37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Udal tributuetan aplika daitezkeen kuotak eta indizeak, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalen behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, aurtengo otsailaren 13an eginiko osoko bilkuran ondotik zehazten den erabakia hartu zuen:

Ikusirik zerga baliabideak ezarri eta ordaintzeko aginduaren gaineko espedientea.

Ikusirik, indarra duen legeriak dioena betez irekitako jendaurreko epean "Castillo de Gorráiz, S.A." enteak hirigintza jardueren tasak arautzen dituen ordenantzari buruz, eta hirilurren balio igoeraren gaineko indize eta zerga motei buruz alegazioak jarri dituela; funtsean honako edukinak dituztenak:

a) Hirigintzako jarduketen tasak arautzen dituen ordenantzaren gainean. Era horretako tasen ordainarazpena eta ordaintzeko agindua ez dira bidezkotzat jotzen.

b) Lurren balio igoeraren gaineko zergari buruzkoa. Adierazi da Udalak ezarritako indize eta tasak ez datozela bat Eguesibar bezalako populazioa duten udalerrietarako jarritakoekin; gainera, ateratzen diren kuotak direla eta, legalitate, progresibitate, berdintasun, ekitate eta horrelako printzipioak hausten dira.

Toki ogasunak arautzen duen arautegia kontuan hartuz, bereziki martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aipatu diren alegazioak honela bideratu dira.

a) Hirigintzako jardueraren tasa arautzen duen ordenantzari buruz: alegazioa ontzat hartzea, horren ordainarazpena sortarazten duten hirigintza jarduketak interes orokorrekoak direla pentsatzen delako (hirigintzako proiektuak eta planeamendu bideak tramitatzea), eta ez hainbeste interesatu partikularren interesekoak.

b) Lurren balio igoeraren gaineko zerga: ontzat ez hartzea indize eta tasak baldintzatzen dituen populazioari dagokionean, hura finkatzeko 1996ko maiatzaren 1ean onetsitako biztanleen azken Errolda, 8.678 biztanle agertzen duena, hartu duelako kontuan; eta partzialki onartzea, gero adierazten diren indize eta tasa batzuk ezarriz. Horrek 1996ko urriaren 25eko erabakian gainbalioaren azalpenerako bost urtera arteko lehenbiziko aldian ezarritako indize eta tasen murriztapen bat dakar.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262, 324 eta ondoko artikuluetan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13.ean eta lehen xedapen iragankorrean eta aplikagarri den gainerakoetan xedatutakoa kontuan hartuz,

ERABAKI DA:

1. "Castillo de Gorráiz, S.A." entitateak eginiko alegazioak honela ebaztea:

a) Onartzea hirigintza jardueren tasak arautzen duen ordenantzarekin loturiko alegazioa. Ordenantza hori ez da behin betikoz onetsia izanen.

b) Ez onartzea lurren balio igoeraren gaineko zergarekin loturiko alegazioa, zerga oinarria eta kuota zehazteko aplikagarri diren indize eta tasak zehazteko kontuan hartu beharreko populazioari dagokionean.

c) Hein batean onartzea lurren balio igoeraren gaineko zergarekin loturikoa, aplikazio tasa eta indizei dagokienean, ondoren adieraziko dira bost urteko lehenengo aldirakoak.

2. Ordenantza fiskal orokorra behin betikoz onestea.

3. Zergak ezarri eta ordaintzeko aginduaren gaineko erabakiak behin betikoz onestea, bai eta ondoko ordenantza arauemaileak ere:

A) Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, irekitzeko lizentziak ematekoak eta hirigintza lizentziak ematekoak.

B) Prezio publikoak, bide publiko eta herrilurretan zoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu bereziak egiteko; ibilgailuak espaloietan barrena sartzeko, aparkaleku esklusiborako bide publikoa erreserbatzeko, edozein motatako salgaiak kargatu eta deskargatzeko; auzokide guztiak edo gehienak ukitzen dituzten hornidura zerbitzuen ustiapen enpresek bide publikoetan zoru, hegaldura edo zorupeko erabilpen pribatiboa edo probetxamendu bereziak egiteko.

C) Kontribuzio bereziak.

4. Lurren balio igoeraren gaineko zergagaia eta zerga tasak zehazteko indizeak, ondoren datozenak, behin betikoz ezartzea:

A) Indizeak:

-Urte batetik bostera arte: 2,6

-Hamar urte bitarte: 2,1

-Hamabost urte bitarte: 2,0

-Hogei urte bitarte: 2,0

B) Tasak: ehuneko zortzi (%8), igoera azaltzen den aldia edozein delarik ere.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko behin betiko zerga-tasa eraikuntza, instalazio eta obren exekuzio materialaren ehuneko lau eta erdian ezartzea (%4,5).

6. Erabaki honen bidez onetsitako ordenantzek indarra hartzen duten arte indarrean izan diren ordenantza fiskalen berariazko indargabetzea behin betikoz onestea. Ordenantza haiek 1993ko uztailaren 26ko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren.

7. Iragarkia eta behin betikoz onetsitako ordenantzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eguesibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsai- laren hemeretzian. Alkatea, José María Senosiáin Ibáñez.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Oinarria

Honako Ordenantza, martxoaren hamarreko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean (1995ko martxoaren 20ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) erabakitakoaren arabera ezartzen da.

I. KAPITULUA

Hastapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza Fiskal Orokor honen helburua da Udal honen erregimen fiskala osatzen duten ordainarazpen guztientzako arauak eta oinarri orokorrak ezartzea.

Ordenantza honen arauak Ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken hauek berariaz arautzen ez duten guztian.

2. art. Zergak ordaintzeko betebeharra, bakoitzarekiko Ordenantza Fiskaletan eta honetan ezartzen den bezala, orokorra da eta pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo eskubide eta betebehar fiskalak izan ditzaketen nortasun juridikorik gabeko sujetuak hartzen ditu bere esparruan, beti ere berdintasun eta kapazitate ekonomikoaren printzipioak errespetatuz, (2/1995 Foru Legearen 56.a. artikulua).

3. art. Eguesibarreko Udalak onartutako Ordenantza fiskalek, Udal barruti guztiko eskualde osoan izanen dute indarra, entitate ezarlearen lurraldeaz kanpo egindako edo burututako tratu, egintza edo ekoizpenak kargatu ezinik, (2/1995 Foru Legearen 56.b. artikulua).

4. art. Udal honek ordainarazten dituen Zerga Lokalen sujetu pasiboek behar bezala dokumentatutako kontsultak egin diezazkiokete Udalari, kasu bakoitzean tokatzen zaien zerga erregimen, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak argibide hutsaren izaera izanen du eta ez administrazio egintzarena, Administrazioari loturarik ezarriko ez diolarik.

Hala eta guzti, kontsulta bat egin ondoren bere tributu arloko betebeharrak eskudun organoaren erantzunaren arabera bete dituen sujetu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3 artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

Interesdunek ezin izanen dute errekurtsorik ezarri kontsultaren erantzunaren kontra. Hala ere, ondoren erantzun horretan oinarritutako ekintza administratiboaren aurka egin dezakete (2/1995 Foru Legearen 63.4 artikulua).

5. art. Udal honek, eskatzen dutenei indarrean dauden Ordenantza Fiskalen kopiak luzatuko dizkie.

Ordenantzek, beraietan aurreikusitako denboran izanen dute indarra. Epe hau ez bada ezartzen, mugagabeko iraupenekoak direla ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).

II. KAPITULUA

Zerga erlazioaren elementuak

Zergagaia

6. art. Zergagaia, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den Ordenantzan zehaztutako izaera juridiko edo ekonomikoko betebeharra da eta hura gauzatzeak zergak ordaintzeko beharra sortarazten du.

Ordenantza Fiskal berezi bakoitzak zergagaia zehaztuko du eta horretarako, zerga ordaindu beharra zer baldintzatan sortzen den aipatuko.

7. art. Ez da analogia onartuko, zergagaiaren edo salbuespen edo beherapenen esparrua bere muga hertsietatik haruntzago hedatzeko.

8. art. Sujetu pasiboa.

a) Sujetu pasiboa, pertsona natural edo juridikoa da, zeina, Ordenantza Partikularrari jarraikiz, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona fisiko edo juridikoa da, zeini ordainarazpen bakoitzari dagokion Ordenantzak zergagaiari dagokion tributu karga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkoa, legezko ezarpenarengatik edo ordenantzarengatik, sujetu pasiboaren ordez zerga betebeharraren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen sujetu pasiboa da.

b) Ondoretasun banatugabeak, ondasun komunitateak eta, nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomiko bat edo ezarpen jar dakiokeen berezitako ondare bat osatzen duten gainerako erakundeak sujetu pasibotzat hartuko dira.

9. art. Zerga erlazioaren aldaezintasuna.

Sujetu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin izanen dira aldatu egintza edo konbenio berezien bidez.

Horrelako egintza eta konbenioek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

10. art. Zerga-Oinarria.

