37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R Z A I N K I

Deialdia, zerbitzu anitzetarako langile bat, lan-kontratudun gisa eta lanaldi murriztuan oposizio-lehiaketa bidez hartzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Zerbitzu anitzetarako langile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzea da deialdi honen xedea, lan-kontratudun gisa lanaldi murriztuarekin aritu dadin.

1.2. Izendapenak, ondorio guztietarako, nomina eta plantilako lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, lanpostuaz jabetzen denetik.

1.3. Lanpostuak E mailari dagozkion lansarien zati proportzionala izanen du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legeak ezartzen duen moduan; hala ere, Langileen Estatutuak eta horren garapeneko gainerako xedapenek arautu ahalko dute lanpostua lan-kontratudun gisa beteko denez.

1.4. Izendatzen den izangaiak Urzainkiko udal mugapean bizi beharko du.

1.5. Lanaldiaren erregimena urteko lanaldiaren % 50 izanen da. Udalak libreki finkatuko ditu lanorduak zerbitzuen ohiko garapena trabatu gabe. Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2. oinarria.-Eginkizunak.

2.1. Udal eraikinen eta gainerako udal ondasunen mantenimendua, zainketa eta garbiketa lanak eta mota desberdineko zerbitzuak egitea.

2.2. Urzainkiko zentral elektrikoaren mantenimendua, zainketa eta garbiketa lanak.

2.3. Manatzen ahal zaizkion antzekoak, espezializazio berezirik behar izan gabe ere lanbidearen halako ezagupen edo trebetasun bat eskatzen dutenak. Horiek guztiak, haren eskumenen esparruan eta haren mailaren eta kategoriaren barnean.

3. oinarria.-Izangaien baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiar nazionalitatea edo Europako Batasuneko kide den beste edozein estatutakoa eta adinez nagusi izatea.

b) Gutxienez, eskola-ziurtagiria edo horren baliokidea izatea.

c) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.2. Azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak deialdi honetan aurreikusitako epe eta eran egiaztatu beharko ditu aitzineko baldintza horiek, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete, baita hautabidean eta izendatu bitartean ere.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Urzainkiko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean. Eskaera horiek I. eraskin moduan argitaratu ereduari lotuko zaizkio.

4.2. Eskabidearekin batean N.A.N.aren fotokopia aurkeztu beharko da.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, alkateak, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 10 lanegunen barrenean, izangai baztertuek erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte eta akatsik egin baldin badute, haiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

6. oinarria.-Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Urzainkiko Udaleko alkate jauna edo bere legezko ordezkoa.

Mahaikideak:

Erronkariko Julián Gayarre O.H.O.ko ikastetxe publikoko bi irakasle.

Aparejadore edo injineru tekniko bat.

Industriari-ofizial bat, elektrizitate adarrekoa.

Idazkaria: Urzainkiko Udaleko idazkaria, hizpidea duela baina botorik ez.

Ordezkoek titularren kategoria profesional bera edo baliokidea izanen dute.

6.2. Epaimahaiak hautapen probak hasi baino lehen beharko du eratu, eta bere eraketak eta jarduketak balioa izateko, kideeen gehiengo absolutua bederen beharko da.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta ezartzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekarri ahalko ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da: lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den moduan. Bi aldiak egun berean egin daitezke.

7.2. Oposizio-lehiaketaren hasiera ez da hiru hilabete baino gehiago luzatuko, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

8. oinarria.-Lehiaketaldia.

8.1. Epaimahaiak izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu oinarri honen 8.2 puntuan agertzen den merezimenduen baremoari jarraikiz.

Merezimendu guztiak beharko dituzte izangaiek alegatu eta frogatu lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko eskabidea egiten dutenean. Horretarako jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiak ekarriko dituzte.

Merezimenduen balorazioa bukatutakoan, emaitzak jendaurrean jarriko dira Udalaren iragarki oholean.

8.2. Merezimenduen baremoa.

8.2.1. Gisa bereko kategorian izandako esperientzia profesionala edo izan behar duen lanpostuarekin zerikusia luketen eginkizunak bete izana, edozein administrazio publikotan.

Urteko gehienez ere puntu bana, eta guztira gehienez ere hamabost puntu.

8.2.2. Titulu akademikoak, prestakuntza ikastaroak edo aurreko atalean aipatu gabeko lanak, beti ere bete beharreko eginkizunekin zerikusia dutenak.

