32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Herrilurreko lurzati baten hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak, 1997ko otsailaren 11n egindako bilkuran, behar den gehiengoa izanik, herrilurreko honako lurzati hau hasiera batez desafektatzeko erabakia hartu zuen:

9. poligonoko 1. lurzatiko 96 metro karratu, Airtel-i errentan emateko, bertan telefoniako antena bat para dadin.

Erabakia jendaurrera ateratzen da, hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Erabakia behin betikoa bihurtutakoan, dokumentazioa eta NTEOEko 144. artikuluak aipatzen dituen gainerako xehetasunak Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko direla xedatu da, Nafarroako Gobernuak haren gaineko deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman diezaion.

Irunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan. Alkatea, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: A9701631