren ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkie eskatzen dituztenei.

Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada mugagabeko iraupena dutela ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).

II. KAPITULUA

Zerga erlazioaren elementuak

Z e r g a g a i a

6. art. Zergagaia izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zergagaia zehaztuko du eta horretarako, zerga ordaindu beharra zer baldintzatan sortzen den aipatuko.

7. art. Ez da analogia onartuko zergagaiaren edo salbuespen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik harata hedatzeko (2/1995 Foru Legearen 65. artikulua).

8. art. Sujetu pasiboa

a) Sujetu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularrari jarraikiz, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadunaren nahiz haren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeini ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak zergagaiari darion tributu karga ezartzen baitio, bakarka edo bertze batzuekin batera (2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeagatik).

Zergadunaren ordezkoa sujetu pasiboa da, zeina, ordenantzak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Sujetu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen berezitako ondare bat osatzen baitute.

9. art. Zerga erlazioaren aldaezintasuna

Sujetu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ez dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatzen ahal.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute udal administrazioan eraginik izanen, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

10. art. Zerga-oinarria

Zerga-oinarritzat hartuko da:

a) Zergagaia zerga-modulutzat kalifikatzea, tributu zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergagaiaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu zorra zehaztera iristeko.

c) Zergagaiaren balorazioa diru unitatetan, udal administrazioak kontutan hartutakoa. Horri buruz, eta kasu bada, indarra duen arautegiari jarraikiz behar diren murriztapenak egin ondoren, tasa egokia aplikatuko zaio tributu zorra zehaztera iristeko.

Zenbait ordainarazpenen kasuetan errolda, matrikula edo erregistroa eginen da, beren izaera dela eta zergagaiak iraun egiten duenean.

11. art. Likidazio oinarria.

Likidazio oinarritzat hartzen da zerga-oinarrian ordainarazpen bakoitza arautzen duen lege edo ordenantzan ezarritako murrizketak, halakorik bada, egin ondoren geratzen den emaitza.

12. art. Karga-tasa.

Karga-tasatzat hartuko dira izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeen eta likidazio oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak.

13. art. Kuotaren zehaztapena

Kuota honela zehaztuko da:

a) Ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Ordenantza partikularretan ezarritako tarifak karga-oinarriari aplikatuz.

c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.

d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa sujetu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuko da, dagokion ordenantzan finkatutako moduluei jarraikiz.

14. art. Salbuespenak eta hobariak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

III. KAPITULUA

Tributu zorra

15. art. Tributu zorra sujetu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru honetan tributu kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutzagatiko korritua, legean ezarria.

c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak.

Tributu zorra ordaintzeko erantzukizuna

16. art. 1. Legeak tributu zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, sujetu pasibo edo zordun nagusiekin batera, bertze pertsona batzuk solidario edo subsidiarioki.

2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.

3. Erantzukizuna tributu zor osoraino iristen da, zehapenak salbuetsirik.

Premiamenduko errekargua dirusarrera egiteko borondatezko epea bete eta ordaindu ez duenean bakarrik eskatzen ahal zaio erantzuleari.

17. art. Beti ere, tributu zorraren ordainketara behartzeko administrazio egintza erantzuleei iragan ahal izateko beharrezkoa da administrazio egintza bat zeinean, interesatuari entzun ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren norainokoa zein den zehaztuko den.

Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen direlarik.

18. art. Administrazio egintza erantzule subsidiarioei iragan ahal izateko nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aurretik bidezko diren arreta neurriak hartzea galarazi gabe.

19. art. Zor baten erantzule solidario edo subsidiaroak bi edo gehiago baldin badira, zorra oso- osorik horietako edonori eskatzen ahal zaio.

Tributu zorraren iraungipena

20. art. Tributu zorra iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskripzio bidez.

c) Egiaztatutako ordainezintasunagatik.

d) Konpentsazio bidez.

21. art. Tributu zorren ordainketa Ordenantza honen 54tik 57ra bitarteko artikuluek, biak barne, arautzen dutenaren arabera eginen da.

22. art. Bortz urteren buruan ondoko eskubide eta egintzek preskribatuko dute:

a) Sujetu pasiboen aldekoak:

-Tributu zorra likidazioaren bidez zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, eskubide hori sortu zen egunetik kontatzen hasita.

-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketarako epea akitzen den egunetik kontatzen hasita.

-Tributu zehapenak ezartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren dirusarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatzen hasita.

23. art. Aurreko artikuluaren a) idazatiak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

-Sujetu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergagai bakoitzagatik zorpidetutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskapena, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta dirubilketa erdiesteko egindako edozein egintza administratiboren eraginez.

-Edozein erreklamazio edo helegite paratzen bada; udal administrazioak ezarritako epearen barnean ez badu ebazpenik ematen, udal administrazioari berari egozten ahal zaion erruz, preskripzio aldia aipatu epe hori iragaten den egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

-Tributu zorra ordaindu edo likidatzeko sujetu pasiboak egiten duen edozein jarduketagatik.

Aurreko artikuluko b) idazatiaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da dirusarrera ez-zilegia itzultzea nahi duen sujetu pasiboaren edozein egintza fedemaileren bidez, edo udal administrazioaren edozein egintza dela medio horrelakorik badela aitortzeko.

24. art. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, sujetu pasiboak eskatu edo salbuetsi beharrik gabe.

25. art. Sujetu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela eta, kitatu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungiak deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungirik geratuko da.

IV. KAPITULUA

Tributuen arloko arau-hausteak eta haien kontrako zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak

26. art. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 93. artikuluari jarraikiz, tributuen arloko arau-hausteak lege horretan berean eta gainerako arau aplikagarrietan tipifikatzen eta zehatzen diren ekintza eta omisioak dira.

27 art. Arau-hausleak izanen dira legeetan arau-hauste gisa tipifikaturik dauden ekintza edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak, eta bereziki ondoko hauek:

a) Tributuen sujetu pasiboak, zergadun ala ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten sujetu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazioari argibideak edo laguntza emateko obligazioa duten pertsona fisiko edo juridikoak.

28. art. Legeetan arau-hauste gisa tipifikaturik dauden ekintza edo omisioetatik erantzukizunik ekarriko ez dutenak 2/1995 Foru Legearen 93. artikuluan aipatutakoak dira.

29. art. Arau-hausteak soilak edo larriak izan daitezke, egintza edo omisioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 94. artikuluan kontzeptu batean edo bertzean sartzen diren kontuan hartuz.

Z e h a p e n a k

30. art. Arau-hausteak isun finko edo proportzionalaren bidez zehatuko dira dirutan. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

31. art. 1. Arau-hauste soil bakoitza 1.000 pezetatik 150.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatuko da.

2. Eskumenak erabiliz egitekoak ikuskatzailetza- jarduketei zailtasunak edo aitzakiak jarri edo uko egiteagatik, 50.000 pezetatik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna jarriko da.

3. Tributu arloko arau-hauste larriak kuotaren zenbatekoaren %50etik %150era bitarteko isun proportzionalaren bidez zehatuko dira dirutan, 2/1995 Foru Legearen 97.3 artikuluan aipatzen den murrizketa deusetan galarazi gabe.

