II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Lekualdatze lehiaketa administrari laguntzaileen hiru lanpostutarako
1997ko otsailaren 5ean argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Udal honetako administrari laguntzaileen hiru lanpostutarako merezimendu bidezko lekualdatze lehiaketarako deialdia, 1997ko urtarrilaren 2ko osoko bilkuran onetsirik.
Eskaerak aurkezteko epea amaiturik ez da izangairik aurkeztu eta, hortaz, legez ditudan eskurantzak erabiliz, honen bitartez,
Ebatzi dut:
1. Eman gabe deklaratzea Udal honetako administrari laguntzaileen hiru lanpostutarako merezimendu bidezko lekualdatze lehiaketarako deialdia, 1997ko otsailaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena, izangairik aurkeztu ez delako.
2. Ebazpen honen berri ematea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.
Iragarkiaren kodea: A9701882