Zerga-Oinarritzat hartuko da:

a) Zergagaia ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergagaiaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Beraien gainean tarifa egokia eratxikiko da, tributu zorra zehazteko.

c) Udal Administrazioak kontutan edukitako zergagaiaren balorazioa diru unitateetan. Beraren gain (bere kasuan, tokatzen diren murriztapenak eginda, indarrean dagoen arautegiaren arabera) tributu zorra zehazteko, tokatzen den tasa aplikatuko da.

Zenbait ordainarazpenen kasuetan errolda, matrikula edo erregistroa eginen da, beren izaera dela eta zergagaiak eten gabe gertatzen direnenan.

11. art. Likidazio oinarria.

Karga-Oinarrian, bere kasuan, ordainarazpen bakoitza arautzen duten lege edo ordenantzak ezarritako murrizpenak eginda ematen duen emaitzatzat hartzen da likidazio oinarria.

12. art. Karga-tasa.

Karga-tasatzat hartuko dira izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeen eta likidazio oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak.

13. art. Kuotaren zehaztapena.

Kuota zehaztuko da:

a) Bere Ordenantzan ezarpen modulu gisa adierazitako kopuru finkoaren arabera.

b) Karga oinarriaren gainean aplikatutako Ordenantza berezietan ezarritako tarifen arabera.

c) Karga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa propotzional edo aurreragarria aplikatuz.

d) Kontribuzio berezietan globalki, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaion obra eta instalazioen kostearen ehunekoaren arabera, kuota osoa sujetu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuko da, finkatutako moduluei jarraikiz.

14. art. Salbuespenak eta beherapenak.

Martxoaren 10ko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Parlamentuak onartutako edo onartzen dituen gainerako arauetan disposatutakoari jarraituko zaio.

III. KAPITULUA

Tributu zorra

15. art. Tributu zorra, sujetu pasiboak Udal Administrazioari zor dion kopurua da. Kopuru honetan tributu kuota sartzen da eta, kasuan kasu, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Legalki zehaztatutako berandutzagatiko korritua.

c) Luzapen edo gerorapenagatiko errekargua.

d) Premiamenduzko errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak.

Tributu zorraren ordaintzearen erantzunbeharra

16. art. 1. Legeak beste pertsonak tributu zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, sujetu pasiboen edo zordun printzipalen ondoan, solidarioki edo subsidiarioki.

2. Berariazko legezko agindurik kontran ez bada, erantzunbeharra beti subsidiarioa izanen da.

3. Erantzunbeharrak tributu zor osoa hartuko du, zigorra izan ezik.

Premiamenduzko errekargua erantzuleari izanen da eskagarri bakarrik borondatez ordaintzeko epealdia bukatzen denean honek ordaindu gabe.

17. art. Edozein kasutan, erantzuleei tributu zorraren ordainketa eskatzeko administrazio ekintzaren eratorpenak, interesdunaren aldez aurreko entzunaldiarekin, erantzunbeharra deklaratzen eta irispidea zehazten duen administrazio egintza bat eskatuko du.

Egintza hau, likidazioaren oinarrizko elementuen adierazpenarekin jakinarazia izanen zaie, momentu horretan zordun printzipalaren eskubide guztiak emanez.

18. art. Erantzule subsidiarioei administrazio ekintza eratorpentzeak, aurretik zordun printzipalaren eta beste erantzule solidarioen ordainezintasun deklarazioa errekerituko du, lege barrutiaren barnean deklarazio hau baino lehen har daitezkeen arretazko neurrien galerarik gabe.

19. art. Zor baten bi erantzule solidario edo subsidiario edo gehiago baldin badira, hau osoki eska daiteke beraietako edozeini.

Tributu zorraren iraungipena

20. art. Tributu zorra iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskripzio bidez.

c) Ordainezintasuna frogatuaz.

d) Konpentsazioz.

21. art. Tributu zorren ordainketa Ordenantza honen 54. eta 57. artikuluetan ezarritakoarekin ados eginen da.

22. art. Hurrengo eskubide eta ekintzak bost urteren buruan preskribatuko dute:

a) Sujetu pasiboaren alde:

-Udal Administrazioaren eskubidea tributu zorra zehaztatzeko likidazio egokiaren bidez, epe hau sortzapen egunetik kontatuaz

-Likidatutako tributu zorren ordainketa eskatzeko ekintza, borondatezko ordainketaren epea bukatzen den datatik kontatuaz.

-Tributu arloko arau-hausteengatik zigorrak ezartzeko ekintza, arau-hauste hauek egin zirenetik kontatuaz.

b) Administrazioaren alde, okerreko sarreren itzulketen eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatuaz.

23. art. Lehenagoko artikuluaren a) zatiko preskribapeneko epeak eteten dira:

-Sujetu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergagai bakoitzagatik zorpidetutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta dirubilketa erdiesteko burututako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Kexa edo edozein motatako helegite jartzeagatik; Udal Administrazioari berari lepora dakiokeen errua dela eta, honek hortarako paratu den epean erabakitzen ez badu, preskripzio aldia aipatu epea agortutzat jotzen den unetik aitzina hasiko da berriz kontatzen.

-Tributu zorra ordaindu edo likidatzeko sujetu pasiboak egiten duen edozein jarduketagatik.

Aurreko artikuluko B) ataleko kasuan, preskripzioko epea eten eginen da sarrera ez-zilegia itzultzea nahi duen sujetu pasiboaren edozein egintza fedemaileren bidez, edo horrelakorik badela aitortzen duen Udal Administrazioaren edozein egintza dela medio.

24. art. Preskripzioa agindu bidez aplikatuko da, sujetu pasiboak izendatu edo salbuetsi beharrik gabe.

25. art. Sujetu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun ziurra dela bide, burutu ezin izan diren tributu zorrak, behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epea akiturik zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungirik geratuko da.

IV. KAPITULUA

Tributu arau-hausteak eta zigorrak

Tributu arau-hausteak

26. art. Arau-hausteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 93. artikuluak eta beste arau aplikagarriek ezarritakoaren arabera, bertan tipifikatutako eta zigortutako ekintza eta omisioak izanen dira.

27. art. Sujetu arau-hausleak, arau-hauste bezala legez tipifikatutako ekintza edo omisioak eta bereziki hurrengo hauek egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izanen dira:

a) Tributuen sujetu pasiboak, bai zergadun bai ordezkari bezala.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten sujetu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Administrazioari informazioa ematera edo kolaboratzera beharturik dauden pertsona fisiko edo juridikoak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan esandakoaren arabera.

28. art. Arau-hauste gisa tipifikaturiko ekintza edo omisioetatik erantzukizunik ekarriko ez dutenak 93. artikuluan ezarritakoak dira.

29. art. Arau-hausteak soilak edo larriak izanen dira, burututako ekintza edo omisioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 94. artikuluak ezarritako kontzeptu batean edo bestean sartzen diren kontuan hartuz.

Zehapenak

30. art. Arau-hausteak isun tinko edo proportzionalaren bitartez zehatuko dira, 2/1995 Foru Legearen 95. artikuluak ezarritakoaren arabera.

31. art. 1. Arau-hauste soil bakoitza, 1.000 pezetatik 150.000 pezetarainoko isunarekin zehatuko da.

2. Eskumenak erabiliz egindako inspekzioari erresistentzia, aitzakia edo ezezkoa, 50.000 pezetatik 1.000.000 pezetarainoko isunarekin zehatuko da.

3. Tributu arau-hauste larriak, kuotaren zenbatekoaren ehuneko 50etik 150erainoko diru zigor proportzionalez zehatuak izanen dira, 2/1995 Foru Legearen 97.3. artikuluko beherapenaren kalterik gabe.

4. Ordaintzeko borondatezko epea bukatzen denetik tributu egoera erregularizatzen duen likidazioa egiten den egunerarte doan denboragatik berandutzagatiko korritua eska daiteke.

32. art. Zehapen Prozedura.

Zehapenak, interesdunen audientziarekin, tributuen behin-behineko eta behin-betiko likidazioak egiteko administrazio ekintzak diktatu behar dituzten organoek erabaki eta ezarriko dituzte, eta dena den, dagokion espedientea aldez aurretik irekiz.

33. art. Tributu arloko arau-hausteetatik eratorritako erantzunbeharra.

1. Arau-hausteetatik eratorritako erantzunbeharra, zigorraren ordainketarengatik edo betetzearengatik edo preskripzioarengatik iraungitzen da.

2. Arau-hausleak hiltzean, burutu gabeko tributu betebeharrekoak oinordeko edo legatu-hartzaileei transmitituko zaizkie, herentzien erdiesteko legegintza zibilak xedatutakoaren kalterik gabe. Edozein kasutan zigorrak ezin dira transmititu.

3. Deusesturiko sozietate edo entitateen kasuan, beraien burutu gabeko tributu betebeharrekoak bazkide edo kapitalean partaide direnei transmitituko zaizkie. Hauek solidarioki eta adjudikatutako likidazio kuotaren balioaren mugaraino erantzunen dute.

V. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

34. art. Tributuen kudeaketari hasiera emanen zaio:

a) Sujetu pasiboaren deklarazio edo iniziatibagatik.

b) Ofizioz.

c) Entitate lokalen organo administratiboen ikertzaileen jardueragatik.