4. Berandutza-korrituak galdatzen ahalko dira, borondatez ordaintzeko epea bukatzen denetik tributu egoera erregularizatzen duen likidazioa egiten den egunera arte igarotako denboragatik.

32. art. Zehapen prozedura.

Zehapenak tributuen likidazio behin-behineko edo behin betikoak bideratzen dituzten egintza administratiboak diktatzen dituzten organoek erabaki eta ezarriko dituzte, beti ere interesatuari entzun eta aldez aurretik behar den espedienteari hasiera eman ondoren.

33. art. Tributu arloko arau-hausteetatik sortutako erantzukizuna.

1. Arau-hausteek ekarritako eratzunkizuna ordainketa egin edo zehapena bete delako galtzen da, edo preskripzio bidez.

2. Arau-hausleak hiltzen direnean, haien oinordeko edo legatu-hartzaileek jasoko dituzte tributu arloko betebeharrak, jaraunspena hartzeko legeria zibilak ezartzen duena deusetan galarazi gabe. Zehapenak ezin dira sekula transmititu.

3. Sozietate edo entitate desegin eta likidatuen kasuan, ordaindu gabeko tributu horiek kapitalean kide edo partaide direnei transmitituko zaizkie, eta haiek solidarioki erantzunen dute, bakoitzak esleitu zaion likidazio-kuotaren balioaren mugaraino.

V. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

34. art. Tributuen kudeaketari hasiera emanen zaio:

a) Sujetu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Toki entitateen organo administratiboen ikerketaren bidez.

Tributu aitorpena

35. art. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo osagaiak agertu direla adierazi edo aitortzen duen agiri oro, bai halaber zergagai bat duen edo osatzen duen agiriaren aurkezpen hutsa ere.

b) Ez da inolaz ere eskatuko zerga aitorpenak zinpekoak izatea.

c) Aurkeztean interesatuei emanen zaie horren egiaztagiria, eta horretarako aitorpenaren kopia ere erabiltzen ahalko da.

d) Frogagiri bat aurkeztean interesatuek aurkezten ahalko dute, horrekin batera, kopia sinplea edo fotokopia, udal administrazioak, erkatu ondotik, jatorrizkoa itzul dezan, prozedura behin betikoz ebatzi aurretik agiria itzuli behar ez dela erabakitzen ez bada, agiri pribatua izateagatik edo legezko bertze arrazoiren batengatik.

36. art. Aitorpena aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean ezarritako epeen barnean, eta orokorrean, zergagaia ematen den unetik hasita ondoko hogeita hamar laneguneko epearen barnean. Epearen barnean ez aurkeztea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

37. art. Aitorpena toki entitate honetan aurkezteak ez du zergaren jatorria onartu edo aitortzen denik erran nahi.

Udal honek aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzea ere bai, eta orobat nabari diren okerrak zuzentzea, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

Aurreko lerroaldiak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

38. art. Epeak.

1. Ordenantza partikularretan izapide bakoitza egiteko bete beharreko epeak zein izanen diren adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedura amaitzen duen ebazpenaren eguna arteko denbora; beti ere hori galarazten duten behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Epe hori bi urtekoa izanen da ikuskapena denean.

2. Toki entitate honek epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten denik, baina, hala ere, interesatuei erreklamazioa aurkezteko baimena emanen die.

3. Izapidaketaren akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura geraraztea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartzatenak. Erreklamazioa ontzat hartzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, berarekin erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikerketa eta ikuskapena

39. art. Toki entitate honek ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten gertakizun, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.

40. art. Ikerketa egiteko sujetu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo laguntzailearen agiriak, liburuak, fitxategiak, kontu-agiriak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den bertze edozein informazio aurrekariren ikuskapena eginen da.

41. art. Sujetu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren bertze dokumentuak eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskapen lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak eskuratuz.

42. art. Ikuskapenak sujetu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, diligentzia, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.

43. art. Salaketa.

1. Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Salaketa erabiltzea Administrazioa laguntzeko obligaziotik aparte dago, 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Salatzailea ez da interesatutzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen helegite edo erreklamaziorik jartzeko.

3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bertzelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Tributu likidazioak

44. art. 1. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

2. Behin betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergagaiaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin- behineko likidaziorik izan ala ez.

-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.

3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

45. art. a) Likidazioak egiterakoan toki entitate honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria haunditzen bada sujetu pasiboari jakinarazi behar zaio.

46. art. 1. Likidazioak sujetu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:

a) Haien funtsezko elementuak.

b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere adieraziz.

c) Tributu zorra non, noiz eta nola ordaindu behar den.

2. Jakinarazpen akastunek eragina izanen dute sujetu pasiboak haren berri baduela espreski adierazten, dagokion helegitea jartzen edo tributu zorra ordaintzen duenetik hasita.

3. Sujetu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza aipatu ez badute, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko epe horretan behar bezalako protesta egin bada salbu.

Zergadunen erroldak

47. art. Ordenantza partikularrean berean zehaztutako kasuetan, udal administrazioak, interesatuen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenak emandakoak gehituz, zergadunen erroldak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen errolda horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta Udalak paratu nahi duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela, funtzionatuko du.

48. art. 1. Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak ontzat eman beharko dira erreklama daitekeen administrazio egintzaren bidez, eta legeari jarraikiz sujetu pasiboei horien berri emanen zaie.

2. Erroldan zernahi alta, baja edo gorabeherarik sor dezakeen aldaketaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar laneguneko epean.

49. art. Zergadunen erroldak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, zeina aipatu beharko baita kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta bertze dokumentuetan, dagokion ordainarazpena eskuratu ahal izateko.

VI. KAPITULUA

Dirubilketa

Oinarri orokorrak

50. art. Dirubilketaren kudeaketa, toki entitatearen ogasunaren hartzekoa osatzen duten kreditu eta eskubideak burutzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea da.

51. art. 1. Dirubilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek, horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko aldian, indarra duen legeriari jarraikiz dirubilketa nahitaez eginen da premiamendu bidez, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu.

52. art. Udalaren baliabideen bilketa zuzenean eginen da udal diruzaintzaren kontuhartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen duela.

53. art. Zorren sailkapena, dirubilketari doakionean.

1. Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu zorrak, dirubilketari doakionean, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbertzekoa da jakinarazpena igortzea, sujetu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean sujetu pasiboek ezagututako zergadun erroldetatik etortzeagatik, tributu zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa gehikuntzen aplikazioagatik.

4. Norberak likidatutakoetan sujetu pasiboak, efektu tinbratuen bidez edo aitorpen-likidazioa egitean, aldi berean tributu zorraren ordainketa egiten du.

54. art. Ordainketa egiteko tokia.

Toki entitate honen aldeko zorrak Udalbatzaren kutxan ordainduko dira, edo banku edo aurrezki kutxetan horretarako irekitako kontuetan, horien titulartasuna badu.

