II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L A K U N T Z A
Arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onespena
Lakuntzako Udalak ondotik aipatzen den erabakia hartu zuen mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeita hamaikan egindako osoko bilkuran.
-Planeamendurako indarra duen arau subsidiarioetan udal katastroko 2. poligonoko 969, 970 eta 978. lurzatiei dagokienez aldaketa puntuala egiteko espedientea sustatu du Udalak. Hortaz, aipatu espedientea onestea erabaki da, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabetez jendaurrean paratzea ere, erregelamenduzko izapidea betez, interesatuek aztertu eta, nahi badute, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Lakuntzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren seian. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: A9702139