37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Aitzoaingo eta Artikako arau subsidiarioen berrikuspenen aitzinapenak jendaurrean

Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren lauan egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quoruma bildurik, hitzez hitz ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

1.-Aitzoaingo eta Artikako Kontzejuetako planeamendurako arau subsidiarioen berrikuspen orokorren aitzinapenak, Berriobeitiko Udalak sustatuak eta Teo Ronco Marín jaun arkitektoak prestatuak, hilabetez jendaurrean paratzea, interesatuek iradokizunak aurkez ditzaten, baita, nahi badute, aukerak ere arauen berrikuspenean proposatu hirigintza ereduari. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean iragarriko da jendaurreko aldia.

2.-Kontzeju Batzarre bakoitzari emanen zaio aitzineko erabakiaren berri.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren bortzean. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9702137