II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E R I N
Larreen enkantea
1997-3-6an egin osoko bilkuran harturiko erabakiaren ondorioz, Leringo Udalak jendaurreko enkantea eginen du, ahozko posturen bidez, ondotik aipatzen diren bazkalekuetako herri larreak urtebeterako (97-11-1etik 98-10-31ra) esleitzeko, zehazten den hasierako prezioa dutela:
-Zañeta, Valdechate eta Cuesta Sardosa, 904.165 pezeta.
Enkantea Leringo Udalaren batzarre aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamaborzgarren laneguneko eguerdiko hamabietan egin ere.
Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2. Gorako posturak, 1.000 pezeta bakoitza.
Baldintzen plegua udal idazkaritzan dago ikusgai iragarki honen epearen barnean eta bulego orduetan.
Lerinen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9702140