Zerga aitorpena

35. art. a) Zerga aitorpena, zergagai baten inguruabarrak edo elementuak agertu direla adierazten edo aitortzen duen edozein dokumentu da, baita zergagai bat duen edo osatzen duen agiriaren aurkezpen hutsa ere.

b) Edozein kasutan ez da eskatuko aitorpen fiskalak zinpean formulatzea.

c) Aurkezpenaren momentuan interesatuei honen agiri frogatzailea emanen zaie, aitorpenaren kopia batek balio dezakeelarik efektu hauetarako.

d) Interesatuak, frogagiriak kopia huts edo fotokopia batekin batera aurkeztu ditzake, Udal Administrazioak, erkatu ondoren, originala itzul diezaion, dokumentua pribatua izateagatik edo beste edozein kausa legitimogatik prozeduraren behin betiko ebazpena baino lehen ez dela bueltatu behar irizten ez bada behintzat.

36. art. Derrigorrezkoa da ordenantza partikular bakoitzak zehaztutako epeen barnean aurkeztea aitorpena, eta hori ezean, zergagaia ematen den momentutik hogeita hamar astegunen epearen barnean. Epearen barnean ez aurkeztea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horrela zigortua.

37. art. Entitate lokal honen aurrean aitorpena aurkezteak ez du kargaren jatorriaren onarpen edo ezagutzea ekartzen berarekin.

Udal honek aitorpen eta hauen hedapenak eska ditzake, eta baita tributuen likidazioarako eta bere egiaztapenerako beharrezko balira nabaritutako akatsen gaindiketa.

Aurreko paragrafoak aipatzen dituen betebeharren ez betetzea, arau-hauste soiltzat hartuko da eta horrela zigortua.

38. art. Epeak.

1. Ordenantza partikularretan, izapide bakoitza burutzeko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpena ematen den egunera arteko denbora; beti ere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat.

2. Entitate lokal honen epeak ez betetzeak ez du egintza administratiboaren iraungipena ekarriko berarekin, baina, hala ere, interesatuei kexako erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

3. Izapidaketa akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura geraraztea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartzatenak. Kexa ontzat hartzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, berarekin erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako disziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikuskaritza eta ikerketa

39. art. Administrazio lokal honek ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen duten gertakizun, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.

40. art. Ikerketa burutzeko sujetu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo laguntzailearen dokumentuak, liburuak, fitxategiak, kontu-agiriak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den beste edozein argibide aurrekinen ikuskapena eginen da.

41. art. Sujetu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren beste dokumentuak eguneratuta izan eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskaritza lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekinak edo frogagiriak eskuratuz.

42. art. Ikuskaritza jarduketak sujetu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko diligentzia, jakinarazpen eta hasierako edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.

43. art. Salaketa.

1. Entitate lokalen ikerketa ekintza salaketa dela medio hasi daiteke. Salaketa publikoaren ekintza Administrazioari laguntzeko obligaziotik aparte dago, 2/1995 Foru Legeak 62. artikuluan dioenez.

2. Salaketaren ondorioz hasten den ikerketan salatzailea ez da interesatutzat joko eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen erreklamaziorik tartekatzeko.

3. Ageriko funtsik gabeko salaketak beste tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Tributu likidazioa

44. art. 1. Zerga oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

2. Behin betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergagaiaren administrazio-ikerketa egin ondoan eta karga oinarria egiaztatutakoan burututakoak, behin-behineko likidaziorik izan bada ala ez.

-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.

3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

45. art. a) Likidazioak egiterakoan, Entitate Lokal honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria haunditzen bada sujetu pasiboari adierazi beharko zaio.

46. art. 1. Likidazioak sujetu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:

a) Haien funtsezko elementuak.

b) Erabili daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere adieraziz.

c) Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

2. Jakinarazpen akastunek bere eragina izanen dute sujetu pasiboak haien berri baduela berariaz adierazi, dagokion helegitea jarri edo tributu zorra ordaintzen duenetik hasita.

3. Sujetu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada salbu.

Zergapekoen errolda

47. art. Ordenantza partikularrean horrela ezartzen denean, Udal Administrazioak, interesatuen aitorpenak, ezagutzen dituen datuak eta ikuskaritza administratiboak ikusita, Zergapekoen erroldak eginen ditu. Zergapekoen errolda, behin horrela eginda, etengabeko eta ageriko erregistrotzat hartuko da. Udalak ezartzen duen edozein prozeduraz, mekanikoa barne, eramanen da, funtzionatuko du.

48. art. 1. Zergapekoen errolda eginik, bertako altak, bajak eta aldaketak onartuko dira erreklamagarri den eta sujetu pasiboei modu legalean jakinarazitako ekintza administratiboaren bidez.

2. Zergapekoak, erroldan alta, baja edo aldaketarik ekar dezakeen edozein aldakuntzaren berri eman beharko dio Udal Administrazioari, gertatzen denetik hogeita hamar asteguneko epean.

49. art. Listak, ordainagiriak eta beste dokumentu kobratzaileak zergapekoen erroldara igorri beharko dira, ordainarazpena eskuratzeko.

VI. KAPITULUA

Dirubilketa

Hastapen orokorrak

50. art. Dirubilketaren kudeaketa, Entitate Lokaleko Ogasunaren hartzekoa osatzen duten kreditu eta eskubideen burutzapenera iristeko funtzio administratiboa da.

51. art. 1. Dirubilketa egin daiteke:

-Borondatezko epean.

-Exekuziozko epean.

2. Borondatezko epean ordaintzera behartuta daudenek, horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Exekuziozko epean, indarra duen legeriari jarraikiz dirubilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu.

52. art. Udalaren baliabideen dirubilketa modu zuzenean eginen da, Diruzaintzaren bidez, horrela interbentoreak zerbitzuen fiskalizazioa egin dezan.

53. art. Dirubilketa efektuetarako zor tributarioen sailkapena.

1. Udal-agintariek egindako likidazioen zor tributarioak, dirubilketa efektuetarako, honela sailkatuko dira: jakinaraziak, jakinarazpenik gabekoak eta autolikidatuak.

2. Jakinarazietan, jakinarazpena nahitaezkoa izanen da, zor tributarioaren ezaguera izan dezan sujetu pasiboak. Legezko moduan egindako jakinarazpenik gabe, ezin izanen da zorra eskatu.

3. Jakinarazpenik gabekoak, zergadunen Erroldatik zuzenean datozelako sujetu pasiboek ezagutzen dituzten zorrak direlako banakako jakinarazpenik behar ez dutenak dira, zor tributarioa Ordenantza bakoitzak aurretiaz ezarritako tasen errekargu edo gehikuntzen ezarpenarengatik periodikoki aldatzen bada ere.

4. Autolikidatuetan sujetu pasiboak, tinbratutako efektuen edo aitorpen-likidazioen bidez, zor tributarioaren aldi bereko ordainketa egiten du.

54. art. Ordaintzeko tokia.

Entitate lokalaren aldeko zorrak, Korporazioaren Kutxan edo Udalaren alde horretarako irekitako banku edo aurrezki kontuetan sartuko dira.

55. art. Ordaintzeko epeak.

Zor tributarioak ordaindu beharko dira:

a) Jakinarazitakoak, jakinarazpena jaso eta hogeita hamar laneguneko epearen barnean.

b) Jakinarazpenik behar ez duten tributu zorrak, duten aldizkakotasuna dela eta, aurreko atalean ezarritako epe berdinean, burutu behar diren hiruhilabete naturaleko lehen egunetik konputaturik.

c) Sujetu pasiboak berak likidatutako zorrak behar diren aitorpenak egiterakoan ordainduko dira. Tributu bakoitzari buruzko Ordenantzan ezarritakoak izanen dira egun eta epeak eta honen faltan, zergagaia eman den egunetik hasita hogeita hamar laneguneko epean.

56. art. Ordaintzeko modua.

1. Eskudirutan ordaindu beharreko zor tributarioak modu hauetakoren batean ordainduko dira:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Bankuko txekea.

d) Banku edo Aurrezki Kutxako abonu edo transferentzia karta, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

2. Orain arte adierazitakoa goiti beheiti, zor tributarioen ordainketa banku edo Aurrezki Kutxa bidez helbideratu ahalko da, entitate hori sujetu pasiboaren administratzaile gisa jarduteko moduan, harek baimendutako zorrak ordaintzen dituela. Helbideratzeko baimen horretarako, Entitate lokaleko diruzaintzari eta kreditu edo aurrezki entitateari helbideratzeak hartzen dituen kontzeptuak aldez aurretik jakinaraztea da betebehar bakarra.

57. art. Luzapen eta zatiketak.

1. Tributu zorra likidaturik, Udalak horren ordainketa bere kabuz eta nahi bezala luzatu edo zatitu egin dezake, ordaindu behar dutenek hala eskaturik.

2. Ordainketaren luzapen eta zatiketaren gai guztiak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90 eta 92. artikuluetan ezarritakoaren arabera zuzenduko dira.

