32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Irekitzeko lizentzia ematea

C.T.R., S.L. - Ibaiko Andramari, 12-behean gasa instalatzeko bulegoa irekitzeko lizentzia eman dela jakinaraztea.

Iruñeko Udaleko Planeamenduko zinegotzi eskuordetuak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hogeita zazpian, ondoko ebazpena eman zuen:

"Ibaiko Andramari, 12-behean gasa instalatzeko bulegoa irekitzeko lizentzia eskatzeko C.T.R., S.L.k aurkeztutako eskaria eta Udalaren Zerbitzu Teknikoek emandako txostenak ikusirik, ebatzi dut:

1. Eskatutako irekitze lizentzia ematea eta udal ordenantzetan araututako baldintzei jarraikiz, aipatutako jarduera martxan jartzeko baimena ematea.

2. 81.440 pezetako irekitze tasa onestea. Tasa hori ordaintzeko, Udal honetako udal diruzaintzara joan beharko da, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hogeita hamar laneguneko epean.

Lizentziaren ziurtagiria, aipatutako lokalean paratzekoa, Planeamendu Alorrean hartzen ahalko da (4. solairuan - Lizentziak)."

Ebazpen honen aurka ondoren zehatzen diren errekurtsoetatik bat, nahi dena, jartzen ahal da:

a) Administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, eta hura egin zuen organoari errekurritzeko asmoaren berri eman ondoren; edo bestela:

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Eta ematen den lizentziaren eskatzaileak emandako helbidean jakianarazpen hau ematerik izan ez denez, ediktu honen bidez egiten da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamazazpian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9701628