32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Udal honek, hilabete honetako 13an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Erriberriko U.E.5aren borondatezko birzatiketa proiektua hasiera batez onestea; proiektua jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, interesatuek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 169.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa izanen da jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik aurkezten ez bada.

Proiektuaren sustatzaileak Ges, 9, Ana María Esparza Fadrique eta Demetria Escudero Andía dira.

Erriberrin mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Jesús Garde Valencia.

Iragarkiaren kodea: A9701627