VII. KAPITULUA

Helegiteak

58. art. Ordenantzen behin behineko onespenaren kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak Udal ebazpenen kontra orokorrean ezartzen dituen helegiteak ezarri ahalko dira.

59. art. Aurreko artikuluan ezarritakoaz aparte, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean edo udal Ordenantza berak ezarritakoa hausten dituzten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra egiteko interesatuek duten eskubideak indarra izaten segituko du, udal ebazpenen kontrako helegiteak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

60. art. Zergak ordaintzeko beharraren edo ordainarazpen bat dela eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka helegiteren bat jartzeko, galdatutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesatuak ez badu udal gordailuzaintzan likidazioaren zenbatekoa uzten; zenbateko horri ehuneko hogeita bosta gehituko zaio sor daitezkeen gainkargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Honako Ordenantza hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 325. artikuluan ezartzen duen prozeduraren arabera, behin-behinean aprobaturik, 1997ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoki argitaratzen den egun berean, hau beranduago balitz.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak IX. Tituluko, Lehenengo Kapituluko, Hirugarren sekzioan ezarritakoaren arabera, Ordenantza Fiskal Orokor hau eta Entitate Lokal honek onartzen dituen Ordenantza partikularrak aldatzeko, hauek onartzeko betetako tramite berberak burutuko dira.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan ezarririk ez dagoen orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta araututako gaiei aplikagarri zaizkien udal izaerako erabakiak baino lerrun haundiago duten xedapenak aplikatuko da.

DOKUMENTUAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera ezartzen da.

Zergagaia

2. art. Zergagaia, alde batek eskatuta udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak eman edo izapidatzeagatik sortu udal jarduerak eratzen du.

Zerga ordaintzeko betebeharra

3. art. Ordaintzeko betebeharra sortzen da, interes bereziaz udal administrazioak edo agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein dokumenturen luzaketa eskatze hutsagatik.

Sujetu pasiboa

4. art. Sujetu pasiboak dira, udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten dokumentuak eskatu, sortarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural edo juridikoak.

Tarifak

5. art. Honako Ordenantza hau agintzen duten tarifak hauek dira:

1. Instantzia eta dokumentuak

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den dokumentu bakoitzagatik: 100 pezeta.

b) Edozein udal dokumenturen kopia edo fotokopiarengatik. Folio bakoitzarengatik: 10 pezeta.

2. Egiaztagiriak

a) Udal bulegoek luzatzen dituzten azken hirurtekoaren barnean dauden dokumentu edo datuei buruzko egiaztagiriak: 300 pezeta egiaztagiri bakoitzeko.

Azken hirurtekoa baino lehenagoko datuei buruzkoak badira, 500 pezeta egiaztagari bakoitzeko.

b) Alderdi batek eskaturiko txostena, egiaztagiriarekin edo gabe: 300 pezeta.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

Hiri-ordenazioaren planoak, kopia bakoitzeko: 500 pezeta.

4. Lehiaketa eta enkanteak

Langileenak: plantilako lanpostuen lehiaketa eta enkanteetan parte hartzeko, proposamen bakoitzeko 1.000 pezeta.

5. Hirigintzako zerbitzuak

a) Alderdi batek eskaturiko eraikinen azterketa 5.000 pezeta/orduko.

b) Alineazio eta sestren markaketa: 5.000 pezeta/orduko.

6. Beste zerbitzuak

Ezkontza espedientea tramitatzeagatik: 7.000 pezeta.

Kudeaketa eta dirubiltze arauak

6. art. 1. Tasa, Udaleko erregistro orokorrean dokumentuaren aurkezpenarekin sortua ulertuko da, eta ez da udal bulegoetan onartuko ezta jardunen horri ezargarri den instantzia edo dokumenturik, ordaintzearen baldintza aurretik bete ez bada.

2. Udal zigiluaren itzulera behar duen dokumenturik ere ez da luzatuko dokumentua luzatzen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

Aurrekinen bilatzeko eskaera bakoitzaren tasak, emaitza ezezkorra bada ere berdin sortuko dira.

7. art. Udal Administrazioaren dokumentu eta komunikazioen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren funtzionario arduradunek luzatzen dituzten udal zigiluen agiri guztien kontu eta arrazoia eramanen dute eta egunero udal gordailuzaintzan dagokien likidazioekin eginen dituzte sarrerak.

Arau-hauste eta zehapenak

8. art. Udal Administrazioaren dokumentu eta komunikazioen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren funtzionario arduradunak eta Udal Gordailuzaintzaren pertsonal arduradunak, iruzurraren erantzuleak izanen dira eta indarreango xedapenetan aurreikusitako moduan zehatua izanen da iruzurra.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin-behinean onetsitakoan, 1997ko urtarrilak 1ean sartuko da indarrean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoki argitaratutako egunean, hau bestea baino gerokoa balitz.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Administrazioei buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 180. eta hurrengo artikuluen eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100 eta hurrengo artikuluen babesean.

Zergagaia

2. art. Industri eta merkataritza establezimenduek lasaitasun, sanitate, osasungarritasun eta haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarreango arautegian jasotako beste edozein baldintza betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, irekitzeko lizentzia eman aurretik Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da zergagaia.

3. art. Aurreko artikuluan aurreikusitako efektuetarako, irekitzeko lizentzia kasu hauetan beharko da:

a) Aktibitateari hasiera emateko establezimendua lehen aldiz paratzea.

b) Establezimenduan garaturiko aktibitatearen aldatze edo zabaltzea, titular berberak jarraitzen badu ere.

c) Establezimenduaren zabaltzea eta bertan ematen den edozein aldaketa, eta Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako balditzetan eragina dutenak, baldintza horiek berriz egiaztatu beharko direlarik.

4. art. Industri edo merkataritza establezimendutzat hartuko da, edozein eraiketa edo instalazio, publikora irekita edo ez irekita daudenak, etxebizitzara bakarrik zuzendurik ez daudenak eta:

a) Enpresa, industri, artisautza, eraikuntza, merkataritza eta zerbitzu aktibitate batean dihardutenak.

b) Aktibitate horiek eratu gabe, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo probetxamenduak ateratzea.

Salbuespenak

5. art. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da salbuespenik ezta hobaririk emanen.

Sujetu pasiboa

6. art. Tasa honen sujetu pasiboak dira, zergadun kontzeptuan, pertsona natural edo juridikoak eta unitate ekonomiko bat edo ondare berezi bat osatzen duten nortasun juridiko gabeko entitateak, Ordenantza honetako 4. artikuluan aipaturiko establezimendu bat zuzenki esplotatzen dutenak.

7. art. Zergadunaren ordezkoak izanen dira, establezimendu edo lokalaren jabeak, eta horiek, behar balitz, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga oinarria

8. art. Tasaren karga oinarria da, lizentzia eskatzen den aktibitatearen lehen instalazio, zabalketa, aldaketa, toki aldatze, esku aldatze edo titularitate aldaketaren merkataritza edo industri lokalaren azalera.

Kuota tributarioa

9. art. Kuota tributarioa, hurrengo artikuluaren arabera, karga oinarriari dagokion tarifa ezartzearen emaitza izanen da.

10. art. Kuota tributarioa zehazteko, hurrengo tarifak ezarriko dira:

1. Lehenengo aldiz paratzen diren establezimenduak, leku aldatze edo beste aldaketak.

A) Aktibitate klasifikatuak:

Lokalaren 100 metrora arte: 1.200 pta/m2-ko

Hurrengo 400 m2-etatik 500 m2 arte: 500 pta/m2-ko

Beste guztia 500 m2-tik gora: 200 pta/m2-ko

B) Klasifikatu gabeko aktibitateak:

Lehenengo 50 m2-ak: 400 pts/m2-ko

Hurrengo m2-ak eta 100 m2 arte: 200 pts/m2-ko

Gelditzen direnak: 100 pts/m2-ko

2. Aktibitatearen zabaltzea, eskualdatzea, izen edo arrazoi sozialaren aldatze eta titularitate aldatzeetan, lehenago markatutako tarifen %50a izanen da ezargarri.

Sortzea

11. art. Tasa eta zerga ordaintzeko betebeharra sortzen da, zergagaia osatzen duen udal aktibitatea egiten denean.

12. art. Behar den lizentzia lortu gabe establezimendua irekitzen bada, establezimenduak beharrezko baldintzak betetzen dituen ala ez egiaztatzeko udal aktibitatea egiteten denean sortuko da tasa. Hori guztia, establezimenduaren irekitzeko baimena eman edo ixtea dekretatzeko ireki daitekeen espediente administratiboa deusetan ukatu gabe.

Kudeaketa arauak

13. art. Lizentziaren lorpenean interesaturik dauden pertsonek, behar den eskaera aurkeztuko dute Udalean, burutuko den edo diren aktibitateak eta tokatzen zaion lizentzia fiskaleko epigrafea zehaztuaz eta lokalaren errenta kontratua edo erosketa titulua eta orokorrean, Kudeaketa Tributarioz likidatzeko behar den informazio guztiarekin lagunduko ditu.

