37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Herrilur baten desafektazioa

Lakuntzako Udalak ondotik aipatzen den herrilurraren hasierako desafektazioa erabaki zuen 1997ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran:

125 metro karratuko herrilurra da, 2. poligonoko 325. lurzatiaren puska bati dagokiona. Larrainondoko alderdian dago eta mugako lurrak ere herrilurrak dira lau aldeetara.

Xedea delako lurraren erabilpena Gas Navarra, S.A.ri lagatzea da, erregulazio eta neurketa gunea paratzeko.

Argitara ematen da hilabeteko epean komenigarri juzkatzen diren alegazio edo erreklamazio guztiak aurkez daitezen.

Lakuntzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren hiruan. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A9702138