37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

EBAZPENA, 1997ko martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María José Goñi Iriarte andrea funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Endokrinologia eta Elikadura sailean barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 23an emaniko 824/1995 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Endokrinologia eta Elikadura sailean barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat, Nafarroako Ospitalean aritzekoa (plantilako zenbakia: 66693), oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1995eko abuztuaren 4ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

529/1996 eta 665/1996 Ebazpenen bidez onetsi ziren onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak. Zerrenda horiek 1996ko abuztuaren 14ko 98. eta 1996ko azaroaren 1eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetan argitaratu ziren.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, 1997ko urtarrilaren 20ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanik María José Goñi Iriarte andrearen aldeko izendapen proposamena, eta eskatutako dokumentazioa ezarri den epean aurkeztu duenez izangaiak, deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betez, bidezkoa da izendapena egitea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak irailaren 25ean emandako 659/1996 Foru Aginduaren bidez hartu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María José Goñi Iriarte andrea funtzionario izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Endokrinologia eta Elikadura sailean barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako. Destinoa Nafarroako Ospitalean izanen du (plantilako zenbakia: 66693).

2. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko nomina eta plantilako funtzionario izaera emanen dio izendatuari, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.

Lanpostua A mailakoa da, eta "Fakultatibo Espezialista" estamentuan eta "Endokrinologia eta Elikadura" espezialitatean sailkatua dago, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapenaren arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen Eraskina). Lanpostuak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritako lansariak izanen ditu.

Izendatua bere destinoko Ospitaleari organikoki lotua egonen da, "ondoko" kategoriarekin. Halaber, Ospitale horri dagokion Osasun Barrutiari funtzionalki atxikia egonen da, eta atxikipen funtzional horren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, Zentroko Zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako arau eta jarraibideen arabera.

Izendatutako izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio bertan, aipatu araubidean aurreikusten den babespean.

Izendatutako izangaiak destinoko herrian bizi beharko du, eta horretarako bizitokia dagokion udalerrian finkatu beharko du. Eskumena duten administrazio organoek destinoa aldatu egin ahalko dute.

Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta eskumena duten administrazio organoek edozein unetan aldatu ahalko dute.

Izendatutako izangaia erabateko dedikazioan arituko da zerbitzuetan, hau da, beharra dagoen orotan prest egonez eta bete-beteko dedikazioa izanez, eta ezin izanen du irabazi asmoko beste ezein jardueratan aritu, ez sektore publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.

Halaber, Zentroko Zuzendaritzak, edo horrek eskuordetuta, dagokion Burutzak agindutako goardiak eginen ditu, bai bertan egonez edo bai aurkitzeko moduan egonez.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duenaren arabera, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasuneko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta era berean beren laguntza emanen dute herritarrak osasun gaietan hezteko ekintzetan.

3. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du izendapenaren jakinarazpenetik hasita hilabeteko epean. Epe horretan eta aski justifikaturiko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Lehendakaritza Departamentuko Langileri Zerbitzuari eta Langileriaren Araubidearen Bulegoari, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hamarrean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A9702389