32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Jarduera sailkaturako baimena

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten. Eskatzailea: Murchanteko Udala. Jarduera: Murchanteko "Paz y Tolerancia" jubilatuen biltokia (legeztatzea). Tokia: Kale Nagusia, 40 (Foru Plaza, z.g.)

Murchanten, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita seian. Alkatea, Natalia Bartos Alegría.

Iragarkiaren kodea: A9701945