55. art. Ordainketa epeak

Tributu zorrak honela ordainduko dira:

a) Jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenetik hasita hogeita hamar laneguneko epearen barnean.

b) Ordainagiri bitartez aldian aldian ordaintzen direla-eta banakako jakinarazpenik behar ez duten tributu zorrak, aurreko letran ezarritako epe berdinean, ordaindu behar diren hiruhileko naturaleko lehen egunetik hasita.

c) Sujetu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitzaren ordenantza arau-emaileetan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergagaia gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar lanegunen barnean.

56. art. Ordainketa egiteko modua.

1. Tributu zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Legezko dirua

b) Posta edo telegrafo bidezko igorpena

c) Banku txekea

d) Era berean, banku edo aurrezki kutxetan horretarako toki entitateak irekitako kontuetan abonu edo transferentzi gutuna eginez ordain daiteke tributu zorra.

2. Aurreko atalean erranagatik ere, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea ere zilegi da, azken hauek sujetu pasiboaren administratzaile lana eginen dutelarik honek baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitatearen diruzaintzari eta kreditu eta aurrezki entitateari aldez aurretik jakinaraztea helbideratze horiek zein tributuri dagozkion.

57. art. Gerorapenak eta zatikako ordainketak.

1. Tributu zorra likidatzean toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek aldez aurretik hala eskatzen badute.

2. Tributu zorraren gerorapen edo zatikako ordainketari buruzko gorabehera guztiak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90etik 92ra bitarteko artikuluek, biak barne, xedatzen dutenari lotuko zaizkio.

VII. KAPITULUA

H e l e g i t e a k

58. art. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean izaera orokorrez ezarritako udal ebazpenen kontrako helegiteak aurkezten ahal dira.

59. art. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesatuen eskubidea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra egiteko, Udalaren ebazpenen kontrako helegiteak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

60. art. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka helegiteren bat jartzeko, galdatutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesatuak ez badu udal diruzaintzan likidazioaren zenbatekoa uzten; zenbateko horri ehuneko hogeita bortz gehituko zaio sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek indarra hartuko du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onesten denean, eta ondorio juridiko osoak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean testua oso-osorik argitara ematen denean sortuko ditu.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau, hala nola toki entitate honek onesten dituen ordenantza bereziak aldatzeko, onesteko egin diren izapide berdinak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko I. kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 1995eko 2/95 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

O i n a r r i a

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. saileko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Z e r g a g a i a

2. art. Kontribuzio berezien zergagaia zera da: sujetu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udal honek toki entitatearen mailako herrilanak egitearen ondorioz edo bere esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. art. Honakoak hartuko dira toki entitatearen mailako herrilan eta zerbitzutzat:

a) Toki entitate honek bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe den aldetik egiten dituenak.

b) Toki entitate honek bertze entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.

c) Toki entitate honek dirulaguntza emanik bertze entitate publikoren batek edo haien esleipendunek egiten dituztenak.

4. art. 1. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak toki entitatearen esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik toki entitatearena duten erakunde autonomo edo merkataritza sozietateak, edo toki entitateak dirulaguntza emandako esleipendunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

2. Kontribuzio bereziengatik likidatutako eskubideek, zer obra edo zerbitzuren aldera eskatu ziren, harexen gastuak berdintzea, bertze helbururik ez dute izaten ahal.

5. art. 1. Obren kostuak jabeen bizkar izan behar duenetan izan ezik, toki entitate honek kontribuzio bereziak eskatzen ahal ditu ondoko obra eta zerbitzuengatik, beti ere betetzen badira ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritako baldintzak:

a) Karrika eta plazak irekitzea, lehendik irekitako karrika eta plazak zabaldu eta haietan lerrokadura berriak egitea.

b) Hiriko eremu publikoetako galtzada, espaloi, isurbide eta ureztaketa ahoak lehen aldiz eraiki edo aldatzea.

c) Hondakin uren estolderia eta hustubide sareak egin eta berritzea.

d) Argindarra banatzeko sareak paratzea eta argiteria publikoa ezarri, aldatu edo hobetzea.

e) Ur-hornidura sareak paratu, aldatu eta hobetzea, eta sektore baten intereserako beharrezko bada, ur biltegiak handiagotzea hornidura hobetzeko.

f) Su-itzaltze zerbitzuak jarri eta hobetzea.

g) Ura hartu, urtegiratu, biltegiratu, bideratu eta arazteko lanak, ur hornidurarako, non ez diren interes orokorrekoak.

h) Hondakin uren araztegiak eta kolektore nagusiak, biztanleria guztiarendako ez badira.

i) Karrika eta plazetan arbolak aldatzea, parkeak eta lorategiak eraiki eta hobetzea, halako sektore batendako interesa badute.

j) Lurrerauzketak, betelanak eta eustormak egitea.

k) Lehortze eta saneamendu lanak, lurrak uberroen eta uholdeen kontrako babertzekoak, baita ur-tirak erregulatu eta desbideratzekoak.

l) Lurpeko galeriak egitea, ura, gasa, argindarra eta bertzelako isurkiaj banatzeko sareak eta hodiak paratzeko, eta komunikazio eta informazio zerbitzuetarako.

m) Toki entitatearen bertzelako herrilan edo zerbitzu publikoak egin, ezarri edo handitzea.

2. Ez da inoiz kontribuzio berezirik galdatzen ahal, toki entitatearen herrilan edo zerbitzu publikoak biztanle guztiendako badira.

S a l b u e s p e n a k

6. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriaren ondorioz, mankomunitateak eta batasunak, baita beraiek beren xedeak garatzeko sortutako entitate juridikoak eta administrazio barrutiak ere, kontribuzio berezietatik salbuetsirik egonen dira.

Sujetu pasiboa

7. art. 1. Kontribuzio berezien sujetu pasiboak pertsona fisikoak nahiz juridikoak dira, baita unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten nortasun juridikorik gabeko entitateak ere, baldin eta onura berezia hartzen badute toki entitatearen esparruan kontribuzioa ordaintzeko betebeharra sortzen duten herrilanak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik.

2. Onura bereziaren hartzailetzat hauek hartuko dira:

a) Kontribuzio berezia sortzen bada ondasun higiezinak ukitzen dituzten herrilanak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik, ondasun higiezin horien jabeak.

b) Kontribuzio berezia sortzen bada enpresa ustiapenen ondoriozko herrilanak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik, ustiategiaren jabe den pertsonak edo entitate titularrek.

c) Kontribuzio berezia sortzen bada su itzaltze zerbitzua handitzetik edo hobetzetik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udal mugapearen barnean.

d) Kontribuzio berezia sortzen bada lurpeko galeriak egitetik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

Zerga-oinarria

8. art. 1. Gehienez ere, lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik toki entitateak jasaten duen kostuaren ehuneko 90k osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria.

