32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

138/1997 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Javier Aracil Rico jauna, lehiaketaren ondorioz, "Telematikako Ingeniaritza" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Ikusirik, unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketa, 1996ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaz deitua (martxoaren 7ko "E.A.O."), epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz, errektoreak ebatzi du Automatika eta Konputazioa Sailari atxikitako "Telematikako Ingeniaritza" jakintza arloan, Javier Aracil Rico jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea, indarra duten xedapenen arabera dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubidea izanik.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita seian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9701931