32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatuen instalazioa

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Izena: Juan Mª Labairu Ardanaz, "Ulzama Digitalen" izenean (9700070). Jarduera: fotokopiak profesionalentzat. Tokia: Iturrama k., 9 behea.

Izena: José Alzugaray Goñi, "Irauto S.A.ren" izenean (9700076). Jarduera: automobilen konponketa. Tokia: Zolina k., 12.

Izena: Ramón García Astiz, Grupo Esteban Lizarraga S.L.ren izenean (9700081). Jarduera: eraikuntza enpresaren biltegia (nabe eraikitzea). Tokia: 1. Comarca industrialdea, E-5 lurzatia.

Izena: Javier Francisco Goñi Urbeltz, Argizibi S.L.ren" izenean (9700094). Jarduera: Ostatua, arautegiari egokitzea. Tokia: Estafeta k/, 71.

Izena: Julio García de la Peña, "Plotpoint, S.L.ren" izenean (9700098). Jarduera: Paperdenda eta fotokopiak. Tokia: Urdazubiko Monastegia, 15, atzealdea.

Izena: Manuel Ruiz Bacaicoa, José Ignacio Legaz Garcíaren izenean (9700099). Jarduera: aparkalekua. Tokia: Izaba k., 32.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9701946