II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
GALAR ZENDEA
Behin betiko onespena unitate bateko mugapenaren aldaketari
Galar Zendeako Udalak, 1997ko otsailaren 6an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Behin betikoz onestea Galarko A.S.etako PAD.1 unitatearen mugapena aldatzeko espedientea, José Luis Esain jaunak sustatua.
Kontutan hartuz aldaketa hori hasiera batez onetsi zuela Udalak 1996ko abenduaren 14ko bilkuran, 15 eguneko epean egon dela jendaurrean, onespena 1997ko urtarrilaren 13ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta 1997ko urtarrilaren 18ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan argitaratu zela eta egun hartatik aitzina 15 eguneko epea ederki iraganik ez dela alegaziorik aurkeztu, amaitutzat eman behar da jendaurreko epearen tramitea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluari jarraituz,
Erabaki da:
1. Behin betikoz onestea Galarko A.S.etako PAD.1 unitatearen mugapenaren aldaketa, José Luis Esain jaunak sustatua.
2. Behin betiko onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Galarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita batean. Alkatea, Pedro José Erice Rípodas.
Iragarkiaren kodea: A9702073