37. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

88/1997 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, apirilaren 13ko 84/1989 Foru Dekretuko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea luzatzen duena. Foru Dekretu horrek Kultur Etxeak eta beste udal kulturgune batzuk eskuratu, eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak arautzen ditu.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 12an emandako 33/1997 Foru Aginduaren bidez, deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea ireki zen. Foru Agindu hori otsailaren 19ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kultur Etxeak eta beste udal kulturgune batzuk eskuratu, eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak arautzen dituen apirilaren 13ko 84/1989 Foru Dekretuko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea luzatzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturalekoa izanen dena.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hogeita batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9702599