14. art. 1. Lizentziaren ematearen gainean udal akordiorik ez den bitartean, interesatuek atzera egin dezakete, ariela lizentzia eman balitz tokatuko litzatekenaren %20ra murriztuta gelditurik. Lizentzia ukatuko balitz, ariela kantitate berera murrizturik geldituko da.

2. Iraungirik ulertuko dira, lizentzia eman ondoren sei hilabete baino gehiago pasatzen badira lokalak ireki gabe edo, ireki ondoren, berriro ixten badira elkarren segidako sei hilabete baino gehiagoko epean.

Arau-hauste eta zehapenak

15. art. Arau-haustea izanen da eta iruzurtzat hartuko dira honako kasu hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga onarria zehazteko beharrezkoak diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bestelako arau-hausteetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrak eta hori ezean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta bat datozen arauei jarraituko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.-Entitate Lokal honek onetsitako Ordenantza fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da osagarriki.

Bigarrena.-Ordenantza hau, behin betikoz onarturik Nafarroko Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera, 1997ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoki argitaratzen den egunean, hau beranduago balitz.

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 indarreango Foru Legearen 12 eta 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babesean ezartzen da.

Zergagaia

2. art. Zergagaia osatzen du hirigintzako lizentziak ematera jotzen duten zerbitzu tekniko edo administratiboen emateak, lizentziapeko aktuak indarrean dagoen arautegipean dauden egiaztatzeko helburuarekin.

3. art. Adierazpen bezala, Udal-Ogasunaren tasaren ordainarazpen eskubidea sortarazten du hurrengo kasuetarako lizentzien ematera jotzen duten prozeduraren tramitazioak:

a) Planta berriko obrak, berrikuntzako obrak, obra txikiak, kontserbazio eta apaintzeko obrak, berreraikitzeko obrak eta eraikitze txikietarako obrak.

b) Eraiketen botatze eragiketak, eraisketa, hustutze eta apeo lanak.

c) Lur mugitzeak, lur-berdinketak eta lurrerauzketak.

d) Emandako lizentzien aldaketak.

e) Behin-behineko lizentziak.

Zerga oinarria

4. art. Tasaren zerga oinarria, hirigintza lizentziapeko obren edo eragiketen egite materialaren kostuaz osatua egonen da.

Tasaren zerga oinarrian sartuko da, partzelen barrengo urbanizatzearen balorea.

Ordaintzeko betebeharra

5. art. Orokorrean, ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den momentuan sortzen da. Atzera egiten bada, betebeharra, eskatzen den momentuan sortuko da.

Sujetu pasiboa

6. art. Tasa hauen ordainketara beharturik daude, pertsona natural edo juridikoak, zerbitzu edo lizentzien eskale direnak.

Tarifak eta karga tasak

7. art. Ezarri beharreko tarifa eta karga tasak, Ordenantza honen eraskinean daudenak izanen dira.

Lizentzien izapidatzea eta ondorioak

8. art. Edozein hirigintza lizentzien eskaera, momentuero indarrean dagoen hirigintza arauetan aurreikusitako moduan konplitu beharko da.

9. art. Emandako baimen eta lizentziak, tokatzen zaien tasaren ordainketaren frogagiriarekin ez badatoz ez dute ondoriorik sortuko.

10. art. Lizentzien iraungipenari buruzkoan, indarrean dagoen hirigintza arautegian xedatutakoari jarraituko zaio.

11. art. Lizentzien titularrek, obra edo eragiketak egiteaz amore eman dezakete, idatziz adierazitako berariazko uko egite bidez, lizentzia iraungi ez balitz. Lizentzi ematearen udal akordioa hartu baino lehen egiten bada uko, obrak hasi ez badira, lizentzia eman balitz tokatuko liratekeen tasen ehuneko hogeira (%20) murriztuak izanen dira hauek. Lizentzia eman ondoren egiten bada uko, tasak ehuneko berrogeitamarrean (%50) bakarrik murriztuko dira.

Kudeaketa arauak

12. art. Proiektu berean edo obra edo eragiketa multzo batean zeinetarako eskatu den lizentzia, hauek kontzeptu bat baino gehiagori dagozkienean, tasaren zenbatekoa kontzeptu horietako bakoitzari tarifetan seinalatutako portzentaiak edo kantitateak ezartzearen batura izanen da.

13. art. Lizentzien tasak, oinarriarekin, behin-behinean likidatuko dira egite materialaren aurrekontuan.

Lizentziapeko obra edo eragiketa bukatu eta hurrengo hilabetearen barruan, edo hauek behin-behinekoz hartzean, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da, hauen Zuzendari Fakultatiboaren egiaztapenarekin, tokatzen zaion elkargo profesionalaren oniritzia derrigorrezkoa balitz, non obra edo eragiketen kostu osoa ziurtatzen delarik, behin betiko likidazioa egiteko.

Goian esandako ziurtapena izan ezean, faktura edo baimendutako obren edo eragiketen egite materialaren egiazko kostuaren beste egiaztagiri bat aurkeztuko da.

Kostu hau, udal teknikariek egiaztatuko dute. Hauek, egindakoarekin desadostasuna badago, honetara moldatuko dute lehen atalean aipatutako behin betiko likidazioa egiteko.

Arau-hauste eta zehapenak

14. art. Ordenantza honen arau-hauste kasuak honako hauek dira:

A) Arau-hauste soila:

a) Obraren tokian eta udal-agenteen eskura ez edukitzea lizentziaren frogagiria, tokatzen den tasaren ordainketa-gutunarekin.

b) Obrak hastea, lizentzia eman gabe, baino Ordenantzek eta indarreko xedapenak eskatzen dituzten baldintza guztiekin eskaturik izanda.

B) Omisioak:

a) Udal Administrazioari kontu ez ematea egindako obren balio haundiagoaz, edo aldaketez, edo aurrekontuez, bildutako zergatiengatik jokabide hori iruzur gisa kalifikatu behar ez bada behintzat.

C) Iruzurra:

a) Udal lizentzia eskatu gabe obrak hastea edo egitea.

b) Faltsukeria zerga-oinarria mugatzeko behar diren beharrezko gaien aitorpenean.

c) Obren egite materialaren kostuaren ziurtagiria ez aurkeztea, honek behin-behineko likidaziorako oinarri bezala erabili zena gainditzen duenean.

TARIFEN ERANSKINA

1. Planta berriko obretarako lizentziak, berrikuntzakoak, obra txikikoak, kontserbazio eta apaintzeko eta eraikitze txikietarako obrentzakoak, eraiketen botatzekoak, eraisketakoak, hustutze eta apeo lanetarako eta zuhaitzen botatzerako lizentziak, behin-behineko lizentziak, lurra mugitzeko, lur-berdinketetarako eta lurrerauzketarako lizentziak eta emandako lizentzien aldaketak: %0,2.

2. Lizentziagatiko gutxieneko eskubideak: 7.000 pezeta.

KONTRIBUZIO BEREZIEN ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpena Nafarroako Toki Ongasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehenengo Tituluko IV Kapituluko 8garren Sezkioan xedatutakoaren arabera ezartzen da.

Zergagaia

2. art. Kontribuzio berezien zergagaia zera da: sujetu pasiboak onura edo bere ondasunen balioaren haunditze baten lortzea obra publikoen ondorioza edo Entitate Lokal honek izaera lokaleko zerbitzu publikoak ezarri eta zabaltzearen ondorioz.

3. art. Herriko obra eta zerbitzu publikoak izanen dira:

a) Entitate Lokal honek bere eskurantzen mugen barruko xedeak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Entitate Lokal honek, beste entitate publikoren batek egotzi edo delegatu dizkiolako egiten dituenak eta legearekin ados izanik, bere titulartasuna bereganatu dituenak.

c) Entitate Lokal honen diru-ekarpenarekin beste entitate publikoek edo beraien emakidadunek egiten dituztenak.

4. art. 1. Ez dute obra edo zerbitzu publiko lokalen kontsiderazioa galduko aurreko artikuluko a) izkian xedatuak, kapital soziala osoki Entitate Lokal batena den organismo autonomo edo merkataritza sozietateengatik, Entitate honek egindako ekarpenekin emakidadun batek edo zergadunen elkarte batek egiten badituzte ere.

2. Obra edo zerbitzuagatik eskatutako kontribuzio berezietatik likidatutako eskubideak obra edo zerbitzuaren gastuak ordaintzeko bakarrik erabili ahal izanen dira.

