32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 1997ko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Oscar Primo Huarte-k sustatutako xehetasun azterlana, Santa Maria karrikan egin berri den plazarako lerrokadura definizioari dagokiona.

Aipatu aldaketa jendaurrera ateratzen da, hamabost egunez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, horrela agintzen baita uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan, herritarrek eta interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Irunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan. Alkatea, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: A9701635