32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Irunberriko Udalak, 1997ko otsailaren 11n egindako bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatu eta ondareko ondasunen sailean sartzea honako hauek:

San Adrian karrikako 31,2 metro karratu, zuzenean Bernardo Aoiz Alaiz jaunari saltzeko.

San Adrian karrikako 65,45 metro karratu, zuzenean José Javier Aristu Burguete jaunari saltzeko.

San Adrian karrikako 61,65 metro karratu, zuzenean Jesús Garde Ustarroz jaunari saltzeko.

San Adrian karrikako 34,13 metro karratu, zuzenean Angel Domeño Monreal jaunari saltzeko.

San Adrian karrikako 12,85 metro karratu, zuzenean Orosia Recalde Loperena andreari saltzeko.

2.-Espedientea jendaurrean paratzea hilabetez Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, egokitzat jotzen diren alegazioak egin daitezen.

3.-Jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bazaio, aipatu lurraren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Irunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: A9701630