37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Emakumezkoen aukera berdintasunerako ekimenei dirulaguntzak emateko deialdia.

Laguntza izan dezakete:

Emakumezkoen aukera berdintasunarekin zerikusia duten jardueretara emanda dauden emakume elkarteek eta elkarteen atalek, Nafarroako Gobernuko elkarteen erregistroan behar bezala inskribatuta egonik, baita sindikatuetako emakume atalek ere.

Eskaerak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira 15 egun naturaleko epean, deialdiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen.

Dirulaguntzak emateko irizpideak eta eskaera ereduak Udalaren Argibide bulegoan eta Emakumearen sailean bil daitezke (Zapateria kalea, 40-4.a).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hamaikan. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9702392