5. art. 1. Obren kostu guztia jabearen kargu den kasuetaz aparte, Entitate Lokal honek hurrengo obra eta zerbitzuengatik eskatu ahalko ditue kontribuzio bereziak, Ordenantza honen 7. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen direnean:

a) Kale eta plazen irekitzea, irekitako kale eta plazen zabalketa eta lerrokatze berriak.

b) Hiribide publikoetako galtzada, espaloi, isurbide eta ur-hartuneen lehenengo establezimendu edo aldaketa.

c) Estolda sare eta hondar-uren hustubideak egin eta berritzea.

d) Argi indarraren distribuzio sarren instalazioa eta argigintza publikoaren ezarpen, aldaketa edo hobetzea.

e) Ur distribuzio sareen instalazio, aldaketa eta hobetzea eta hornidura hobetzeko gordailuen hedatzea, sektore batentzat interesgarri denean.

f) Su-itzaltze zerbitzuaren establezimendu eta hobetzea.

g) Hedatzeko uren jasotze, biltze, gordetze, gidatze eta arazketa, interes orokorrerako ez diren bitartean.

h) Biztanleria osoa zerbitzatzen ez duten hondar-uren arazketa estazioak eta kolektore orokorrak.

i) Kale eta plazetan zuhaitz aldatzea, eta baita sektore zehatz baten interes orokorrerako diren parke eta lorategien eraikitzea eta hobetzea.

j) Lurrerauzketa, betelan eta eustormen egitea.

k) Lehorketa eta saneamendu obrak, etorbide eta uholdeen kontrako lurren defentsarako obrak, eta uraren ibilbidearen erregulatzea eta desbideratzea ere.

l) Ur, gas, elektrizitate eta beste jariakorren distribuziorako eta komunikazio eta informazio zerbitzuetarako sare eta tutuerientzako lurpeko galerien eraikitzea.

m) Beste edozein obra edo zerbitzu publiko lokalen egitea, ezartzea edo haunditzea.

2. Obra edo zerbitzu publiko lokalak herrialde osoan eragin edo onura duenean ezin izanen da inolaz ere kontribuzio berezirik eskatu.

Salbuespenak

6. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Seigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, Mankomunitate eta Elkartzeak, eta baita beraiek beraien helburuak lortzeko sortutako entitate juridikoak eta administratibo-barrutiak, kontribuzio berezietatik salbuetsirik egonen dira.

Sujetu pasiboak

7. art. 1. Kontribuzio berezien sujetu pasiboak, bereziki kontribuitzeko beharra dakarten obren eraikitze edo zerbitzu lokalen establezimendu edo zabaltzeaz onura ateratzen duten pertsona natural edo juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak izan arren unitate ekonomiko bat edo berezitako ondare bat osatzen dutenak dira.

2. Bereziki onuratuak ulertuko dira:

a) Ondasun higiezinei eragiten dieten obren eraikitzeko edo zerbitzuen ezartzeko edo zabaltzeko kontribuzio berezietan, beraien jabeak.

b) Enpresa esplotazioen ondoriozko obren egiteko edo zerbitzuen ezartzeko edo zabaltzeko kontribuzio bereziak, beraien jabeak.

c) Su-itzaltze zerbitzua ezarri edo zabaltzeko kontribuzio berezietan, eragindako ondasunen jabeez gain, udal barrutian bere aktibitatea arlo horretan garatzen duten aseguru konpainiak.

d) Lurpeko galerien egiteko kontribuzio berezietan, erabili behar duten enpresa hornitzaileak.

Zerga oinarria

8. art. 1. Kontribuzio berezien zerga oinarria, Entitate Lokal honek ordainarazpen honen objetu diren obren egiteagatik edo zerbitzuaren ezartze edo zabaltzeagatik soportatzen duen kostearen ehuneko 90 izanen da gehienezko.

2. Esandako kostua, hurrengo kontzeptuek osatuko dute:

a) Peritu lanen, proiektuen idaztea eta obren zuzendaritzaren, plan eta programa teknikoen benetako kostua.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuen ezartze edo zabaltze lanen zenbatekoa.

c) Obra edo zerbitzuek etengabean hartu beharko luketen lurren balioa; erabilera publikoko ondasunak, Entitate Lokal honek dohain eta nahitanahiez emandako lurrak edo Estatuak edo Nafarroako Foru Komunitateak Entitate Lokalari utzitako ondasun higiezinak ez badira behintzat.

d) Eraikinenn eraisketetatik, landaketen, obren edo instalazioen hondamenetik datozen, eta baita eraitsi edo okupatu beharreko hondasunen errenteroen alde doazen kalte-ordainak.

e) Obra edo zerbitzuetan inbertitutako kapitalaren korritua, Entitate Lokalak kreditura apelatu behar duenean Kontribuzio bereziek bete gabeko zatia edo beraien zatiketa orokorraren kasuan hauekin betetakoa finantziatzeko.

9. art. Obra edo zerbitzuen presupostutatuko kostu osoak aurreikuspenaren izaera izanen du. Benetazko kostua aurreikusitakoa baino handiagoa edo txikiagoa balitz, dagozkion kuotak kalkulatzeko hura hartuko da.

10. art. Ordenantza honen 3.c) artikuluko obra edo zerbitzuak direnean edo Ordenantza honen 4.1. artikuluak dioen Entitate Lokalaren ekarpenekin emakidun batek egindakoetan, Kontribuzio berezien karga-oinarria ekarpen hauen zenbatekoen arabera ezarriko da, beste administrazio publikoek obra edo zerbitzu berberagatik eman ditzaketen laguntzen galerarik gabe. Edozein kasutan, Ordenantza honen 8.1. artikuluak dioen ehuneko 90eko muga errespetatuko da.

11. art. 1. Zerga oinarria ezartzeko, Entitate Lokalak soportaturiko kostutzat hartuko da kostu osoaren zifrari Entitate Lokal honek edozein pertsona edo entitate publiko edo pribatutatik lortzen dituen subentzio edo laguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

2. Esandako subentzio edo laguntzak kontribuzio bereziaren sujetu pasibo batek emanen balitu, bere zenbatekoa pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzeko erabiliko da lehenik. Subentzio edo laguntzaren balioak kuota hori gaindituko balu, gaindiketa, hainbana partiturik, horrek beste sujetu pasiboen kuotak murriztuko ditu.

Kuotak

12. art. Kontribuzio berezien kuota, sujetu pasibo bakoitzari karga inposagarriaren zati baten egoztetik ateratzen den zifra da, hurrengo artikuluan jasotako distribuzio irizpideak zainduz.

13. art. Kontribuzio berezien karga-oinarria, sujetu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuen klasea eta izaera kontuan edukiz eta hurrengo arauak ikusiaz:

a) Orokorki, banaketa modulo bezala, elkarrekin ezarriko dira Lur-Kontribuzioaren efektuetarako, ondasun higiezinen fatxaden metro linealak eta katastroko balioa. Arau hauek, zergaren zenbateko osoa ordaintzeko zati berdinetan hartuko dira.

b) Su-itzaltze zerbitzuaren ezarketa edo zabalketa baldin bada eta, jabeekin batera Udalean dauden ondasunen arriskua estaltzen duten entitate aseguratzaileak sujetu pasibo gisa aurkezten badira, entitate hauei dagokien kuotaren zatia beraien artean zatitu ahal izanen da aurreko urtean jasotako primen zenbatekoari proportzionalki.

c) Sujetu pasibo bakoitzari eskagarri den kuota, berak jasotako primen zenbatekoaren ehuneko 5a baino handiagoa balitz, gehiegizkoa hurrengo urtealdietara eramanen da erabat amortizatu arte.

d) Ordenantza honen 7.2.d) artikuluan ezarritako obren kasuan, Kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, haiek erabiliko dituzten konpainia edo enpresen artean banatuko da, bakoitzari erreserbaturiko tokiaren arabera edo beraien sekzio osoaren proportzioan, berehala erabiltzen ez badute ere.

14. art. Behin ordaindu beharreko kuota ezarririk, Entitate Lokalak, sujetu pasiboaren eskariz, beraren zatiketa edo luzaketa eman dezake, bost urteko gehieneko epean.

Sortzapena

15. art. 1. Kontribuzio bereziak obrak bukatu edo zerbitzua ematen hasten den momentutik sortzen dira.

Obrak zatigarriak balira, sortzapena sujetu pasibo bakoitzarentzat, dagozkion tramo edo zati bakoitza bukatu ondoan sortuko da zerga ordaindu beharra.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren galerarik gabe, behin inposaketa eta ordenamenduaren akordio zehatza harturik, Entitate Lokalak kontribuzio berezien aldez aurreko ordainketa eskatzen ahal du, hurrengo urterako aurreikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera. Aurrerapen hauek premiamendu bidez eska daitezke.

3. Ezin izanen da urteroko berri baten aurrerapena eskatu, aurrerapena eskatu zenerako obrak egin ez badira.

Dirubilketa

16. art. 1. Ordenantza honen ezarketaren ondoriozko zor tributarioen ordainketaren efektuetarako, epe, errekargu eta beste gaietarako Entitate Lokal honen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritakoa aplikatuko da. Ordenantza Fiskal Orokor horretan aurreikusten ez denari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea izanen da ezargarri.

2. Kontribuzio bereziengatik likidaturiko eskubideak, bakarrik erabiliko dira obra edo zerbitzuaren gastua ordaintzeko.

Kudeaketa arauak

17. art. Kontribuzio berezien ordainarazpenak kasu zehatz bakoitzean inposaketaren akordioa aldez aurrtik hartzea eskatuko du.

