32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Enkantea, herriko argien mantenimendu zerbitzua kontratatzeko

Eguesibarko Udalak, 1996ko azaroaren 28an egindako bilkuran, ibarreko argien mantenimendua kontratatzea erabaki zuen, aldez aurreko onarpena eskatzen duen enkantearen bidez.

Lizitaziorako aurrekontua milioi bat ehun eta hirurogeita bi mila pezetakoa da (1.162.000) BEZa barne, oinarritzat 581 argi puntu hartzen direlarik.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztu ahalko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogei laneguneko epean, 10:00etatik 14:00ra bitarteko orduetan.

Udal idazkaritzan dauden baldintza administratiboen plegua eta kontratazioari buruzko gainerako agiriak interesatuek aztertu ahalko dituzte goian aipatu orduetan.

Eguesibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamazazpian. Alkatea, José María Senosiain.

Iragarkiaren kodea: A9701590