II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
H.A.P.O.ko 4. unitate integratuko 6-b banaketa eremuko 17. exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, Corellako errepidean
Udaleko alkate udalburuak, 1997ko otsailaren 24ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri Antolamendurako Plan orokorreko 4. unitate integratuko 6-b banaketa eremuko 17. exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, Corellako errepidean kokatua dena eta Eugenio Soldevilla Blanco jaunak Paragadi, S.A. ordezkatuz sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost lanegunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan.
Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9701885