32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R U Z A B A L

Herrilurreko desafekzioaren hasierako onespena

Udalak, 1997ko otsailaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. poligonoko 250. lurzatiari dagokion 450 metroko lurra Jaime Zubicoa jaunari saltzeko espedientea izapidaturik, erabaki da: hasiera batez onestea lur horren herrilur izaeraren desafekzioa. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, aztertu eta bidezko diren alegazioak aurkez daitezen.

Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin-betikoa izanen da.

Muruzabalen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamazazpian. Alkatea, Esteban Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A9701741