32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 146. eta 119. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, Udal honek, aurtengo otsailaren 13an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen U.E. 22.4.A unitatearen mugapenerako proiektua eta xehetasun azterlana hasiera batez onetsi eta biak jendaurrean paratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 15 eguneko epean, interesatuek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; proiektuaren sustatzaileak Pedro Díaz eta beste batzuk dira.

Erriberrin mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hemezortzian. Alkate-udalburua, Jesús Garde Valencia.

Iragarkiaren kodea: A9701626