I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista (L.T.E.) izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista (L.T.E.) izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 1995eko maiatzaren 2ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena egin du.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista (L.T.E.) izateko bi lanpostu betetzeko izendapen proposamena onetsi da ondoko hauen alde:
Carlota García Tinoco andrea.
María Lourdes Serrano Bermejo andrea.
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren bostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.
Iragarkiaren kodea: A9702254