Gehienez ere puntu bat alegaturiko merezimendu bakoitzeko, eta urteko, lanen kasuan, eta guztira gehienez ere bost puntu.

8.2.3. Lehiakideek alegaturiko merezimenduen gainean argibideak edo datu osagarriak eskatzen ahalko ditu noiznahi epamahaiak.

Epaimahaiak bere aburuz, baina arrazoiturik, baloratuko ditu izangaiari aurreko atalen arabera onarturiko merezimenduak, ezin izanen duelarik inoiz ere ontzat eman ezta onartu ere alegatu gabeko merezimendurik edo dokumentu bidez kreditatu gabekorik, eta ezin izanen du, halaber, atal bakoitzean ezarritako puntuazio handiena baino gehiago eman.

9. oinarria.-Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldian ondoko ariketa hauek egin beharko dira:

Lehen ariketa.-Bi proba izanen ditu, epaimahaiak prestatutako galderei idatziz erantzun beharrekoak, gai hauei buruz:

a) 200 hitz inguruko diktaketa.

Probaren balioa: 10 puntu. Ortografiako akats bakoitzarengatik 0,50 puntu kenduko da. Azentuazio edo puntuazioko akats bakoitzarengatik 0,10 puntu kenduko da.

b) Matematikako oinarrizko lau problema ebaztea. Proba hori egiteko ezin izanen da kalkulagailurik erabili. Probaren balioa: 10 puntu, 2,50 ongi ebatzitako problema bakoitzeko.

Gainditzeko, gutxienez 10 puntu atera beharko dira bi proben artean, eta horietako batean zero puntu eskuratzen duen izangaia bazterturik geldituko da.

Bigarren ariketa.-Proba praktikoak egin beharko dira, honako arloetako batekin edo guztiekin zerikusia dutenak, epaimahaiaren erabakiaren arabera: elektrizitatea, igeltserotza, iturgintza, zurgintza eta lorazaintza. Probaren balioa: 25 puntu.

Ariketa gainditzeko gutxienez 13 puntu lortu beharko dira bost proben artean. Bazterturik geldituko da horietako batean zero puntu eskuratzen duen izangaia.

Elkarrizketa epaimahaikoekin, Urzainkiko udal mugapearen gaineko ezagupen eta ezaugarriez. Gehieneko balorazioa: 5 puntu. Ez da baztergarria.

10. oinarria.-Probak gainditzen dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak probak gainditzen dutenen zerrenda igorriko dio Udalari, guztira lortu duten puntuazio ordenaren arabera, horretarako, oposizioko ariketetan izangai bakoitzak atera dituen kalifikazioen batura eginez, eta puntuazio handieneko izangaiaren aldeko izendapen proposamena erantsiko du. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatu izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu udal bulegoetan:

1.-N.A.N.aren fotokopia.

2.-Eskatutako titulazioaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, ezta baztertua ere edozein administrazio publikoren zerbitzutik dioena.

4.-Ziurtagiri medikoa, karguaren eginkizunak betetzea eragozten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duena.

10.3. Proposatu izangaiak agiri horiek, emandako epearen barrenean, aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta gainditu dutenen zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko da haren baja.

11. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Udalak osoko bilkuran izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

11.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik.

Epe horretan, eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta deialdiaren 8.3 oinarrian xedatutakoa aplikatuko da.

12. oinarria.-Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka ere, administrazioarekiko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, bi hilabeteren barrenean, helegiten den egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik eta, nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean aipatu argitalpen egunetik.

Urzainkin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Pedro José Cherrail Barricat.

I. ERASKINA

Eskabide eredua

................... J/A-k, adinez nagusi, ....... zenbakiko N.A.N.aren jabe, ..........(e)n, 19...(e)ko ....aren ...(e)an jaio eta ........ probintziako ....... herrian, .............. kaleko .... zk.an bizi eta .......... telefonoa duenak,

Adierazten du:

Zerbitzu anitzetarako langile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdira onartua izatea eskatzen duela, lan-kontratudun finko gisa lanaldi murriztuarekin Urzainkiko Udalaren zerbitzuan aritzeko.

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako ezagaitasunik.

Ez dela disziplina espediente bitartez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian adierazi titulazioaren jabe dela.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbestez,

Eskatzen du:

Lanpostu hori eskuratzeko hautapen probetan onartua izatea.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9702093