32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

1996ko aurrekontu orokor bakarraren aldaketa

Ribaforadako Udalak, 1997ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 1996ko aurrekontu orokor bakarraren zenbait aldaketa hasiera batez onestea; aldaketa horiek bilkuraren espedientean agertzen dira.

Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 284 eta 285. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan ikusgai egonen da hamabost laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezkoa bada erreklamazioak egin daitezen.

Ribaforadan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A9701742