32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

970007 ERABAKIA, 1997ko martxoaren 4koa, Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak hartua, Francisco Javier Sebastián Romero, Partzuergoko zuzendari jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 1997ko martxoaren 4an egindako ohiko bilkuran, besteak beste ondoko Erabakia hartu zuen:

Francisco Javier Sebastián Romero, Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko zuzendari jaunaren kargu uztea xedatzen da, eta emandako zerbitzuak eskertu egiten zaizkio.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren bostean.-Partzuergoko ordezko idazkaria, José María Canales Arana.

Iragarkiaren kodea: A9702044