18. art. Kontribuzio bereziez ordaindu behar den obraren egiteko edo zerbitzuaren ezartzeko edo zabaltzeko akordioa ezin izanen da hauen ordenaketa berezia onartu arte hartu.

19. art. 1. Behin obren burutze osoa edo partziala bukaturik edo zerbitzu-prestazioa hasirik, sujetu pasiboak, oinarria eta behin-behineko banakako kuotak ezarri eginen diraa, bidezko likidaziok jiratuz eta egindako ordainketa aurreratuak konturako entrega gisa konpentsatuz.

2. Ordainarazpenaren sortzapenaren datan sujetu pasiboko izaera ez duten pertsonak ordainketa aurreratuak egin badituzte, edo tokatzen zaion behin-behineko banakako kuota gainditu badute, Entitate Lokalak ofizioz behar den itzulketa eginen du.

20. art. Behin kontribuzio bereziak antolatzeko akordio berezia harturik, eta ordaindu beharreko kuotak ezarririk, hauek bereziki sujetu pasibo bakoitzari jakinaraziak izanen dira, sujetua edo haren helbidea ezaguna bada, eta honen faltan, ediktuen bidez.

Interesatuak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluan ezarritako moduan helegiteak ezarri ahalko ditu.

21. art. 1. Eskumen lokaleko obra edo zerbitzuak, Entitate Lokal batek beste Entitate lokal baten diru-laguntzarekin egiten dituenean eta Ordenantza honetan disposatutakoaren arabera kontribuzio bereziak ezartzen diren guztietan, beraien kudeaketa eta dirubilketa obren egitea edo zerbitzuen ezartzea edo zabalketa bere kargu hartzen duen Entitateak eginen ditu, Entitate bakoitzak inposaketa eta ordenaketa akordioei buruzko konpetentzia galdu gabe.

2. Entitate horietako batek ordenazioko akordio zehatza ez balu onartuko, jarduketa unitatea efekturik gabe geratuko da, nork bere aldetik behar diren erabakiak hartuaz.

Hiritarren laguntza

22. art. 1. Obrek ukitutako jabe edo titularrek, Zergadunen Elkarte Administratiboa eratu ahal izanen dute eta Entitate Lokalaren ordez obren eraikitzea edo zerbitzuak ezarpena edo zabalketa bultzatu, honi jartzea tokatzen zaion zatia ordaintzeko hitz emanez bere finantza egoera dela-eta ordaindu ezin badu. Gainera obra edo zerbitzu motagatik dagokiona ere ordaindu beharko du.

2. Halaber, Entitate Lokalak bultzaturiko obrak edo zerbitzuak ezarri edo handitzearen ondorioz ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Elkarte Administratiboak eratu ahalko dituzte kontribuzio berezien ordenaketaren akordioaren jendaurreko epean, Entitate Lokal honek aurretik erabakitako obra edo zerbitzuan parte hartzeko, bere laguntza emanez.

23. art. Zergadun Elkarteen funtzionamenduari, konpetentziari, Estatutuen onartzeari eta kontratazioari dagokienez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.-Ordenantza honetan ezarririk ez dagoen orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Ordenantza Fiskal Orokorra izanen da aplikagarri.

Bigarrena.-Honako Ordenantza Fiskala, behin-behinean aprobaturik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedimentuaren arabera 1977ko urtarrilak 1ean sartuko da indarrean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoki argitaratzen den egunean, hau bestea baino beranduago balitz.

BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORUAN, HEGALDURAN ETA ZORUPEAN EGITEN DIREN PROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuz onetsitako Nafarroako Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 93. eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28 eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezartzen da.

2. art. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupean ondoko probetxamendu edo erabilera pribatiboetarik edozein egitea da zergagaia:

1. Erabilera publikoko lurren zorupearen okupazioa.

2. Erabilera publikoko lurren okupazioa merkantzia, material eta beste antzeko instalazioekin.

3. Argizulo, haizabide, sarrerako ate edo kargako sarbide edo bide publikoko zoladuran edo espaloietan argi, aireztapen, pertsonei sarrera edo soto edo erdisotoetara gauzei sarrera emateko ipinitako antzeko elementuak, eta baita argi publikoaren sarearen argi-hartunea ere.

4. Markesinak, toldoak eta beste antzeko hegaldura instalazioak bide publikoaren gainean edo fatxadako lerrotik ateratzen direnak eta eraikuntzaren egiturazko elementu propioak ez direnak.

5. Bide publikoaren gainean ezartzen diren edo haren hegalduran kokatuta dauden errailak, aldamio eta antzekoak, kableak, horma-besoak, lotura, distribuzio edo erregistroko kaxak, baskulak, salmenta automatikoko aparatuak eta antzekoak.

6. Erabilera publikoko lurren okupatzea mahai eta aulkiekin, irabazteko asmoz.

7. Kioskoak bide publikoan.

8. Erabilera publikoko lurretan paratutako postuak, barrakak, salmenta etxolak, ikuskizunak eta atrakzioak eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketak.

9. Erakusleiho eta beira-arasak.

10. Balkoi eta terrazak beiraz ixtea.

3. art. Ordenantza honetan ezarritako prezio publikoen ordainketara behartuak daude:

a) Lizentziaren edo udal-kontzezioaren titularrak eta probetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe Ordenantza honen objektu diren probetxamenduetako bat egiten dutenak.

c) Probetxamendua utzirik, entitate lokalean behar den baja aurkeztu ez dutenak.

d) Bide publikoan edukiontziak ezartzen diren kasuan, lizentziaren titularrak edo probetxamenduaren erabiltzaileak. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira, edukiontzien jabeak eta eraikitzaileak.

4. art. Ordenantza publiko honen gai den prezio publikoaren zenbatekoa, probetxamenduaren iraupenaren denbora erreferentzi bezala hartuaz finkatuko da eta Ordenantza honen xede diren probetxamendu berezietan, okupatutako bide publikoaren neurria, Ordenantzaren Eranskinean xedatutakoaren arabera.

5. art. Prezio publikoen ordainarazpenetik salbuetsirik daude tokiko zerbitzu publikoak ematen dituzten entitateak.

6. art. 1. Erabilera pribatuak edo probetxamendu bereziak jabari publiko lokalaren suntsiketa edo narriadura dakarrenean, onuraduna, dagokion prezio publikoaren ordainketaren kalterik gabe, berreraikitze edo konponketaren kostu osoaren ordainketara behartuta egonen da eta baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten eta kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan toki entitateari.

Entitate lokalak ez ditu inolaz ere artikulu honek aipaturiko kalte-ordainak eta itzulerak barkatuko.

7. art. Prezio publikoa ordaintzeko beharra probetxamendua ematen den momentutik edo hau, behar den baimenarik gabe egin balitz hasten den momentutik sortuko da.

8. art. Probetxamendua behar den lizentzia edo udal kontzesioa lortu gabe egiten denean, tokatzen den prezio publikoaren ordainketak ez ditu egindako probetxamenduak legeztatuko, instalazioen kentzea agindu daiteke inolako kalte-ordainik gabe.

9. art. 1. Izaera erregular eta jarraiakoa duten eta ordenantza honetan xedaturiko prezio publikoetara loturiko probetxamenduek, dagokien errolda edo zentsua izanen dute.

2. Irabazteko helburuarekin mahai eta aulkiez erabilera publikoko lurren okupatzeari buruz, Entitate Lokalak osoki edo denboraldi batez baliogabetu ahalko ditu baimenak, frogatutako arrazoirik bada, obrak, konponketak, e.a., eta hartutakoaren prezio publikoaren zati proportzionala solik itzultzera behartuta dago.

3. Balkoi eta terrazen beiraz ixteari buruzko prezioan, lizentzia ematen den momentutik sortuko da.

10. art. 1. Iruzurtzat hartuko da probetxamendua edo erabilpenaren hastea behar den baimenik gabe.

2. Beste arau-hausteei buruz eta zehapenekin erlazionaturiko guztian, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio. Entitate Lokalak exekutiboki edozein bide publikoko lizentzia edo baimenik gabeko instalazioak ken ditzake eta tokiko biltegietan jarri, desmuntaiaren, garraioaren, deposituaren eta egin behar diren beste edozergatik sortutako gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.-Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da osagarri gisa.

Bigarrena.-Ordenantza hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin-behinean onetsirik, 1997ko urtarrilak 1ean sartuko da indarrean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egun berean, hau beranduago balitz.

BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEKO PROBETXAMENDU BEREZIEI DAGOZKIEN ZENBATEKOEN ERASKINA

I. Epigrafea.-Probetxamendu bereziak zoruan

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahai txikiak metro karratuko edo zatikiko: 80 pezeta metro karratuko edo zatikiko eguneko.

I.2. Azoka txikiak, metro karratu edo zatikiko:

-Elikagai, jantzi eta oinetakoen salmenta: 80 pta eguneko. Denboraldia:

-Artisautza, liburu, numismatika eta kulturazkotzat hartzen diren beste elementuen salmenta: 80 pta eguneko. Denboraldia: ...

I.3. Azokak

-Artisautza txiki, imitazioko bitxi eta baimendutako beste produktuen salmenta, postuko: 80 pezeta eguneko. Denboraldia: ... Festak: ...

