32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

"Udaletxeko plazan zoladura ematea" izeneko lanetarako kontribuzio berezia

Pitillasko Udalak, 1997ko otsailaren 13an egindako osoko bilkuran eta arauzko baldintzak beterik, hasiera batean onetsi zuen Pitillasko Udalak Udaletxeko plazan zoladura lanen gaineko kontribuzio bereziak agindu eta ezartzeko espedientea. Zoladura lanak, Miguel Angel Ederra Induráin jaunak prestatutako proiektu teknikoari atxikiz Mairagako Mankomunitateak eginen dituen "Pitillasko hornidura eta saneamendu sareen 1. fasea" obren handipenaren ondorioz sortu dira.

Aipatutako erabakia eta espedientea, haren funtsezko elementuak behean zehazten baitira, jendaurrean paratuko dira udal idazkaritzan hamabost lanegunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontaturik, bidezko alegazioak egin daitezen, edo zergadunen elkarte administratiboa sortzeko eskaera egin dadin. Honakoak dira espedientearen elementuak:

-Zoladura lanen diru zenbatekoa: 9.900.000 pezeta.

-Onuradunen artean banatu beharrekoa: 438.816 pezeta.

-Banaketa modulua: taldean eta hainbanaka, onuradun gertatzen den alderdiko higiezinen fatxadako metro linealak, azalera eta katastro balioa, hiri kontribuzioaren ondorioetarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren lege ondorioak sor ditzan. Orobat, adierazten da jendaurreko epea erreklamaziorik paratu gabe agortzen baldin bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Pitillasen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hemeretzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9701939