32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunez udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea, epe horretan jarduerak ukituta gertatzen direnek ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Benigno Echeverría Iriarte jauna. Jarduera: eraikuntzako material osagarriaren biltegia. Tokia: Bortondoa alderdia.

Oteitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeian. Alkatea, Mª Jesús Ochoa Contín.

Iragarkiaren kodea: A9701917