Zenbateko hauek enkanterako oinarrizko preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez balitz.

I.4. Kioskoak: Metro karratuko edo zatikiko, 80 pezeta eguneko.

Herriko jaietan, metro karratuko edo zatikiko 500 pezeta eguneko, 25.000 pezeta eguneko gehienez.

Zenbateko hauek enkanterako oinarrizko preziotzat hartuko dira, enkante bidez balitz adjudikazioa.

I.5. Salmenta etxolak, olgeta eta ikuskizunen instalazioak: 80 pezeta metro karratuko edo zatikiko egunero.

Herriko jaietan, 500 pezeta metro karratuko edo zatikiko egunero, eta gehienez ere 25.000 pezeta eguneko.

Zenbateko hauek enkanterako oinarrizko preziotzat hartuko dira, enkante bidez balitz adjudikazioa.

I.6. Aldamioak: poste edo jabaloi bakoitzeko 30 pezeta egunean.

I.7. Gruak: gruarekin egindako okupazioak 30.000 pezetako kuota sortaraziko du. Okupazioa sei hilabete baino gehiagokoa bada, 15.000 pezetako beste kuota bat sortaraziko du, hurrengo seihilabeteko lehendabiziko egunetan.

I.6 eta I.7 puntuan aldamioak eta/edo gruak jarduera sistematiko bidez urbanizatze prozeduran dauden toki publikoak betetzen dituenean sortaraziko dute, hauek Udalak hartu bitartean.

I.8. Karabanak, atoiak eta ibilgailuak ez diren beste automobilak, bereziki baimenduak direnean, tasaren ordainketak baimena dagoela esan nahi ez duelarik. Eguneko edo zatikiko 80 pezeta.

I.9. Bar-ibilgailuak: 80 pezeta eguneko eta metro karratuko edo zatikiko.

Herriko jaietan, 500 pezeta metro karratu edo zatikiko egunero eta gehinez ere 25.000 pezeta eguneko.

Zenbateko hauek enkanterako oinarrizko preziotzat hartuko dira enkante bidez balitz adjudikazioa.

I.10. Salmenta-makinak eta edozein motatako produktuen salmenta automatikoa: 80 pezeta metro karratuko edo zatikiko egunero.

Herriko jaietan, 500 pezeta metro karratuko edo zatikiko egunero, eta gehienez ere 25.000 pezeta eguneko.

Zenbateko hauek enkanterako oinarrizko preziotzat hartuko dira, enkante bidez balitz adjudikazioa.

II.-Epigrafea. Probetxamendu bereziak zorupean

-Ipinitako tanke bakoitzeko, urtean: 7.000 pezeta.

-Likido edo gasen eramateko metro lineal bakoitzeko 40 pezeta urtean.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN KARGA ETA DESKARGARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onesitako Nafarroako Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 93. artikulutik 96 artikulura eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babesean ezartzen da.

2. art. Zergagaia da, bide publikoaren gain edo erabilera publikoko lurretan hurrengo edozein probetxamendu egitea:

a) 2 gurpil edo gehiago dituzten ibilgailu eta gurdien sarrera edo pasabidea, erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan, sestraren aldaketarekin edo gabe.

b) Tokiaren erreserba erabilera publikoko bide eta lurretan, merkantzien karga eta deskargarako, enpresen edo partikularren eskariaz.

c) Tokiaren erreserba erabilera publikoko bide eta lurretan, entitate edo partikularren zerbitzura jarritako ibilgailuen geratzerako.

3. art. Ordainketara beharturik daude:

a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Gurdien sarrerak edo pasabideak zer eraikinetan ezarri diren, haien jabeak.

c) Ordenantza honetako 2. artikuluko b) eta c) ataletan aipatutako probetxamenduen onuradun diren entitate edo partikularrak.

4. art. Ordenantza honen prezio publikoaren zenbatekoa ezarriko da erreferentzitzat hartuaz Ordenantza honetako gai diren probetxamenduak egiteko behar den espaloiar edota bide erreserbaren edota bide publikoaren erreserbaren azalera, eraskinean xedatutakoarekin ados.

5. art. Udal plenoaren akordioaren bidez komunitatearentzat interesgarri deklaraturiko zerbitzuak ematen dituzten pertsona edo entitate publiko edo pribatuak ez dira behartuak egonen prezio publiko hauek ordaintzera.

6. art. 1. Erabilera pribatuak edo probetxamendu bereziak udal jabetza publikoaren suntsiketa edo narriadura dakartenean, onuradunak, tokatzen zaion prezio publikoaren ordaintzearen kalterik gabe, berreraikitze edo konponketaren gastuen kostu osoaren ordainketara beharturik egonen da.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan entitate lokalari.

Entitate lokalak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta itzulketak.

7. art. Prezio publikoa ordaintzeko beharra sortzen da, probetxamendua eman den momentutik edo hau hasten den momentutik, baimenik gabe egin balitz.

Edozein kasutan, entitate lokalak zenbateko osoa edo horren zati bat eskatzen ahalko du aurretik

8. art. 1. Espaloian barna ibilgailuak sartu ahal izateko obrak egin behar badira eta horien ondorioz zoladuran mugimendu egin beharra baldin badago, aldi berean behar den lizentzia eskatu beharko da pasabidea egiteko eta "Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta bide publikoan zoladuran edo espaloian edozein mugimendu egiteko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantzan" ezarritako prezio publikoak ordaindu beharko dira.

2. Pasabidearen lizentzia emateko baldintzak izanen dira, horren ondorioei dagokienez, pasatzeko baimena izatea, prezio publikoak ordaintzea eta gordailuaren sarrera egitea.

3. Indarreko arauen edo lizentziaren baldintzen hausteagatik ezartzen diren zehapenak ordaintzeko xedea ematen ahal zaio gordailuari.

9. art. Lizentziaren titularrak probetxamendua bukatzen denean baja ematera beharturik egonen dira eta, behar izanez gero, Udalak emandako diskoak itzuli eta zintarri eta espaloia zeuden bezalaxe uztera. Horrela egiten ez bada, probetxamenduak segitzen duela ulertuko da zintarria eta espaloia zeuden bezalaxe utzi eta diskoak itzuli arte.

10. art. Udaleko Ikerketa Zerbitzuak eta Udaltzaingoak pasabideko lizentziarik gabe probetxamendu hau egiten duten lokal edo toki guztien berri emanen diote Udalari.

11. art. Iruzurtzat hartuko da behar den baimena eskatu gabe probetxamendua egitea.

12. art. Arau-hausteei dagokienezn eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean eta bat datozen arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 prozeduraren arabera behin betikoz onarturik, 1997ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoki argitaratzen den egunean, hau beranduago balitz.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN KARGA ETA DESKARGARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERASKINA

Ordenantza honetan ezarri behar diren zenbatekoak hurrengoak dira:

I. Epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

1. Turismoentzat garaje pribatuak, metro lineal eta urteko:

-Ibilgailu 1etik 4ra bitarte: 2.580 pezeta.

-5 ibilgailutik 10era bitarte: 4.970 pezeta.

-11 ibilgailutik 25era bitarte: 8.520 pezeta.

-26 ibilgailutik 50era bitarte: 12.770 pezeta.

2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuentzako garaje pribatuak.

Aurreko ataleko turismoetara parekatuko dira, eta ibilgailutzat hartuko da 10 plaza edo zatikiko autobusen kasuan, eta 2 toneladako gehieneko karga bakoitzeko edo zatikiko kamioien edo arrastreko ibilgailuen kasuan.

3. Ibilgailuen konponketa, garbiketa eta koipeztatze tailerrak, edozein motatakoak direla ere, gasolina hornitegiak eta erakusketa lokalak: 4.970 pezeta.

Tarifa hau espaloiko pasabideari eta pasabide egonkorrari ezarriko zaio osoki.

Lanegun osorako kontzesioek tarifa horren ehuneko berrogeitamarra sortaraziko dute.

Lanegun erdirako kontzesioek tarifa horren ehuneko hogeitamarra sortaraziko dute, bai goizez bai arratsaldez.

II. Epigrafea.-Tokiaren erreserba

II.1. Gau eta eguneko erreserba

Metro lineal bakoitzeko edo zatikiko, urtean 4.970 pezeta.

II.2. Ordutegi mugatuko erreseba

Metro lineal bakoitzeko edo zatikiko, urtean, aurreko kuotaren zati proportzionala, erreserbaren iraupenaren arabera.

II.3. Behin-behineko erreserba

Obra edo aldizkako jarduerarako erreserben kasuan, aurreko epigrafeetan ezarritako zenbatekoa, erabileraren epearen arabera proportzionalki zatituko da. Edozein kasutan, 2.000 pezetako gutxieneko eskubideak ordainduko dira.

Aparkamendu aldea txandaka debekatua duen kale batean bi espaloietan baimendurik badago erreserba, kantitatea alde bateko neurriaren gainean kalkulatuko da, eta zehazki, luzera handiena duenaren gainean.

Iragarkiaren kodea: A9701574