32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I K A Z T E L U

Oihan enkantea

Udal honek plegu itxiaren bidezko enkante publikorako deia egiten du 41.200 larizio pinu, 1.753 metro kubiko zur egiten dutenak probetxatzeko.

Hasierako prezioa milioi bat berrogeita hamabi mila eta laurogei pezetakoa da (1.052.080).

Proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost egun naturaleko epean aurkezten ahalko dira, eta kartazalak epea bukatu eta biharamuneko eguerdiko ordubatean irekiko dira.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago Udalaren idazkaritzan

Deikaztelun mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9701625