37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

E D I K T U A

Alkatetzaren martxoaren 7ko 34/1997 Dekretuaren bitartez onetsi da hasiera batez Lodosako Udal Planeamendurako arau subsidiarioen alkateta puntuala, Lodosako Muskaria Ikastola Elkarte Kooperatibak sustatua. Valentín Santamaría Aretxaga arkitekto jaunak prestatu zuen agiria eta Iruñean 1996ko abenduaren 4an eman zitzaion ikus-onetsia. Arau partikularren hogeita hemezortzigarren artikulua garatzen du gaur egun A.R.-3 banaketa eremukoa den 4.809 metro karratuko lurzatia, katastroan 2. poligonoko 765.a dena, hiri lurzoruko exekuzio unitate gisa gera dadin, sailkapen horretan sartzeko gutxienez behar diren zerbitzuak eta urbanizazioa bai baitauzka, eta hezkuntzarako erabilera xehekatua eta hirigintzako arautegi bere berezkoa ematen zaizkio. Erabakiaren berri ematen zaie promotorari eta ukitutako gainerako jabe partikularrei (A.R.-3 banaketa eremuko lurren titularrei) eta espedientea arauzko epean egonen da jendaurrean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 108, 115 eta 127. artikuluen arabera eta, onespen prozedurari dagokionez, ekainaren 7ko 5/1996 Errege Dekretu Legean xedatutakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren zazpian. Alkatea, Fermín Remírez Elías.

Iragarkiaren kodea: A9702391