32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Irunberriko Udalak, 1996ko irailaren hogeita lauan egindako bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, erabaki zuen onestea Irunberriko (Nafarroa) A.S.en aldaketa, 132. etxesaileko Lardin karrikan, Irunberriko Udala bera delarik horretarako sustatzailea.

Aipatu aldaketa jendaurrera ateratzen da, hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horren barrenean espedientea agerian utzita udal idazkaritzan, interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Irunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: A9701634