32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R U Z A B A L

1997ko aurrekontuaren behin betiko onespena

Udalak, 1997ko otsailaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udalak 96-12-13ko osoko bilkuran 1997ko ekitaldirako aurrekontua hasiera batez onetsi ondoren, erabaki hori iragarki oholean eta 97-1-10eko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epe hori erreklamaziorik izan gabe amaitu da. Horrenbestez, 1997ko ekitaldirako aurrekontua behin betikoz onestea erabaki da. Hona hemen horren laburpena:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: pezetak 2.649.000.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak eskuratzea: 3.652.500 pezeta.

3. kapitulua.-Korrituak: 57.920 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 237.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 28.550.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen aldaketa: 231.340 pezeta.

Gastuak, guztira: 35.378.340 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 4.503.500 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 920.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 970.927 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 5.041.000.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 50.000.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 15.500.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen aldaketa: 6.392.913 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 35.378.340 pezeta.

Muruzabalen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamazazpian. Alkatea, Esteban Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A9701740