2. Kostu hori honako kontzeptuok osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu idazte eta lan zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko lanen edo zerbitzu ezartze edo handitzearen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo toki entitateari dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinak.

d) Eraikinak eraitsi eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalteordainak, baita suntsitu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta herrilanetan inbertitu den kapitalaren korritua, toki entitateak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

9. art. Lan edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo ttikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

10. art. Lan edo zerbitzuak direlarik ordenantza honetako 3.c) artikuluak aipatzen dituenetakoa, edo ordenantza honetako 4. artikuluko 1 zenbakiak aipatzen dituenetakoa, toki entitateak dirulaguntza emanda esleipendunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontutan; horrek ez du galarazten bertze administrazio publikoek lan edo zerbitzu horrexentzat bertze laguntzak ematerik. Dena dela, ordenantza honetako 8. artikuluko 1 zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, ehuneko 90 alegia.

11. art. 1. Zerga oinarria finkatzeko, hauxe ulertuko da toki entitateak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari toki entitateak erdiesten dituen dirulaguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

2. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren sujetu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Dirulaguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, bertze sujetu pasiboen kuotak guttitzeko erabiliko da.

K u o t a k

12. art. Sujetu pasibo bakoitzari ondoko artikulura bildutako banaketa-irizpideei jarraikiz zerga-oinarriaren atal bat egoztearen ondoriozko magnitudea da kontribuzio berezien kuota.

13. art. Kontribuzio berezien zerga-oinarria sujetu pasiboen artean banatuko da, lan eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Oro har, batera edo banaturik aplikatuko dira, banaketa moduluen gisara, higiezinen fatxadako metro linealak, duten bolumen eraikigarria eta lur kontribuzioari begira katastroan duten balioa.

b) Su itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetzeko bada, eta, jabeekin batean, udal mugapeko ondasunen arriskua estaltzen duten aseguru entitateak aurkezten badira, denak sujetu pasibo gisa, entitate horiei dagokien kuota atala beraien artean banatzen ahalko da, aurre-aurreko urtean bildutako aseguru-sarien zenbatekoaren heinean.

c) Sujetu pasibo bakoitzari eskatzen ahal zaion kuota berak bildutako aseguru-sarien zenbatekoaren % 5 baino handiagoa bada, gaindikina hurrengo ekitaldietara atzeratuko da harik eta erabat amortizatu arte.

d) Ordenantza honetako 7. artikuluko 2.d) atalak aipatzen dituen lanen kasuetan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa obra hori erabiliko duten konpainia edo enpresen artean banatuko da, bakoitzarendako gordetako tokiaren arabera edo bakoitzak duen atal osoaren arabera, nahiz eta berehalakoan ez erabili.

14. art. Ordaindu beharreko kuota zehaztutakoan, toki entitateak, sujetu pasiboak eskaturik, kuota horren ordainketa zatitzea edo atzeratzea onar dezake, gehienez era bortz urtetarako.

S o r t z a p e n a

15. art. 1. Kontribuzio berezien sortzapena lanak egiten diren momentuan berean gertatzen da, edo zerbitzua ematen hasten denean.

Lanak zatikagarriak baldin badira, lanaren tarte edo zati bakoitzari dagozkionak bukatu ondoan gertatuko da sortzapena.

2. Aitzineko artikuluan xedatutakoa ukatu gabe, toki entitateak eskatzen ahal du, aldez aurretik eta zerga ezarri eta ordaintzeko aginduaren erabaki zehatza onetsitakoan, kontribuzio berezien ordainketa, hurrengo urterako aurreikusitako gastuen zenbatekoaren arabera. Aurrerakin horiek premiamendu bidez eska daitezke.

3. Ez da bertze urte bateko aurrerarikinik eskatzen ahal, lehenago zein lanetarako eskatu zen aurrerakina, horiek jadanik burutu ez badira.

D i r u b i l k e t a

16. art. 1. Ordenantza hau aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak kitatzeari doakionean, toki entitate honen Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoa aplikatzen ahal da epeez, errekarguez eta gainerakoez den bezainbatean. Delako Ordenantza fiskal orokorrean jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko da.

2. Kontribuzio bereziengatik likidatzen diren eskubideak, zer herrilan edo zerbitzutarako eskatu diren, horiexen gastuak ordaintzeko baizik ez dira erabiliko.

Kudeaketa arauak

17. art. Kontribuzio bereziak ordainarazteko aurretik kasuan kasuko ezarpen erabakia hartu beharko da.

18. art. Kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko herrilanen bat egin edo zerbitzuren bat ezarri edo handitzeko erabakia betearazi aitzin, beharrezkoa izanen da horiek ordaintzeko agindu zehatza onestea.

19. art. 1. Lanak osoki nahiz partez burututakoan, edo zerbitzu egiten hasitakoan, sujetu pasiboak, oinarria eta bakoitzaren behin betiko kuotak zehaztuko dira. Orduan, bidezko diren likidazioak igorpenduko dira eta, ordainketa aurreraturik egin baldin bada, horiek berdinduko dira konturako entregatzat hartuz.

2. Ordainketa aurreratuak ordainarazpenaren sortzapenaren egunean sujetu pasibo ez den jendeak egin baditu, edo bakoitzari dagokion behin betiko kuota baino gehiago badira, toki entitateak behar den dirua itzuliko du, ofizioz itzuli ere.

20. art. Behin kontribuzio bereziak ordaintzeko aginduaren erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak zehaztu, sujetu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek baldin sujetua edo haren helbidea ezaguna bada, eta bertzenaz ediktu bidez.

Interesatuek zilegi izanen dute helegitea jartzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak aurreikusten duen bezala.

21. art. 1. Toki entitate batek bere eskumeneko herrilanak edo zerbitzuak egiteko bertze toki entitate baten laguntza ekonomikoa erabiltzen badu, beti ere ordenantza honetan xedatutakoaren arabera kontribuzio bereziak ezartzen badira, lanak egitea edo zerbitzua ezartzea bere esku hartzen duen entitatea arduratuko da kudeaketaz eta bilketaz, baina, hori hala izanik ere, entitate bakoitzak bere eskumenari eutsiko dio, ezartze eta antolatze erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek ordaintzeko aginduaren erabaki zehatza onesten ez badu, jarduketa unitatea indarrik gabe geldituko da eta bakoitzak bere kasa hartuko ditu bidezkoak diren erabakiak.

Herritarren lankidetza

22. art. 1. Obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahal dute eta toki entitateak herrilanak egin edo zerbitzuak ezarri edo handitu ditzan bultzatu, toki entitatearen finantza egoerak horretarako aukerarik ematen ez badio, horri dagokion partea, bere gain hartzeko hitza emanez, obra nahiz zerbitzuaren nolakoa, horren ariora beraiei dagokienez gainera.

2. Halaberean, toki entitateak sustatutako herrilan edo zerbitzuak egin, ezarri edo handitzearen ondorioz ukituak gertatzen diren jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahal dute kontribuzio bereziak ordaintzeko aginduaren erabakia jendaurrean egon bitartean, Udalak erabakitako obran edo zerbitzuan laguntza emanik parte hartu ahal izateko.

23. art. Zergadunen elkarteen jardunbideaz, eskumenez, estatutuen onespenaz eta kontratazioaz den bezainbatean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Z e r g a g a i a

2. art. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak eman edo izapidatzeagatik sortu udal jarduerak eratzen du zergagaia.

