32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiagnosiaren arloko teknikari espezialista izateko sei lanpostu betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiagnosiaren arloko teknikari espezialista izateko sei lanpostu betetzeko 1995eko ekainaren 16ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz, deialdi horretako epaimahai kalifikatzaileak probak aprobatu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiagnosiaren arloko teknikari espezialista izateko sei lanpostu betetzeko izendapen proposamena onestsi da ondoko hauen alde:

Elena Arteaga Artiz andrea.

Lourdes Zamora Hernández andrea.

Inés Ramírez Urdín andrea.

Ana Rita Moneo Arcos andrea.

José Fernández Gómez jauna.

Sonia Francés Clemos andrea.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9701919