II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
Larragetako A-1 unitatearen urbanizazio proiektua hasiera batean onestea
Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren lauan egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quoruma bildurik, hitzez hitz ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
1.-"Larragetako A-1 unitatean urbanizazioa egitea" izeneko urbanizazio proiektua hasiera batean onestea, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen ekainaren 26ko 1/1992 Errege Dekretu Legegilearen 117. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hura Demetrio Aldaz Biurrun jaunak sustatua da, unitateko jabe guztien izenean, eta Angel Ibáñez Ceba goi mailako arkitektoak, berriz, prestatua.
2.-Arestian aipatu Foru Dekretu Legegilearen 117.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da 15 egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean iragarkia argitaratuta. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie Larragetako Kontzejuko buruari, jabeei eta zuzenean ukituriko gainerako interesatuei.
Jendaurrean dagoen bitartean, partikular interesatuek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte.
Berriobeitin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren bortzean. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.
Iragarkiaren kodea: A9702136