Ordaindu beharra

3. art. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri ematea eskatu hutsarekin.

Sujetu pasiboa

4. art. Udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sortarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira sujetu pasiboak.

T a r i f a k

5. art. Ordenantza hau lotuko duten tarifak honako hauek dira:

1.-Fotokopiak

Edozein agiriren fotokopiak.

DINA4 orri bakoitza: 10 pezeta.

DINA3orri bakoitza: 20 pezeta.

2.-Ziurtagiriak

Edozein ziurtagiri mota: 100 pezeta.

3.-Lizentziak, kontzesioak eta baimenal

Plan Partzialen, xehetasun azterlanen eta hirigintzako bertzelako bitartekoen izapidaketa, baita haien aldaketa ere, Beriaingo A.S.en aldaketak barne: 25.000 pezeta.

4.-Konpultsak

Agirien konpultsa.

Orri bat: 100 pezeta.

Gainerako orriak, ehun arte: 25 pezeta orriko. Ehundik goiti: 15 pezeta orriko.

Kudeaketa eta dirubilketarako arauak

6. art. 1. Tasa sortutzat hartuko da dokumentua Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez dokumenturik ez da hartuko, ez eta tramitatuko ere aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen dokumenturik ez da luzatuko dokumentua ematen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

Aurrekinak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du emaitza negatiboa bada ere.

7. art. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Gordailuzaintzan egunero dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. art. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Gordailuzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

O i n a r r i a

1. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 180. artikuluan eta hurrengoetan, hala nola Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Z e r g a g a i a

2. art. Industri edo merkataritza establezimenduek, lasaitasun eta osasungarritasun baldintzak, hala nola haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarra duten bertzelako arauetan ezarritako gainerakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, irekitzeko lizentzia eman aurretik Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da zergagaia.

3. art. Aitzineko artikuluan aurreikusitako ondorioak bete daitezen, irekitzeko lizentzia kasu hauetan beharko da:

a) Jarduerak hasteko establezimendua lehen aldiz paratzea.

b) Establezimenduko jarduera aldatu edo handitzea, titularra aldatzen ez bada ere.

c) Establezimendua handitzea eta bertan ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako baldintzetan eragina duen bertze edozein aldaketa egitea, horren ondorioz baldintzak berriz egiaztatu beharko direla.

4. art. Industri edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira bakarrik etxebizitza ez izateaz gain ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin edo instalazio guztiak, jendearendako irekiak izan edo ez:

a) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua egotea.

b) Aipatu jarduera horiek egin gabe, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo probetxamenduak ateratzea.

S a l b u e s p e n a k

5. art. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Sujetu pasiboa

6. art. Zergadun gisa tasaren sujetu pasiboak hauek dira: ordenantza honen 4. artikuluan aipatutako establezimenduren bat zuzenean ustiatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat osatzen duten entitateak.

7. art. Zergadunaren ordezkoak izanen dira establezimendu edo lokal horien jabeak, eta horiek, behar balitz, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

8. art. Jarduera non egiten den, lurzatiaren eta lokalaren azalera da. Lokalak sotorik badu, haren azalera % 50 murriztuta kontatuko da. Behekoaz bertzeko solairuen azalera % 25 murriztuta kontatuko da. Lurzatiaren estali gabeko azalerari % 90eko murrizketa aplikatuko zaio.

Tributu-kuota

9. art. Tributu-kuota kalkulatzeko, hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion tarifa aplikatuko zaio zerga-oinarriari.

10. art. Tributu-kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Lehen aldiz paratzen diren establezimenduak:

50 m² arte: 50.000 pezeta.

51tik 200 m² bitarte: 650 pezeta/m²

201etik 500 m² bitarte: 400 pezeta/m²

501etik 1000 m² bitarte: 200 pezeta/m²

1001etik 2000 m² bitarte: 100 pezeta/m² p.2001etik 5000 m² bitarte: 75 pezeta/m²

5001etik aitzina: 50 pezeta/m²

Jarduera kaltegabeak izapidatzeko, 50.000 pezetako zenbatekoa.

2. Lokalez aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen % 90 izanen da ordaindu beharrekoa.

3. Handitzeak edo sailkapen aldaketak.

a) Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berdinak izanen dira ordaindu beharrekoak merkataritza jarduerak handitzeagatik.

b) Sailkapen aldaketengatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten denari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da, eta guttienez ere 25.000 pezeta.

4. Negozioen titulartasun aldaketak, lagapenak edo eskualdaketak

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduetan adina ordaindu beharko da, non ez den eskabidea egiten udal lizentzia aurreko titularrari eman ondoko sei hilabeteetan, orduan 25.000 pezeta ordainduko baitituzte udal eskubideen truke lizentzia hori bera emateagatik.

S o r t z a p e n a

11. art. Tasa eta ordaintzeko obligazioa sortuko dira zergagaia osatzen duen udal jarduera egiten denean.

12. art. Establezimendua behar den lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sortuko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko ireki litekeen administrazio espedientea deusetan ukatu gabe.

Kudekaeta arauak

13. art. Lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Herriko Etxean, egin beharreko jarduera(k) eta dagokion lizentzia fiskalaren epigrafea zehaztuko dituela; eskabidearekin batera, lokalaren alokairuaren kontratua edo erosketaren titulua, hala nola Zergen Kudeaketak likidazioa egiteko behar duen informazio guztia aurkeztuko du.

14. art. 1. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesatuek zilegi izanen dute atzera egitea eta kasu horretan ariela lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren % 20koa izanen da. Lizentzia ematen ez bada, ariela berdina izanen da.

2. Lizentzia eman ondoren sei hilabete pasatzen baldin badira lokalak ireki gabe, edo ireki ondoren, berriz ixten badira sei hilabete baino denbora luzeagoz, lizentzia iraungitzat hartuko da.

Arau-hauste eta zehapenak

15. art. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bertzelako arau-hausteetarako ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bertzela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei.

16. art. Arau-hausteei dagozkien zehapenak, ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat datozen arauetan erregulatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza hau honako lege testuen babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onartutako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93 artikulua, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

2. art. Zergagaia baimendutako denboran egindako probetxamendu berezia da, erabilera publikoko lurretan zangak irekiz eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein motatako mugimendua eginez.

3. art. 1. Jabari publikoa beren onerako erabili eta bereziki probertzen dutenak edo hartaz baliatzen direnak daude prezio publiko hau ordaintzera behartuak.

2. Behar den baimena izan gabe egindako probetxamenduetan, probetxamenduen onura jasoko dutenak eta, egin, egiten dituztenak daude solidarioki ordaintzera behartuak.

4. art. Ordenantza honetako prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartuko da probetxamendu horretan berritu edo altxatu behar den zoladura, galtzada edo espaloiaren, edo erabilera publikoaren azalera, beti ere ordenantza honen eraskinean xedatutakoarekin bat.

5. art. Zerbitzuen Mankomunitateak salbuetsiak daude ordaindu beharretik, beren lege araubide berezia dela- eta.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, dagokion prezio publikoa ordaindu beharra kendu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan toki entitateari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalteordainak eta diru itzulerak.

