32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R C I L L A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Refrescos Sur de Europa, S.A. Jarduera: Edari karbonikoen lantegiko biltegiak (handitzea). Tokia: Geltokiaren etorbidea, z.g. Marcilla.

Marcillan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, María Jesús Moreno Garrido.

Iragarkiaren kodea: A9701944