II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
GALAR ZENDEA
Hasierako onespena unitate baten mugapeneko aldaketari eta xehetasun azterlanari
Galar Zendeako Udalak, 1997ko otsailaren 6an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batez onestea Arlegiko unitate bateko mugapena aldatzeko espedientea eta haren xehetasun azterlana, Antonio Sales Tirapu jaunak sustaturik, eta 15 egun baliodunez jendaurrean jartzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, uztailaren 14ko 10/94 F.L.aren 146.2 eta 119.1.3 artikuluetan, unitateen mugapeneko aldaketei eta xehetasun azterlanei buruz, hurrenez hurren, xedatutakoari jarraituz.
Galarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita batean. Alkatea, Pedro José Erice Rípodas.
Iragarkiaren kodea: A9702074