7. art. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da zangak irekitzeko baimena edo lizentzia ematen den unean edo zoladuran edo espaloietan mugimendua egiteko baimena ematen denean edo probetxamendua hasten denean behar den baimena izan gabe egiten bada. Hala ere, toki entitateak probetxamenduari dagokion zenbateko osoa edo horren zati bat eskatzen ahalko du aurretik.

8. art. Zangak egin edo zoladuran edo espaloietan mugimendua egin nahi duen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio toki entitateari, eta hirigintza arloko araudiaren betebeharrak bete beharko ditu.

9. art. Lizentziak ematerakoan ordainarazpen honi dagozkion prezio publikoak likidatuko dira. Pasabidea egiteko denean, lizentziak indarra izanen du baldin eta espaloietan barna pasatzeko baimena lortu bada.

10. art. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo baimenaren xedapenean ezarritako epean bukatu ez badira.

11. art. Lizentzia eskatu dutenek obra egiteari uko egiten ahal diote behin lizentzia hartu ondoan eta iraungipen epea bukatu baino lehenago, beti ere lanak hasi ez badira.

Kasu horretan tasaren % 90 itzuliko da; tasa ordaindu ez bada, haren % 10 eskatuko zaio interesatuari.

12. art. Iruzurtzat hartuko da baimendua baino azalera edo luzera handiagoko probetxamendua egitea, baita obrak egiteko emandako denbora baino gehiago luzatzea ere.

Halaber, iruzurtzat hartuko da behar den lizentzia gabe probetxamendua edo obrak hastea.

13. art. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio edo, bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean hartuko du indarra.

E R A S K I N A

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangako zabalera metro lineal bat baino ttikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko horrela ordainaraziko da:

I.1.1. Zoladura orokorreko aldeetan: 2.250 pezeta.

I.1.2. Zolatu gabeko aldeetan: 1.000 pezeta.

I.2. Zangako zabalera metro lineal batekoa edo gehiagokoa bada, luzerako metro bakoitzeko horrela ordainaraziko da:

I.2.1. Zoladura orokorreko aldeetan: 2.500 pezeta.

I.1.2. Zolatu gabeko aldeetan: 1.000 pezeta.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 gehituko dira.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Igerilekua eta gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude ordainarazpen hauek ordaintzera behartuak.

3. art. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

4. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak.

5. art. Karga-tasa ondoko tarifei lotuko zaie.

T A R I F A

Beriain eta Galar Zendea Erroldatuak Jendakiak Kanpokoak

Gazteak: 7tik 17 urte bitarte 2.000 3.000 10.000

Langabeak (txartela eguneratua) 3.000

Helduak: 18tik 65 urte bitarte 4.000 6.000 15.000

Zaharrak: 66 urtetik aitzina doan doan 15.000

Seme-alabarik gabeko familia 7.000 9.000

Seme-alaba 1 duen familia 8.000 10.500

2 seme-alaba duen familia eta gero

1.000 pezeta seme-alaba bakoitzeko 9.000 11.500

Hamabostaldirako abonuak (elkarren segidako egunak).

Abonu hauek abonaturen batekin ahaidetasun zuzena duten pertsonendako baizik ez dira izanen eta abonatu horrekin etorrita lortu behar dira.

Gazteak: 2.500 pezeta

Helduak: 5.000 pezeta.

Eguneko sarrerak:

Gazteak: 500 pezeta.

Helduak: 2.000 pezeta.

Tenisa (pista ordubete): 500 pezeta.

6. art. Udalaren kirol instalazioetara sartzeko Udalaren baimena edo sarrera eskuratzen denean sortzen da ordenantza honetan arautzen den prezio publikoa ordaindu beharra.

7. art. Instalazioen erabiltzaileek aldioro egin beharko diete men udal kiroldegiaren esparruetan portaeraz eta erabileraz ikusgai paratzen diren arauei.

8. art. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren eremutik kanporatzea izan dezake zehapen.

9. art. Iruzurtzat hartuko da udal kiroldegian behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza fiskal honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO PROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan, Nafarroako Entitateen Ondasunei buruz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 93. eta ondoko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 28. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

2. art. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko probetxamendu edo erabilera pribatiboetarik edozein egitea da zergagaia:

1. Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2. Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako muntaduren bidez okupatzea.

3. Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

4. Eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako instalazioak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5. Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burni-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6. Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7. Eremu publikoan kioskoak paratzea.

8. Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

9. Erakusleiho eta beirarasak.

10. Balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

3. art. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzia edo esleipenen titularrak eta probetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentziarik edo esleipenrik gabe, ordenantza honen xede diren probetxamenduak egiten dituztenak.

c) Probetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Eremu publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo probetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

4. art. Ordenantza honetako prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko, probetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren probetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko da kontutan, honen eraskinean xedatzen denari jarraikiz.

5. art. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira prezio publikoen ordainarazpenetik.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak berekin badakar toki entitatearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, deusetan ukatu gabe prezio publikoaren ordainketa.

2. Kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako ondasunek zenbat balio duen edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa, horrenbertze emanen dio ordainetan toki entitateari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalteordainak eta diru itzulerak.

7. art. Prezio publikoa ordaindu beharra probetxamendua onartzen denean sortzen da, edo probetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

8. art. Udalak behar den lizentziarik edo esleipenrik eman gabe probetxamendua hasten bada, behar den prezio publikoa pagatzeak ez ditu egindako probetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

9. art. 1. Ordenantza honetan araututako prezio publikoei lotutako probetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira.

2. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai eta kadirekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, etabarrik badago, eta kobratutako prezio publikoaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

3. Balkoi eta terrazak kristalez ixteari dagokion prezio publikoaren sortzapena lizentzia ematen den unean izanen da.

10. art. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe probetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean eta iragaten denean ezarrita dagoen epea Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek erabil dezaten toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena.

E R A S K I N A

I. epigrafea. Probetxamendu bereziak zoru gainean.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 2.500 pezeta/m² urtean.

I.2. Merkatu ttikiak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko:

1. artikulua. Tarifa 50 pezetakoa izanen da (berrogeita hamar) egunean saltokiak okupatutako metro lineal bakoitzeko. Horrezaz gain, saltoki bakoitzak, eskaintzen dituen salgaien arabera, egunean ondoko diru kopurua ordaindu beharko du:

a) Haragi, arrain, hertzeki, arraultz, hegazti, fruta, barazki eta gisakoen saltokia: 1.000 pezeta.

a') Idem. a), kalez kaleko salmenta egunero eta ibilgailuaren bitartez egiten denean: 750 pezeta.

b) Zapata eta jazkien saltokia, oro har: 900 pezeta.

b') Idem. b), kalez kaleko salmenta egunero eta ibilgailuaren bitartez egiten denean: 650 pezeta.

c) Esneki, opil eta gozokien saltokia: 800 pezeta.

c') Idem. c), kalez kaleko salmenta egunero eta ibilgailuaren bitartez egiten denean: 550 pezeta.

d) Fruitu idor, azeituna, gozoki eta gisakoen saltokia: 700 pezeta.

d') Idem d), kalez kaleko salmenta egunero eta ibilgailuaren bitartez egiten denean: 450 pezeta.

e) Bisuteriaren, munta ttikiko elektragailuen eta lorateriaren saltokia: 500 pezeta.

e') Idem. e), kalez kaleko salmenta egunero eta ibilgailuaren bitartez egiten denean: 250 pezeta.

