II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoa, Arantzadi kiroldegiko instalazioetako 1997ko udako atezain eta jantzizain lanak eta beste batzuk kontratatzeko
-Kontratuaren xedea: "Arantzadi kiroldegiko atezain eta jantzizain lanak eta beste batzuk" kontratatzea 1997ko udarako.
-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.
-Kontrataren aurrekontua: 17.705.572 pezeta (BEZa barne).
-Behin-behineko fidantza: 354.111 pezeta.
-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen pleguaren 10. klausulan ageri direnak.
Bi kartazal itxitan, batean dokumentazio pertsonal eta teknikoa, eta bestean dokumentazio ekonomikoa. Deialditik baztertuta geratuko dira, besterik gabe, baldintza horiek osorik betetzen ez dituztenak.
Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
-Aurkezteko tokia eta epea: Udalaren erregistro orokorrean, Udaletxean, alegia, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 10 egun baliodunetan, azken eguneko 14ak baino lehen.
-Pleguak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpigarren egun balioduneko 13etan, Hezkuntza eta Kirol Alorrean (Zapateria, 40).
-Informazio gehiago: baldintza plegua eta behar den guztia Iruñeko Udalaren argibide bulegoan eta Hezkuntza eta Kirol Alorrean (Zapateria, 40) daude.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren seian. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9702206