II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ABERINGO BARRUTIA
Herrilur baten hasierako desafektazioa
Aberingo barrutiko Udalak ondotik aipatzen den herrilurraren hasierako desafektazioa erabaki zuen 1997ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran:
1. poligonoa, 101. lurzatia, Montejurra alderdia, H azpilurzatia, 72 metro karratuko azalera.
Desafektazioaren xedea delako lurraren erabilpena Airtel Móvil, S.A.ri lagatzea da, telefono mugikorretarako gunea paratzeko.
Aipatu erabakia entitatearen iragarki oholean dago ikusgai eta espedientea haren bulegoetan dago.
Argitara ematen da hilabeteko epean bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Aberinen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko martxoaren zazpian. Alkatea, Ramón Vicente Erdozain.
Iragarkiaren kodea: A9702135