2. art. Hileko eta urteko abonuak ezar daitezke, honako diru kopuruetakoak:

a) Aurreko artikuluaren "a" atalean sailkatutako saltokiak: 3.500 pezeta hileko, 8.750 pezeta hiru hileko, 17.500 sei hileko eta 35.000 pezeta urteko.

a') Aurreko artikuluaren "a'" atalean sailkatutako saltokiak: 12.000 pezeta hileko, 32.500 pezeta hiru hileko, 65.500 sei hileko eta 130.000 pezeta urteko.

b) Aurreko artikuluaren "b" atalean sailkatutako saltokiak: 3.250 pezeta hileko, 7.500 pezeta hiru hileko, 15.000 pezeta sei hileko eta 30.000 pezeta urteko.

b') Aurreko artikuluaren "b'" atalean sailkatutako saltokiak: 11.000 pezeta hileko, 25.000 pezeta hiru hileko, 50.000 pezeta sei hileko eta 100.000 pezeta urteko.

c) Aurreko artikuluaren "c" atalean sailkatutako saltokiak: 3.000 pezeta hileko, 6.250 pezeta hiru hileko, 12.500 pezeta sei hileko eta 25.000 pezeta urteko.

c') Aurreko artikuluaren "c'" atalean sailkatutako saltokiak: 9.000 pezeta hileko, 20.000 pezeta hiru hileko, 40.000 pezeta sei hileko eta 80.000 pezeta urteko.

d) Aurreko artikuluaren "d" atalean sailkatutako saltokiak: 2.500 pezeta hileko, 5.000 pezeta hiru hileko, 10.000 pezeta sei hileko eta 20.000 pezeta urteko.

d') Aurreko artikuluaren "d'" atalean sailkatutako saltokiak: 7.000 pezeta hileko, 17.500 pezeta hiru hileko, 35.000 pezeta sei hileko eta 70.000 pezeta urteko.

e) Aurreko artikuluaren "e" atalean sailkatutako saltokiak: 2.000 pezeta hileko, 4.250 pezeta hiru hileko, 8.500 pezeta sei hileko eta 17.000 pezeta urteko.

e') Aurreko artikuluaren "e'" atalean sailkatutako saltokiak: 5.000 pezeta hileko, 12.500 pezeta hiru hileko, 25.000 pezeta sei hileko eta 50.000 pezeta urteko.

I.3. Bestetako barrakak

Egunean 100 pezeta/m²

Zenbateko hauek lizitaziorako hasierako preziotzat hartzen dira esleipena enkante bidez egiten bada.

I.4. Aldamioak: I-3 puntuan ezarritako zenbatekoaren % 50.

Urbanizazioa egiten ari den aldeetan zenbatekoak % 75 merkeago izanen dira.

II. epigrafea.-Zoru, hegalkin eta zorupeko probetxamendu bereziak, horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek eginak.

Horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erdietsitako dirusarrera gordinen % 1,5 da aplikatu beharreko tarifa.

ORDENANTZA, BERIAINGO HERRILURRETAKO LURZATIAK HERRITARREN ARTEAN PROBETXATZEA ARAUTZEN DUENA

O i n a r r i a

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

2. art. a) Famili unitateek Beriaingo udal mugapeko herrilurretan laborantzarako lurzatiez probetxatzeko eskubidea dute, beren titularrek ondoko baldintzak betetzen badituzte:

I) Adinez nagusia izatea edo adinez ttiki burujabea nahiz judizialki gaitua izatea.

II) Udal erroldan herritar gisa inskribatua egotea urtebeteko antzinatasunarekin.

III) Herrian urtean bederatzi hilabetez bederen egiazki eta jarraian bizi izatea.

IV) Udaleko zergak edo betebehar fiskalak eguneratuak izatea.

b) Famili unitateko kideak etxe berean bizi diren guztiak izanen dira. Dena den, famili unitate independientetzat hartuko dira etxebizitza berean bizi diren guraso jubilatuak, beti ere horien dirusarrerak lanbidearteko guttieneko soldata baino ttikiagoak badira.

II. KAPITULUA

Laborantzarako herrilurren probetxamenduak

3. art. Laborantzarako herrilurren probetxamenduak ondotik zehazten diren modalitateetan eginen dira, hurrenez hurren:

LEHEN SAILA

Herritarrendako lehentasunezko probetxamenduak

4. art. a) Onuradunak izanen dira famili unitateen titular diren herritarrek 1. artikuluan ezarritako baldintzak bete eta famili unitateko kide bakoitzaren dirusarrerek lanbidearteko guttieneko soldataren % 30 baino ttikiagoak badira, edo famili unitatearen dirusarrera osoak soldata eta erdiaren azpitik badaude.

b) Errenta mailak zehazteko, aurreko atalari jarraikiz, azken urte fiskaleko errenta aitorpena hartuko da oinarritzat eta, horren ezean, soldaten ziurtagiria, enpresaren zigilua eta guzti.

c) Famili unitatean fisikoki edo adimenez guttituak diren kideak baldin badaude, lanbidearteko guttieneko soldataren % 60aren pareko dirusarrera kontatuko da kide bakoitzeko.

5. art. a) Ereduko loteek 40 erreguko azalera izanen dute; laborantzarako herrilurretako % 50 bederen banaketa mota horretarako izanen da.

b) Ordenantza hauetako 3. artikuluak xedatu bezala onuradunei eman beharreko loteak ateratzeko ereduko loteari koefiziente hauek ezarriko zaizkio:

I) 3 kide arteko famili unitateak: 1 koefizientea.

II) 4tik 6ra arteko famili unitateak: 2 koefizientea.

III) 7tik 9ra arteko famili unitateak: 3 koefizientea.

IV) 9 kide baino gehiagoko famili unitateak: 4 koefizientea.

6. art. Herritarrendako lehentasunezko probetxamenduak ustiatzeko epea 8 urtekoa izanen da. Hala ere, eta Udalak baimena ematen badu, probetxamendua laborantza mota emankor den arte luzatzen ahal da, lur hori urte anitzetarako probetxamendurako denean.

7. art. Onuradunek ordaindu beharko duten lur-saria 1.000 pezetakoa da erreguko. Halaber, haren kargura izanen dira lurzatitze eta banaketari ekiteko behar diren gastu guztiak.

8. art. a) Herrilurretako lurzatiak onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte, eta ezin izanen dute errentan eman edo ustiatu lan pertsonala ez den bertze moduren baten bidez.

b) Laborantza lanak norberak zuzenean egiten dituela egiaztatzen ahal da:

I) Nekazaritzako Gizarte Segurantzako afilizio txartelaren bitartez.

