32. ALDIZKARIA - 1997ko martxoaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I T Z

Oihan probetxamenduen enkantea

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri ditu enkante publikoan eta plegu itxiaren bidez, ondoko oihan probetxamenduak:

448 pagoz osatutako lotea, guztira 1.009,5 metro kubiko. Hasierako prezioa, 17.014.148 pezeta.

710 pagoz osatutako lotea, guztira 1.581,67 metro kubiko. Hasierako prezioa, 25.000.000 pezeta.

Proposamenak, iragarki honetan datorren ereduaren arabera beteak, aurkezteko epea iragarki hau argitaratzen denetik hamabosgarren egun naturaleko 13:00etan akituko da. Enkantea hogeita lau ordu beranduago eginen da. Bertan parte hartu ahal izateko hasierako prezioaren ehuneko 2 (840.283 pezeta) fidantza gisa utzi izanaren agiria beharko da.

Enkante honen xede den probetxamenduaren adjudikazioa arautzen duten baldintzen plegua ikusgai dago udal idazkaritzan, interesatuen eskura.

Auritzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, José Ignacio Dufur Oharriz.

PROPOSAMEN EREDUA

........................... J/A, adinez nagusia, ....... N.A.N., helbidea, .............(e)n duena, (herria, kalea, probintzia, .......... telefonoa), jakinaren gainean dago Aurizko Udalak enkante bat eginen duela bi oihan probetxamendu adjudikatzeko. Bata 448 pago, 1.009,5 metro kubikorekin eta bestea 710 pago, 1.581,67 metro kubikorekin. Era berean, badu adjudikazioa arautuko duten baldintzen berri eta onartu egiten ditu, eta lote horiengatik ........... pezeta eskaintzen ditu (letraz eta zenbakiz).

Iragarkiaren kodea: A9701937