37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Hasierako onespena 1997ko aurrekontu orokor bakar finkatuari

Castejongo Udalak, 1997ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabakia hartu zuen hasiera batez onesteko 1997ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakar finkatua. Aurrekontu horrek Udalarena eta erakunde autonomoa den Solidaridad zaharretxe mistoko patronatuarena finkatzen ditu. Nafarroako Toki Ogasunak erregulatzen dituzten arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz, hamabost egun baliodun dituzte bizilagunek eta interesatuek espedientea aztertu, udal bulegoetan baitago, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egiteko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A9702071