II) Nekazaritzako ustiapenaren kariaz izandako dirusarrera eta gastuen agiriak aurkeztuz: makineria, ongarriak, gasolioa, e.a.

c) Laborantza lanak bertzeri gasailan eman edo lagatzen dituzten onuradunek herrilurretako lurzatiak galduko dituzte esleipenaren epea akitzeko gelditzen den aldirako.

Zernahi gisaz, laborantza lanak norberak zuzenean egiteko eskubidea ez dute galduko uzta biltzea hirugarrenei errentan emateagatik.

BIGARREN SAILA

Herritarrendako esleipen zuzeneko probetxamenduak

9. art. Lehentasunezko probetxamenduaren beharrei erantzun ondotik, laborantzarako geratzen diren herrilurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, herritarren artean zuzenean esleituko dira. Prezioa 3.000 pezeta (hiru mila) izanen da erreguko.

10. art. Lurrak esleipen hartzaileak berak landu behar ditu eta hori ordenantza hauetako 7.b artikuluan xedatu bezala egiaztatu beharko da.

11. art. Esleipen-epea 8 urtekoa izanen da. Hala ere, eta Udalak baimena ematen badu, probetxamendua laborantza mota emankor den arte luzatzen ahal da, lur hori urte anitzetarako probetxamendurako denean.

12. art. Loteen azalera, jabetzapeko lurretan:

a) 100 erregu arte: 40 erregu.

b) 101 erregutik 250era arte: 30 erregu.

c) 251 erregutik 400era arte: 20 erregu.

d) 400 erregu baino gehiago: 10 erregu.

HIRUGARREN SAILA

Toki entitatearen ustiapen zuzena edo enkante irekia

13. art. Aitzineko sailetan ezarritako prozedurak aplikatu ondoan, laborantzarako lurra sobrante baldin badago, lur hori enkante irekiaren bidez esleituko du, 8 urteko eperako.

14. art. Enkantea egin ondotik, laborantzarako lurra sobrante gelditzen bada, Udalak zuzenean ustiatzea erabakitzen ahalko du.

III. KAPITULUA

Familiendako baratzeak

15. art. Herrilurrei buruzko 6/1986 Legearen 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Beriaingo Udalak familientzako baratze gisa erabili eta probetxatzeko herrilur hauek mugatu ditu:

-Mendi barrena: 11 baratze.

-Kanposantuko bidea: 12 baratze.

-Zubitzako bidea: 3 baratze.

-Trenbide ondoan: 3 baratze.

-Termusko dermioan, eskuinaldean: 3 baratze.

Familiendako baratzeak guztira 32 dira. Beraz, herrilurretako lurzati guztien % 10era ez dira iristen.

16. art. Lurzati horiek barazkietara bideratuko dira soilik, alderdi honetan lantzen diren mota guztietara, tuberkuluak barne.

17. art. Baimena ematen da berotegietan mintegiak paratzeko. Egitura desmuntagarria izanen dute, metalezko hodiz eta plastikoz eginak. Horiek ez dira behin ere hobekuntzatzat hartuko.

18. art. Ez da baimenik izanen aziendarik eduki edo ustiatzeko, familiaren kontsumorako izanik ere.

19. art. Lurzatiaren barnean edo hara sartzeko bidean ez da zilegi izanen zaborrik, txatarrarik edo bertze material organiko nahiz inorganikorik biltzea.

20. art. Zimaurra lurzatiaren esparruan biltzeko baimena ematen da, baina lurrak ongarritzeko hiletan soilik.

21. art. Ureztatzeko erretenak eta ubideak garbi eduki behar dira, eta behar denean garbitu eginen dira, eta mugakideek egoera onenean edukitzeko obligazioa izanen dute.

22. art. Ez da zilegi putzurik egitea lurpeko ura atera eta ureztapenean erabiltzeko.

23. art. Lurzatietarako sarbideak Beriaingo Udalak erabakitzen dituen tokietan eginen dira. Nolanahi ere, bideen tamaina ezin daiteke ez ukitu ez aldatu ere.

24. art. Familiendako baratzeak probetxatzeko ordainketa hauek ezarri dira:

-Tasa arrunta: urtean 1.500 pezeta.

IV. KAPITULUA

Tarifak eguneratzea

25. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean xedatutakoarekin bat, ordenantza honetan ezarritako lur-sariek urtero izan behar duten eguneratzea nekazariek hartzen dituzten prezioen goiti-beheitien ariokoa izanen da, erakunde ofizial eskudunak onesten dituen indizeei jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honek indarra hartuko du indarrean dagoen legerian ezarritako izapideak bete ondotik.

Bigarrena.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea eta ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe gelditzen dira, baliorik ez eraginik ez dutela, Udalak aitzinetik hartutako erabaki guztiak, ordenantza hau osoki betetzeari kontra edo traba egiten badiote.

UDAL HILERRIKO KONTZESIOEN PREZIO PUBLIKOEN ARAUA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, udal hilerriko panteoi, hilobi, nitxo eta kolunbarioen kontzesiotik heldu diren probetxamenduen prezio publikoak ezartzen dira arau honetan.

2. art. Kontzesioa esleitzea eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak du prezio publikoa ordaindu behar.

3. art. Udal mugapetik kanpora bizi diren lagunen hilotzak edo bertze hilerrietatik ekartzen dituzten gorpuzkinak ehorzteko bada, mota guztietako hilobi, nitxo edo kolunbarioei dagozkien eskubideek % 50eko errekargua izanen dute arau honen eraskinean finkatzen diren tarifen gainean.

Errekargu horretatik kanpo daude agintari judizialek agintzen dituzten zerbitzuak eta ezinbertzez egin beharrean gertatzen ahal direnak.

4. art. Bertze gorpuzkin batzuek okupatzen dituzten nitxoetan hilotzak ehorzteko lizentziak kontzesio berritzat hartuko dira. Eraskinean aurreikusten diren tarifen gainean ondoko murrizketak aplikatuko dira.

Aitzineko kontzesioaren edo haren luzapenaren mugaegunerako 5 urte edo gehiago falta bada, dagokion tarifaren % 50 likidatuko da.

Aitzineko kontzesioaren mugaegunerako 5 urte baino guttiago falta bada, dagokion tarifaren % 75 likidatuko da.

5. art. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.

6. art. Kontzesioa esleitzeko bidea enkantea bada, berau arautzeko baldintzen pleguari eginen dio men.

E R A S K I N A

T a r i f a k

Tarifak hauek izanen dira:

I. epigrafea.-Ehorzketa eskubideak.

a) Lurperatzea: 15.000 pezeta.

b) Ehorzketa nitxoan edo panteoian: 5.000 pezeta.

II. epigrafea.-Alokairuak eta lagapenak.

a) Ehorzketa nitxoan: 10 urte bakoitzean, 15.000 pezeta.

b) Kolunbarioak: 10 urte bakoitzean, 5.000 pezeta.

c) Panteoiak eraikitzeko lurren kontzesioa: lagatutako metro karratu eta urte bakoitzeko, 500 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A9701302