32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Merkataritzako lokal baten salmenta

Cadreitako Udalak 97-02-07an eginiko presako bilkura berezian erabaki zuen merkataritzako lokal bat enkante bidez saltzea.

-Konstituzio plazako 24.ean den eraikina, beheko solairua duena. 700 metro karratuko lursail batean eraikita dago. Eskuineko aldetik Félix Erro Alonso jaunaren etxebizitzarekin muga egiten du, ezkerreko aldetik Udalaren lokala dago eta barrenean Angel Pejenaute Prat jaunaren etxebizitza.

-Lizitazio prezioa: 3.461.780 pezeta.

-Enkantean parte hartzeko fidantza: 69.236 pezeta.

-Enkante honetan sesta egiteko tramitea dago.

-Baldintzak ikusgai daude idazkaritzan.

-Proposamenak klausulen pleguan aurreikusitako eran -hura ere udal idazkaritzan-, Udaletxean aurkeztuko dira bulego orduetan, 26 egun naturaleko epearen barnean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Cadreitan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Angel Ría García.

Iragarkiaren kodea: A9701588